Deialdiko oinarri espezifikoak EKONOMIA-FINANTZA ARDURADUN (Egonkortze-Lehiaketa Oposizioa 2022)


ERANSKINA

 

EGONKORTZEKO PROZESU BEREZIAREN DEIALDIAREN OINARRI ESPEZIFIKOAK, JABETZAN ETA LEHIAKETA-OPOSIZIO SISTEMAREN BIDEZ HORNITZEKO EKONOMIA ETA FINANTZA ARDURADUNAREN LANPOSTU BAT

 

  1. Deialdiko lanpostua

 

Honakoekin bat etorriz, ekonomia eta finantza arduradunaren lanpostu baterako deialdia egin da:

 

Kategoria: Lineako koordinatzailea

Barne sustapena: 1

Hizkuntza eskakizuna: nahitaezkotasunik gabe

Hautaketa sistema: lehiaketa-oposizioa

 

Barne sustapena egongo dela dioen aipamenari dagokionez, ulertu behar da deialdietan aldi berean egingo dela txanda askeko eta barne sustapeneko prozesua. Hori horrela, prozesua gainditu duten bi txandetako izangaiak prozesu berean baldin badaude, barne sustapeneko prozesuaren bitartez parte hartu dutenek izango dute lanpostua eskuratzeko lehentasuna. Barne sustapeneko txandan izangairik ez badago, txanda askeko prozesutik baino ez da jarraituko prozesuarekin.

Lanpostuen izendapenak eta kategoriaren identifikazioa lanpostuen gaur egungo ezaugarriak kontuan hartuz erabiliko dira. Bilbao Ekintzaren lanpostuen katalogoa prestatzen ari garenez, baliteke horren ondoriozko egokitzapenak egin behar izatea guztiz prest dagoenean.

 

  1. Parte hartzeko baldintzak

 

2.1. Plazak lortu nahi dituztenek egonkortzeko oinarri orokorretako 5.1 paragrafoan oro har ezarritako betekizunak bete beharko dituzte.

 

 

  1. Deitutako lanpostuari dagozkion betekizun espezifikoak

 

3.1. Laneratzeko titulazioa: Unibertsitateko gradu edo lizentziatura titulua izatea ikasketa hauetan: Graduko unibertsitate titulua Zientzia Politikoak, Zientzia Ekonomikoak, Enpresa Ikasketak, Merkataritzako Intendentea edo Aktuariotza ikasketetan, Toki araubideko indarreko legezko xedapenen testu bategina onesten duen apirilaren 18ko 781/1986 Legegintza Errege Dekretuaren 169.2.a) artikuluarekin bat etorriz. Hautagaiek titulazio hori izan beharko dute eskariak/erantzukizunpeko deklarazioa aurkezteko epea bukatzen denean.

 

3.2. Euskara: Lanpostu honek ez du esleituta nahitaezko hizkuntza eskakizunik

 

  1. Hautaketa prozesua

 

Hautaketa sistema lehiaketa-oposizioa izango da:

 

  1. A) Oposizio fasea

 

Oposizio fasean bi ariketa egingo dira, eta nahitaezkoak eta baztertzaileak izango dira.

 

Lehenengo ariketa: nahitaezkoa eta baztertzailea

 

Bi zati izango ditu eta egun berean elkarren segidan egingo dira. Gainera, epaimahaiak atseden hartzeko denbora bat utzi ahal izango die hautagaiei zati bien artean.

 

Lehenengo zatian test motako 60 galderadun galdetegiari erantzun beharko zaio idatziz. Galderak epaimahaiak aukeratuko ditu aurretiaz https://ope.bilbao.eus udalaren web orrian argitaratutako galdera multzotik. Bakarrik 50 izango dira ebaluagarriak eta 10 erreserbakoak izango dira. Lau erantzun posible izango dituzte eta bakarra izango da zuzena, eta erantsitako programako zati orokorreko (1etik 18ra arteko gaiak) arloetan oinarrituta egongo dira. Galderei erantzun beharko zaie epaimahaiak proba hasi aurretik esango duen gehieneko denboran.

 

Azken 10 galderak erreserba galderak dira eta bakarrik kontuan hartuko dira 50 galderetako bat ezeztatzen bada.

 

Zati honen kalifikazioa 0,00 (zero) eta 24,00 (hogeita lau) puntu artekoa izango da. Zati honetan erantzun zuzen bakoitzak 1,00 (bat) puntu jasoko ditu eta erantzun oker bakoitzeko -0,33 (hogeita hamahiru ehunen) puntu kenduko dira. Horrela, lor daitekeen gehieneko puntuazio zuzena 50,00 (berrogeita hamar) puntukoa izango da, eta azken puntuazioko 24,00 (hogeita lau) puntuekiko baliokideak izango dira.

 

Erantzun gabeko galderek eta erantzun bikoitzek ez dute zigorrik jasoko.

 

Bigarren zatian idatziz 2 gai garatuko dituzte hautagaiek. Epaimahaiak ausaz 6 gai aterako ditu eta horietatik garatzeko biak hautatuko dituzte, eta gaiak erantsitako gaitegiko zati espezifikokoak izango dira.

 

Bi gaiak 3 orduan garatu beharko dituzte gehienez ere.

 

Ariketa honetan baloratuko dira unibertsitateko prestakuntza orokorra, ideiak argiak izatea eta antolatuta egotea, idatziz adierazteko erraztasuna, hautagaien ekarpen pertsonalak eta laburtzeko gaitasuna.

 

Ariketaren zati hori egin aurretik, epaimahaiak zuzenketa irizpideak eta puntuazio modua jakinaraziko ditu.

 

Bigarren zatiak 0,00 (zero) eta 16,00 (hamasei) puntu artean izango ditu, eta gutxienez 6,40 puntu eskuratu beharko dira gainditzeko.

 

Ariketa horrek 0,00 (zero) eta 40,00 (berrogei) puntu artean izango ditu, eta zuzenean kanporatuko dira gutxienez 16,00 (hamasei) puntu eskuratzen ez dituzten hautagaiak, baldin eta lehen ariketako bigarren zatian gutxienez 6,40 puntu eskuratzen badituzte.

 

Bigarren ariketa: nahitaezkoa eta baztertzailea

 

Epaimahaiak ariketa egin baino lehen proposatuko dituen bi gaien artean aukeratutako kasu praktiko bat ebatzi beharko dute hautagaiek gehienez ere 2 orduan.

 

Ariketa honetan honako hauek baloratuko dira funtsean: arrazoitzeko gaitasuna, antolaketa, planteatzeko eta ondorioak formulatzeko sistematika eta araudi aplikagarria ezagutzea eta behar bezala interpretatzea.

 

Ariketa hau egin aurretik, epaimahaiak zuzenketa irizpideak eta puntuazio modua jakinaraziko ditu.

 

Ariketa honek 0,00 (zero) eta 20,00 (hogei) puntu artean izango ditu, eta zuzenean kanporatuko dira gutxienez 8,00 (zortzi) puntu lortzen ez dituzten hautagaiak.

 

 

Oposizio faseko gehieneko puntuazioa

Fase honetan gehienez 60,00 (hirurogei) puntu eskuratu ahalko dira.

 

  1. B) Lehiaketa fasea

 

Merezimendu guztiak eskaeran/erantzukizunpeko adierazpenean aipatu beharko dira berau aurkezteko epearen barnean.

 

Merezimenduak eskuratzeko gehieneko epea eskariak/erantzukizunpeko adierazpena aurkezteko azken eguna izango da.

 

Eskaera/erantzukizunpeko adierazpena zein egunetan aurkeztu den albo batera utzita, merezimenduak zenbatuko dira eskaerak/erantzukizunpeko adierazpenak aurkezteko azken egunera arte.

 

Prozesua kalifikatzeko baremo honi jarraituta batuko dira esleitutako puntuak:

 

  1. a) Esperientzia orokorra

 

Administrazio publikoetako plazetan edo postuetan emandako zerbitzuak baloratuko dira, baldin eta horien laneratzeko betekizuna bat badator oinarri hauetako 3.1 ataleko aurreikuspenekin. Gehienez ere 20,00 (hogei) puntu eskuratu ahalko dira eta 2,86 (bi koma laurogeita sei) puntu jasoko dira lan egindako urte bakoitzeko edo sei hilabete baino gehiagoko aldi bakoitzeko.

 

  1. b) Esperientzia espezifikoa

 

Esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita eta modu osagarrian baloratuko dira Bilbao Ekintzako ekonomia eta finantza arduradunaren lanpostuetako linea koordinatzaileko kategorian emandako zerbitzuak graduko unibertsitate titulazioarekin edo baliokidearekin. Gehienez ere 20,00 (hogei) puntu eskuratu ahalko dira eta lan egindako urtebete edo sei hilabete baino gehiagoko aldi bakoitzeko 2,86 (bi koma laurogeita sei) puntu eskuratuko dira 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera zenbatzen hasita.

 

Prozesu hauek arautzen dituzten oinarri orokorrekin bat etorriz, administrazio publikoen kontzeptua indarreko araudiak esandakoaren arabera ulertuko da (bereziki, Enplegatu publikoaren oinarrizko estatutuaren testu bateginaren 2. artikuluaren arabera).

 

 

Lehiaketa faseko gehieneko puntuazioa.

Fase honetan gehienez ere 40,00 (berrogei) puntu eskuratu ahalko dira.

 

  1. C) Euskararen ezagutza egiaztatzea

 

Derrigortasun data igarota ez egoteagatik baldintzatzat ez duten lanpostuetan bakarrik baloratuko da euskararen ezagutza, baremo honen arabera:

 

– 1. HE: 5,00 puntu.

– 2. HE: 10,00 puntu.

– 3. HE: 15,00 puntu.

 

  1. Lan poltsa

 

Deialdi honek lan poltsa bat sortuko du. Hasiera batean bertan egongo dira lanposturik eskuratu ez duten eta puntuaziorik onena lortu duten 20 hautagaiak, eta subsidiarioki aplikatuko da Bilbao Ekintzan dagoen eta azken ohiko hautaketa prozesutik sortu zen lan poltsarekiko.

 

  1. Gaitegia

 

Zati orokorra

  1. gaia: 1978ko Espainiako Konstituzioa. Printzipio orokorrak. Funtsezko eskubideak eta betebeharrak.
  2. gaia: Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutua. EAEren eskumenak: esklusiboak, lege garapenekoak eta egikaritzekoak.
  3. gaia: Udalerria. Biztanle asko dituzten udalerrietako udal antolamendua (Toki araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen X. titulua).
  4. gaia: Bilboko Udalaren antolamendua. Erregelamendu organikoak.
  5. gaia: 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio publikoen administrazio prozedura erkidearena.
  6. gaia: 6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa. Funtzionarioen eskubideak eta betebeharrak. Ordainsariak. Diziplina araubidea.
  7. gaia: 10/1982 Legea, azaroaren 24koa, Euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizkoa.
  8. gaia: 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Lan-arriskuen Prebentzioari buruzkoa.
  9. gaia: 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa. Datuak babesteko 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentu eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, Datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena eta 95/46/EE Zuzentaraua (Datuak babesteko Erregelamendu Orokorra) indargabetzen duena.
  10. gaia: 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabeko bizitzetarako. Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako Bilboko Udalaren V. Udal Plana.
  11. gaia: Administrazio kontratazioa. Motak: elementuak eta subjektuak, eta kontratu publikoen arrazoia eta xedea. Kontratisten hautaketa sistemak eta kontratazio moduak. Kontratuen formalizazioa.
  12. gaia: Giza baliabideen tresna arautzaileak: enpleguko eskaintza publikoa, enplegu planak eta bestelako arrazionalizazio sistemak.
  13. gaia: Toki erakundeetako langileak: motak eta araubide juridikoa. Tokiko funtzio publikoa: tokiko funtzionario motak. Langileak antolatzeko tresnak: plantillak eta lanpostuen zerrendak.
  14. gaia: Toki erakundeen aurrekontu orokorra. Aurrekontu egitura. Sortzea eta onestea. Aurrekontua luzatzea. Aurrekontua egikaritu eta likidatzea.
  15. gaia: Toki erakundeen ordenantzak eta erregelamenduak.
  16. gaia: Gorte Nagusiak. Herriaren Defendatzailea. Arartekoa.
  17. gaia: Estatuaren eta autonomia erkidegoen artean eskumenak banatzea. Eskumen banaketa Konstituzioan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuan.
  18. gaia: Botere Judiziala. Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioa. Justizia Auzitegi Nagusia: antolaketa, esparrua eta osaera.

 

Zati espezifikoa

  1. gaia. 38/2003 Legea, azaroaren 17koa, Dirulaguntzen orokorra: Dirulaguntzak itzultzea. Dirulaguntzen finantza kontrola.
  2. gaia. Bilboko Udalak eta bere organismo eta zuzenbide publikoko erakundeek deialdiaren bidez dirulaguntzak emateko oinarriak arautzen dituen Ordenantza Orokorra.
  3. gaia. 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore publikoko kontratuei buruzkoa: Legearen xedea eta aplikazio esparrua. Kontratu moten mugapena. Araubide harmonizatu lotutako kontratuak. Administrazio kontratuak eta kontratu pribatuak.
  4. gaia. Bizkaiko Foru Aldundiaren 4/2013 Foru Dekretua, urtarrilaren 22koa, Fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamendua onesten duena. Fakturen betekizunak
  5. gaia. 10/2003 Foru Araua, abenduaren 2koa, Bizkaiko Lurralde Historikoko toki erakundeen aurrekontuena. Definizioa. Aurrekontuen printzipioak. Aurrekontuen edukia. Aurrekontu orokorren egitura. Sortzea eta onestea.
  6. gaia. 10/2003 Foru Araua, abenduaren 2koa, Bizkaiko Lurralde Historikoko toki erakundeen aurrekontuena. Aurrekontu kredituen araubide orokorra eta aldaketen araubidea. Aurrekontuak betearaztea.
  7. gaia. Bilboko Udalaren aurrekontu betearazpen araua. Aurrekontua kudeatzea, garatzea eta aplikatzea.
  8. gaia. 139/2015 Foru Dekretua, uztailaren 28koa. Toki erakundeen aurrekontu egitura.
  9. gaia. 139/2015 Foru Dekretua, uztailaren 28koa. Kontabilitate publikoko plan orokorra, Bizkaiko Lurralde Historikoko toki administrazioari egokitutakoa: Urteko kontuak.
  10. gaia. 2/2012 Lege Organikoa, apirilaren 27koa, Aurrekontu egonkortasun eta finantza jasangarritasunarena: Aplikazio esparrua. Printzipio orokorrak.
  11. gaia. 5/2013 Foru Araua, ekainaren 12koa, Bizkaiko toki erakundeen aurrekontu egonkortasun eta finantza jasangarritasunarena.
  12. gaia. Kontabilitateko kontzeptuen esparrua. Urteko kontuak. Urteko kontuak sortzeko arauak. Irudi fidela. Kontabilitate printzipioak. Urteko kontuen elementuak. Urteko kontuetako elementuen erregistro irizpideak. Balorazio irizpideak. Orokorrean onartuak dauden kontabilitateko printzipioak eta arauak.