ERANSKINA
EGONKORTZEKO PROZESU BEREZIAREN DEIALDIAREN OINARRI ESPEZIFIKOAK, JABETZAN ETA LEHIAKETA-OPOSIZIO SISTEMAREN BIDEZ HORNITZEKO INBERTSIOAK ERAKARTZEKO TEKNIKARIAREN LANPOSTU BAT
1. Deialdiko lanpostua
Honakoekin bat etorriz, inbertsioak erakartzeko teknikariaren lanpostu baterako deialdia egin da:
Kategoria: A teknikaria
Barne sustapena: 1
Hizkuntza eskakizuna: 3. HE
Hautaketa sistema: lehiaketa-oposizioa
Barne sustapena egongo dela dioen aipamenari dagokionez, ulertu behar da deialdietan aldi berean egingo dela txanda askeko eta barne sustapeneko prozesua. Hori horrela, prozesua gainditu duten bi txandetako izangaiak prozesu berean baldin badaude, barne sustapeneko prozesuaren bitartez parte hartu dutenek izango dute lanpostua eskuratzeko lehentasuna. Barne sustapeneko txandan izangairik ez badago, txanda askeko prozesutik baino ez da jarraituko prozesuarekin.
Lanpostuen izendapenak eta kategoriaren identifikazioa lanpostuen gaur egungo ezaugarriak kontuan hartuz erabiliko dira. Bilbao Ekintzaren lanpostuen katalogoa prestatzen ari garenez, baliteke horren ondoriozko egokitzapenak egin behar izatea guztiz prest dagoenean.
2. Parte hartzeko baldintzak
2.1. Plazak lortu nahi dituztenek egonkortzeko oinarri orokorretako 5.1 atalean oro har ezarritako betekizunak bete beharko dituzte.
3. Deitutako lanpostuari dagozkion betekizun espezifikoak
3.1. Laneratzeko titulazioa: Unibertsitateko gradu edo lizentziatura titulua izatea ikasketa hauetan: Zuzenbideko, Enpresa Administrazio eta Zuzendaritzako, Ekonomiako, Enpresa Ikasketetako, Nazioarteko Harremanetako, Gizarte Zientzietako edo antzekoetako graduko unibertsitate titulua edo baliokidea.
3.2. Euskara: Lanpostu honetarako betekizuna da euskararen 3. hizkuntza eskakizuna.
4. Hautaketa prozesua
Hautaketa sistema lehiaketa-oposizioa izango da:
A) Oposizio fasea
Oposizio fasean hiru ariketa egingo dira, eta hirurak nahitaezkoak eta baztertzaileak izango dira.
Lehenengo ariketa: nahitaezkoa eta baztertzailea
Bi zati izango ditu eta egun berean elkarren segidan egingo dira. Gainera, epaimahaiak atseden hartzeko denbora bat utzi ahal izango die hautagaiei zati bien artean.
Lehenengo zatian test motako 60 galderadun galdetegiari erantzun beharko diote hautagaiek idatziz. Galderak epaimahaiak aukeratuko ditu aurretiaz https://ope.bilbao.eus udalaren web orrian argitaratutako galdera multzotik. Bakarrik 50 izango dira ebaluagarriak eta 10 erreserbakoak izango dira. Lau erantzun posible izango dituzte eta bakarra izango da zuzena, eta erantsitako programako zati orokorreko (1etik 18ra arteko gaiak) arloetan oinarrituta egongo dira. Galderei erantzun beharko zaie epaimahaiak proba hasi aurretik esango duen gehieneko denboran.
Azken 10 galderak erreserba galderak dira eta bakarrik kontuan hartuko dira 50 galderetako bat ezeztatzen bada.
Zati honen kalifikazioa 0,00 (zero) eta 24,00 (hogeita lau) puntu artekoa izango da. Zati honetan, erantzun zuzen bakoitzak 1,00 (bat) puntu jasoko ditu eta erantzun oker bakoitzeko -0,33 (hogeita hamahiru ehunen) puntu kenduko dira. Horrela, lor daitekeen gehieneko puntuazio zuzena 50,00 (berrogeita hamar) puntukoa izango da, eta azken puntuazioko 24,00 (hogeita lau) puntuekiko baliokideak izango dira.
Erantzun gabeko galderek eta erantzun bikoitzek ez dute zigorrik jasoko.
Bigarren zatian idatziz 2 gai garatuko dituzte hautagaiek. Epaimahaiak ausaz 6 gai aterako ditu eta horietatik garatzeko biak hautatuko dituzte, eta gaiak erantsitako gaitegiko zati espezifikokoak izango dira.
Bi gaiak 3 orduan garatu beharko dira gehienez ere.
Ariketa honetan baloratuko dira unibertsitateko prestakuntza orokorra, ideiak argiak izatea eta antolatuta egotea, idatziz adierazteko erraztasuna, hautagaien ekarpen pertsonalak eta laburtzeko gaitasuna.
Ariketaren zati hori egin aurretik, epaimahaiak zuzenketa irizpideak eta puntuazio modua jakinaraziko ditu.
Bigarren zatiak 0,00 (zero) eta 16,00 (hamasei) puntu artean izango ditu, eta gutxienez 6,40 puntu eskuratu beharko dira.
Ariketa horrek 0,00 (zero) eta 40,00 (berrogei) puntu artean izango ditu, eta zuzenean kanporatuko dira gutxienez 16,00 (hamasei) puntu eskuratzen ez dituzten hautagaiak, baldin eta lehen ariketako bigarren zatian gutxienez 6,40 puntu eskuratzen badituzte.
Bigarren ariketa: nahitaezkoa eta baztertzailea
Epaimahaiak ariketa egin baino lehen proposatuko dituen bi gaien artean aukeratutako kasu praktiko bat ebatzi beharko da gehienez ere 2 orduan.
Ariketa honetan honako hauek baloratuko dira funtsean: arrazoitzeko gaitasuna, antolaketa, planteatzeko eta ondorioak formulatzeko sistematika eta araudi aplikagarria ezagutzea eta behar bezala interpretatzea.
Ariketa hau egin aurretik, epaimahaiak zuzenketa irizpideak eta puntuazio modua jakinaraziko ditu.
Ariketa honek 0,00 (zero) eta 20,00 (hogei) puntu artean izango ditu, eta zuzenean kanporatuko dira gutxienez 8,00 (zortzi) puntu lortzen ez dituzten hautagaiak.
Hirugarren ariketa (euskararen proba)
Nahitaezkoa eta kanporatzailea izango da.
Euskararen 3. hizkuntza eskakizuna egiaztatzean datza, epaimahaiak erabakitako moduan, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen jarraibideen arabera eta Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 99.1. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Ez dute ariketa hau egin beharko ariketa egin baino lehen HAEEren 3. hizkuntza eskakizunaren ziurtagiria edo Hizkuntzen Erreferentziarako Europako Esparru Bateratuko C-1 mailarekin parekatu daitezkeen euskara ezagutzaren ziurtagiri edo titulu ofizialak dituztenek eta hizkuntza profila Euskararen Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuan egiaztatuta dutenek. Horretarako, parte-hartzaileak ez du aurkaratu beharko dagokion erregistroan ziurtagiriak egiaztatzea. Egiaztapenaren aurka agertzen diren hautagaiek epaimahaiak eskatutakoan beharrezko dokumentazioa entregatu beharko dute.
Apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuak -euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara maila hizkuntza tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena- xedatutakoaren babesean hizkuntza eskakizuna egiaztatu nahi dutenek dagokion ziurtagiri akademikoa aurkeztu beharko dute, baldin eta ariketa hau egin aurretik egiaztatu baldin badute.
Ariketa hau gai edo ez gai moduan kalifikatuko da nahitaezko 3. hizkuntza eskakizuna duten lanpostuetako hautagaien kasuan.
Oposizio faseko gehieneko puntuazioa
Fase honetan gehienez 60,00 (hirurogei) puntu eskuratu ahalko dira.
B) Lehiaketa fasea
Merezimendu guztiak eskaeran/erantzukizunpeko adierazpenean aipatu beharko dira berau aurkezteko epearen barnean.
Merezimenduak eskuratzeko gehieneko epea eskariak/erantzukizunpeko adierazpena aurkezteko azken eguna izango da.
Eskaera/erantzukizunpeko adierazpena zein egunetan aurkeztu den albo batera utzita, merezimenduak zenbatuko dira eskaerak/erantzukizunpeko adierazpenak aurkezteko azken egunera arte.
Prozesua kalifikatzeko baremo honi jarraituta batuko dira esleitutako puntuak:
a) Esperientzia orokorra
Administrazio publikoetako plazetan edo postuetan emandako zerbitzuak baloratuko dira, baldin eta horien laneratzeko betekizuna bat badator oinarri hauetako 3.1 ataleko aurreikuspenekin. Gehienez ere 20,00 (hogei) puntu eskuratu ahalko dira eta 2,86 (bi koma laurogeita sei) puntu jasoko dira lan egindako urte bakoitzeko edo sei hilabete baino gehiagoko aldi bakoitzeko.
b) Esperientzia espezifikoa
Esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita eta modu osagarrian baloratuko dira Bilbao Ekintzako inbertsioak erakartzeko teknikariaren lanpostuetako A teknikariaren kategorian emandako zerbitzuak graduko unibertsitate titulazioarekin edo baliokidearekin. Gehienez ere 20,00 (hogei) puntu eskuratu ahalko dira eta lan egindako urtebete edo sei hilabete baino gehiagoko aldi bakoitzeko 2,86 (bi koma laurogeita sei) puntu eskuratuko dira 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera zenbatzen hasita.
Prozesu hauek arautzen dituzten oinarri orokorrekin bat etorriz, administrazio publikoen kontzeptua indarreko araudiak esandakoaren arabera ulertuko da (bereziki, Enplegatu publikoaren oinarrizko estatutuaren testu bateginaren 2. artikuluaren arabera).
Lehiaketa faseko gehieneko puntuazioa.
Fase honetan gehienez ere 40,00 (berrogei) puntu eskuratu ahalko dira.
5. Lan poltsa
Deialdi honek lan poltsa bat sortuko du. Hasiera batean bertan egongo dira lanposturik eskuratu ez duten eta puntuaziorik onena lortu duten 20 hautagaiak, eta subsidiarioki aplikatuko da Bilbao Ekintzan dagoen eta azken ohiko hautaketa prozesutik sortu zen lan poltsarekiko.
6. Gaitegia
Zati orokorra
1. gaia: 1978ko Espainiako Konstituzioa. Printzipio orokorrak. Funtsezko eskubideak eta betebeharrak.
2. gaia: Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutua. Euskadiko eskumenak: esklusiboak, lege garapenekoak eta egikaritzekoak.
3. gaia: Udalerria. Biztanle asko dituzten udalerrietako udal antolamendua (Toki araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen X. titulua).
4. gaia: Bilboko Udalaren antolamendua. Erregelamendu organikoak.
5. gaia: 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio publikoen administrazio prozedura erkidearena.
6. gaia: 6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal funtzio publikoari buruzkoa. Funtzionarioen eskubideak eta betebeharrak. Ordainsariak. Diziplina araubidea.
7. gaia: 10/1982 Legea, azaroaren 24koa, Euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizkoa.
8. gaia: 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Lan-arriskuen prebentzioari buruzkoa.
9. gaia: 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa. Datuak babesteko 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentu eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, Datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena eta 95/46/EE Zuzentaraua (Datuak babesteko Erregelamendu Orokorra) indargabetzen duena.
10. gaia: 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabeko bizitzetarako. Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako Bilboko Udalaren V. Udal Plana.
11. gaia: Administrazio kontratazioa. Motak: elementuak eta subjektuak, kontratu publikoen arrazoia eta xedea. Kontratisten hautaketa sistemak eta kontratazio modua. Kontratuen formalizazioa.
12. gaia: Giza baliabideak arautzeko tresnak: enpleguko eskaintza publikoa, enplegu planak eta bestelako arrazionalizazio sistemak.
13. gaia: Toki erakundeetako langileak: motak eta araubide juridikoa. Tokiko funtzio publikoa: tokiko funtzionario motak. Langileak antolatzeko tresnak: plantillak eta lanpostuen zerrendak.
14. gaia: Toki erakundeen aurrekontu orokorra. Aurrekontu egitura. Sortzea eta onestea. Aurrekontua luzatzea. Aurrekontua egikaritu eta likidatzea.
15. gaia: Toki erakundeen ordenantzak eta erregelamenduak.
16. gaia: Gorte Nagusiak. Herriaren Defendatzailea. Arartekoa.
17. gaia: Estatuaren eta autonomia erkidegoen artean eskumenak banatzea. Eskumen banaketa Konstituzioan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuan.
18. gaia: Botere Judiziala. Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioa. Justizia Auzitegi Nagusia: antolaketa, esparrua eta osaera.
Zati espezifikoa
19. gaia: Atzerriko Inbertsio Zuzenaren Esparrua (aurrerantzean, AIZ) esparruaren definizioa: AIZren kontzeptu eta definizio nagusiak. Erakunde bereziak. AIZren kalitatearen adierazleak. AIZren kalitatearen adierazleak. Ikuspegi orokorra. AIZren ezaugarriak: ELGAren ekimen berria. Nola lotzen da AIZ produktibitatearekin eta berrikuntzarekin. Nola lotzen da AIZ enpleguarekin eta enpleguaren kalitatearekin. Nola lotzen da AIZ kualifikazioekin. Nola lotzen da AIZ genero berdintasunarekin. Nola lotzen da AIZ karbono aztarnarekin.
20. gaia: Inbertsiorako esparru politikoa: Politika eta praktika horizontalak. Inbertsio politika. Inbertsioaren promozioa eta ematea. Merkataritza politika. Lehiaren politika. Zerga politika. Gobernu korporatiboa. Enpresa jokaera arduratsua prestatzeko politikak. Inbertsiorako giza baliabideak garatzea. Inbertsioa azpiegituretan. Inbertsioaren finantzaketa. Gobernantza publikoa. Hazkunde berderako inbertsio esparrua.
21. gaia: Kanpo inbertsioei eta aldaketa kontrolari buruzko araudia: Atzerriko inbertsioei buruzko legeria. Atzerriko inbertsioak – Ezaugarriak; kanpoko inbertsioen jarraipena; liberalizazio erregimena etetea; kontrol aldaketari eta kapital mugimenduei buruzko araudia; Espainiako Bankuan kanpoarekin egindako transakzioak deklaratzea; zenbait ordainketa bitartekoren eta mugimenduen inportazioa eta esportazioa lurralde nazionalean: Covid-19ari erantzuteko ez ohiko neurriak.
22. gaia: Sozietateen arloko legeria: Aplikatzekoa den legeria. Merkataritza sozietate motak. Merkataritza sozietate moten gaineko erantzukizuna. SA eta SL sozietateen ezaugarri nagusiak. Europako Sozietate Anonimoa (SE). Sozietate Mugatua enpresa berria. Sozietate Profesionala (SP). Pertsona Bakarreko Sozietateak. Sukurtsalak. Ordezkaritza bulegoa.
23. gaia. Enpresako estrategia lehiakorrak eta korporatiboak. Estrategia lehiakorrak: Inguru orokorraren analisia. Inguru lehiakorraren analisia: Porterren bost indarren eredua. Porterren estrategia generikoak. Abantaila iturriak kostuetan. Ezberdintzea: izaera eta analisia. Nitxoen ikuspegia. Baliabideetan eta gaitasunetan oinarritutako estrategia. Balio katea. Plangintza estrategikoa. Enpresaren estrategia korporatiboa: Enpresaren bizi zikloa. Barne hazkundea. Kanpo hazkundea: fusioak eta eskuratzeak. Muga bertikalak: integrazio bertikala eta kanpora ateratzeko erabakiak. Aliantza estrategikoak. Muga horizontalak: dibertsifikazioa. Enpresa dibertsifikatuaren kudeaketa.
24. gaia. Espainiako eta EAEko ekintzailetza ekosistema. Espainiako start-upen inkubagailuak. Negozio azeleratzaileak. Ekintzaileentzako finantzaketa. Crowdfunding-a. Venture Capital. Sektore publikoaren finantzaketa gastuak. Corporate Venture. Start-upentzako ekimenak
25. gaia. Bilbon, Bizkaian, EAEn edo Espainian kokatuko diren enpresentzako laguntzak eta pizgarriak: Laguntzak ETE-ei. Prestakuntza eta enplegurako laguntzak. Inbertsiorako pizgarriak; Sozietateen gaineko zergan inbertsiorako zerga pizgarriak. Kontrataziorako laguntzak. Eusko Jaurlaritzaren ekonomia berraktibatzeko programak
26. gaia. EBrako agenda estrategiko berria (2019-2024). Espezializazio adimentsurako eta jasangarritasunerako estrategiak.
27. gaia. EAEren lurralde lehiakortasuna. EAEren egoera. Lehiakortasun esparru berri bat. Lehiakortasun palanken azterketa. Lehiakortasuna trantsizioen testuinguruan.
28. gaia. Euskadi Basque Country 2030 Agenda. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plana Euskadi 2030 EAEko I+G+b estrategia Europan (2021-2030). 2021-2024 urteetako industria garapen eta nazioartekotze plana EAEko ekintzailetza jarduerari laguntzeko erakunde arteko plana.
29. gaia. Bilboko adierazle sozioekonomiko nagusiak. Biztanleria eta demografia: Egitura orokorra eta bilakaera. Ekonomia eta enpresa: Bilboko sektore ekonomiko nagusiak. Merkataritza: Ikuspegi orokorra eta joerak.
30. gaia. Bilboko Hiri Antolamenduko Plan Orokorra. Zorrotzaurreko Plan Berezia. Proiektu estrategikoak eta Bilboko aukeren espazioa: Abandoko geltokia. Zorrotzako muturra. Elorrieta.