LEP: Lan Eskaintza Publikoa

Deialdiko oinarri espezifikoak ARLO JURIDIKOKO ETA KONTRATAZIOKO TEKNIKARI 2022

imprimir  B.A.O.rako sarbidea  descarga de pdf

ARLO JURIDIKOKO ETA KONTRATAZIOKO TEKNIKARIAREN BI LANPOSTU BETETZEKO DEIALDIAREN OINARRI ESPEZIFIKOAK

 

LEHENENGOA. –Deitutako lanpostuak

Oinarri espezifiko hauek eta indarreko oinarri orokorrek (109. BAO, 2018ko ekainaren 7koa, 82. BAOn, 2021eko maiatzaren 4koan aldatutakoak) arautuko dute lehiaketa-oposizio bidez eta txanda irekiko sisteman deitutako hautaketa-prozesua, ARLO JURIDIKOKO ETA KONTRATAZIOKO TEKNIKARIAREN bi lanpostu betetzeko, euskaren nahitaezko 2. hizkuntza-eskakizunarekin, 2022ko enplegu publikoko eskaintzaren barnekoak eta eskaintza horretan ezarritako baldintzekin, albo batera utzi gabe erakundeko lanpostuen zerrenda eratzen denean ezartzen diren aldaketak.

Enplegu publikoaren eskaintza onestearekin bat etorriz, deialdian desgaitasuna duten pertsonei gordetako lanpostu bat dago.

Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako plazak, partaiderik ezagatik edo hautaketa-prozesuak ez gainditzeagatik hutsik geratzen direnak, txanda librean eskainitakoei gehituko zaizkie.

Hautaketa-prozesuaren emaitzarekin, hautagaiak Bilbao Ekintzaren lan-poltsetan sartuko dira, erakundearen araudian ezarritako baldintzak betez. 

 

BIGARRENA. – Lanpostuaren zereginak

Lanpostuaren zereginak bere kategoria profesionalaren eremukoak izango dira, eta eremuaren jarduera-ildoei lotuta egongo dira. Horietako batzuk dira, adibidez, honako hauek:

  • Arloetako jarduketa-proposamenak analizatzea eta horiek martxan jartzearen legezko bideragarritasuna aztertzea.
  • Kontsulta juridikoen inguruko txostenak idaztea eta zuzendaritzak erabaki operatiboak eta estrategikoak hartzea ahalbidetzen duten ondorioak ateratzea.
  • Entitatearen ondasun eta zerbitzuen kontratazio-jarduera egitea, indarreko araudia interpretatuz eta aplikatuz.
  • Legeria-berritasunak jarraitzea eta erakundean aplikatzea aztertzea.

 

HIRUGARRENA. – Baldintza espezifikoak

Oinarri orokorretan ezarritakoez gain (Bizkaiko Aldizkari Ofiziala, 109. zk., 2018ko ekainaren 7koa, eta BAO, 82. zk., 2021eko maiatzaren 4koa), baldintza hauek ere bete beharko dira:

  • Titulazioa: Zuzenbideko lizentziatura edo gradua edo baliokidea edukitzea edo titulua jasotzeko eskubideak ordainduta izatea.

Titulazioa atzerrian eskuratu duten izangaiek dagokion baliozkotze-agiria edo, hala badagokio, homologazioa ziurtatzen duen agiria dutela egiaztatu beharko dute. 

 

  • Euskara: euskararen 2. hizkuntza -eskakizunaren egiaztagiria izatea, lehen oinarrian eskatutakoa, edo seigarren oinarrian jasotako probak gainditu beharko dira.

 

  • Nazionalitatea: Europar Batasuneko estatu-kideren bateko nazionalitatea izatea edo, bestela, Europar Batasunak egindako eta Espainiako Estatuak sinatutako nazioarteko itunei jarraituz langileen zirkulazio librea Europar Batasuna Eratzeko Itunean definitutako moduan aplikagarria zaion estaturen batekoa.

Parte hartu ahal izango dute, baita ere Europar Batasuneko kide diren estatuetako herritarren ezkontideek, betiere, zuzenbideko banaketarik gabekoak badira; baita ere bere ondorengoek eta bere ezkontidearenek, baldin eta zuzenbideko banaketarik gabekoak badira, eta ondorengo horiek 21 urte baino gutxiagokoak badira, edo adin horretatik gorakoak, baina bere pentzuan bizi direnak (5/2015 LEDren 57. artikulua).

Halaber, aurreko paragrafoetan aipatu ez diren atzerritarrek ere parte hartu ahal izango dute, betiere, legezko egoitza Espainiako Estatuan baldin badute. Horiek hautatuz gero, frogatu egin beharko dute baimen administratiboa dutela kontratuaren xede den jarduera egiteko, formalizatu aurretik, eta Administrazioarekiko harremana soilik lan-kontratu baten bidezkoa izan ahalko da.

 

  • Gaitasuna: Zereginak gauzatzeko gaitasun funtzionala izatea, hau da, beharrezko gaitasun psikofisikoa eta bere gaitasunaren edo desgaitasunaren bateragarritasuna deialdiko plazen lanpostuko funtzioak eta zereginak ohiko moduan egikaritzeko. Aurrekoa egiaztatzeko udaleko zerbitzu medikoek egiaztagiria emango dute oinarri orokorren bosgarren oinarrian aurreikusitakoarekin bat etorriz, albo batera utzita indarreko laneko arriskuak prebenitzeko araudiaren arabera lanpostuan egin beharreko egokitzapenak ziurtatzeko langileak lan-arriskuengandik babestuta egotea.

 

  • Adina: gutxienez 16 urte izatea eta, hala badagokio, nahitaezko erretiroko adina gaindituta ez izatea.

 

  • Gaikuntza: Administrazio publikoen zerbitzuetatik edota autonomia-erkidegoetako konstituzio- edo estatutu-organoetatik diziplina-espediente bidez baztertua ez egotea edota ebazpen judizial bidez desgaikuntza absolutu edo berezirik ez izatea lanpostu edo kargu publikoetarako funtzionario-kidego edo -eskalan sartzeko.

 

Beste estatu bateko herritarra izanez gero, ezin dira egon desgaituta (edo horren pareko egoera batean), eta ezin dute eduki ezarrita norberaren estatuan egoera berean egonda enplegu publikora iristea eragozten duen diziplina-zehapenik ez horren parekorik.

 

  • Administrazio publikoetako langileen bateraezintasunen arloan indarrean dauden legezko arauetan aurreikusitako ezgaitasuneko edo bateraezintasuneko legezko kausaren batean sartuta ez egotea; nolanahi ere, kargu publiko bat edo jarduera pribatu bateraezin bat betetzen dutenek aipatutako araudian aipatzen den aukera-eskubidea baliatu ahal izango dute.

 

  • Desgaitasuna dutenen txanda: Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako plazak eskuratzeko parte hartzen dutenek, 3. oinarrian aipatzen diren parte hartzeko baldintza espezifikoak betetzeaz gain, foru-aldundietako organo eskudunak, IMSERSOk edo baliokideak aitortutako eta egiaztatutako % 33ko desgaitasuna edo handiagoa izan beharko dute, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

Hautaketa-prozesuan zehar desgaitasuna desagertzen edo gutxitzen bada eta eskatutako ehunekoaren azpitik geratzen bada, ofizioz ohiko txandara aldatuko da, betiere, hautatutakoen proposamena argitaratu baino lehen.

Hala eta guztiz ere, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik desgaitasuna baloratzeko eskatu dutenek eta ebatzi gabe egonez gero, kautelazko moduan desgaitasuna dutenen txandan parte hartu ahalko dute organo eskudunak % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna aitortzen dietenera arte, baldin eta desgaitasuna aitortzen zaien ondorioen eguna eskaerak aurkezteko epea bukatu baino aurrekoa bada. Desgaitasunaren balorazioa ehuneko horretara iristen ez bada, pertsona horiek ohiko txandara igaroko dira.

 

  • Tasak ordaintzea: deialdi honetan ez da tasarik ordaindu behar.

Baldintza guztiak bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean eta hautaketa-prozesuan mantendu beharko dira, kontratatu arte, salbu eta gaitasun funtzionalari dagokion baldintza. Azken hori udal-zerbitzu medikoek ziurtatu beharko dute praktiketako funtzionario edo karrerako funtzionario gisa izendatu eta berehala.

Merezimenduak eskaerak aurkezteko epea amaitzen den eguneko egoeraren arabera baloratuko dira. Data hori, gainera, eskatutako betekizunak betetzearen inguruko erreferentziazko data izango da.

 

LAUGARRENA. – Eskaerak

Eskaerak betetzea eta aurkeztea

Deialdi honetan parte hartzeko eskaerak webgune honetan eskuragarri egongo den ereduari jarraituz aurkeztu beharko dira: https://opebilbaoekintza.bilbao.eus.

Izangaiek adierazi beharko dute deialdiko oinarrietan eskatutako baldintza eta betekizun guzti-guztiak betetzen dituztela, eta, gainera, adierazi beharko dute zein hizkuntzatan egin nahi dituzten oposizio-probak, euskaraz ala gaztelaniaz.

Deialdi honetan parte hartu nahi dutenek eskaera aurkeztu beharko dute eta eskaera hori erantzukizunpeko adierazpena izango da.

Aurkezteko lekua

Eskaerak telematikoki aurkeztuko dira, webgune honetan eskuragarri egongo den aplikazio informatikoaren bidez: https://opebilbaoekintza.bilbao.eus .. Hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskaeran zerrendatuko dira betetzen diren betekizunak eta alegatutako merezimenduak. Eskaerarekin batera ez da horiek egiaztatzeko dokumentaziorik aurkeztuko, epaimahaiak edo Bilbao Ekintzako Giza Baliabideetako Zuzendaritzak eskatutako unean aurkeztu beharko baita.

Hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskabideak Bilbao Ekintza EPELen bulegoetan aurkeztu ahal izango dira, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan zehaztutako beste edozein lekutan, oinarri hauen II. eranskinean agertzen den eredu ofiziala erabiliz. Eskabideetan, hautagaiek deialdiaren oinarrietan eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela adierazi beharko dute.

Aurkezteko epea

Eskabidea 20 (hogei) egun balioduneko epean aurkeztu beharko da, deialdia argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita (ondorio horietarako, larunbatak, igandeak eta jaiegunak ez dira egun balioduntzat hartuko).

Eskaera/erantzukizunpeko adierazpena aurkeztuta, hautagaiek oinarri hauetako baldintzak onartuko dituzte eta, aldi berean, eskaera/erantzukizunpeko adierazpena formalizatzen dutenean baimena eman ahalko dute berau osatzeko beharrezko dokumentazioa telematikoki kontsultatzeari dagokionez. Baimena emanez gero, ez da beharrezkoa izango dokumentazio hori aurkeztea, betiere, elkarreragingarritasun informatikoaren bitartez kontsultatzea posible denean.

Eskabide-orria garaiz eta behar bezala ez aurkezteak izangaia baztertzea ekarriko du.

Baimena

Hautaketa-prozesuan parte hartuz gero, berariaz emango da baimena Prebentzio Zerbitzu Mankomunatuak egoki iritzitako kontrolak edo azterketak egin ditzan, lanposturako gaitasuna egiaztatzeko.

Hautagaiek beren borondatez erabaki behar dute hautespen-prozeduran parte hartzea, eta, hala erabakiz gero, proba psikoteknikoak, elkarrizketa pertsonalak eta/edo taldeko dinamikak egitea onartuko dute, eta proba horien emaitzak balorazio-faktore gisa erabiltzeko baimena emango dute, oinarri hauetan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

Hautaketa-prozesu honetako izangaiek beren-beregi onartzen dute, kontrakoa esaten ez duten bitartean, datu pertsonalak oinarri hauetan adierazitako moduan eta xedearekin tratatzea.

Desgaitasuna dutenentzat gordetako lanpostuetako hautagaiek esan beharko dute ea epe- edo bitarteko-egokitzapenak behar dituzten oposizio-faseko ariketaren bat egiteko, eta neurri zehatzak azaldu beharko dituzte. Horretarako, hautaketa-organoak Desgaitasuna dutenek enplegu publikoa eskuratzeko hautaketa-prozesuetan denbora gehigarriak egokitzeko irizpide orokorrak ezartzen dituen ekainaren 9ko PRE/1822/2006 Aginduan aurreikusitako denbora-egokitzapenak aplikatuko ditu, betiere, hautagaiek eskaeran/erantzukizunpeko adierazpenean alegatutako baldintzak justifikatzen badituzte, Desgaitasuna dutenek enplegu publikoa eskuratzea eta lanpostuen hornidura arautzen dituen abenduaren 3ko 2271/2004 Errege Dekretuaren 8. artikuluan jasotakoarekin bat etorriz.

Hautagaiak onartzea

Hautagaiak hautaketa-prozesuan onartuak izan daitezen, nahikoa izango da izangaiek eskaeran adieraztea baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela eskaera aurkezteko epea amaitzen den egunean.

Hautagaien datuak Bilbao Ekintza EPELek tratatuko ditu (Q-4800731D, Nafarroa kalea 5, 48001 Bilbo), enpleguko eskaintza publikoak eta erakundeko hautaketa-prozesuak kudeatzeko helburuarekin, eta horretarako, hauek beteko ditu: Datu pertsonalak babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 6.1.c) artikulua, Datu pertsonalak babesteko eta eskubide digitalak babesteko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren aurreikuspenak, Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren abenduaren 21eko 16/2023 Legea, Euskal enplegu publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legea eta Langile publikoen oinarrizko estatutuaren legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua.

Eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean, Zuzendaritza Nagusiak hautaketa-prozesuan onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda onetsiko du eta erakundearen iragarkien oholean eta webgunean argitaratuko da. Behin-behineko zerrenda horretan, hautagai bakoitza kanporatzeko arrazoiak azalduko dira. Hala ere, egitatezko akatsak edozein unetan zuzendu ahalko dira, ofizioz edo interesdunak hala eskatuta.

Interesdunek erreklamazioak egin ahalko dituzte, edo eskaerak dituen akatsak zuzentzeko eskatu ahalko dute, 10 eguneko epean, onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita. Behin erreklamazio-aldia igarotakoan eta horiek ebatzitakoan, halakorik egonez gero, Zuzendaritza Nagusiak ebazpena emango du, onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onetsiko du eta oposizioko lehen ariketa egiteko eguna eta ordua zehaztuko ditu eta behin betiko zerrenda argitaratzeko erabilitako modu berean erakutsiko da jendaurrean. Halaber, erakundeko presidentetzak egindako prozesuaren epaimahai kalifikatzaileko kideen eta ordezkarien izendapena argitaratuko da.

Ebazpen horren aurka dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da onartutakoen eta baztertutakoen zerrenda argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita bi hilabeteko epean. Gainera, hilabeteko epean, aukera egongo da aurretiazko berraztertzeko errekurtsoa jartzeko.

Probak egiteko egunean ez bada aurkeztutako errekurtsoa ebatzi, eraginpekoek probak egin ahal izango dituzte, baina ez dute baliorik izango errekurtso hori ezesten bada.

Jakinarazpenak

Gainerako ariketetarako deialdiak epaimahaiak argitaratuko ditu erakundeko iragarkien oholean eta webgunean: https://opebilbaoekintza.bilbao.eus

 

BOSGARRENA. – Epaimahaia

Eraketa

Oposizioko probak zehazteko, garatzeko eta ebaluatzeko, eta merezimenduak baloratzeko, organo deialdi-egileak epaimahai kalifikatzaile bat izendatuko du, eta bertako kideak eta ordezkoak izendatuko ditu.

Epaimahai kalifikatzailea honako hauen arabera eratuko da: indarreko araudia; urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginaren 60. artikulua; Toki-administrazioko funtzionarioak hautatzeko prozedurek bete behar dituzten oinarrizko arauak eta gutxieneko programak ezartzen dituen ekainaren 7ko 896/1991 Errege Dekretuaren 4. artikulua; Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 81. eta 189. artikuluak; Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bateginaren 21.1.b) artikulua (martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen lege hori), eta Euskal Sektore Publikoan Euskararen Erabilera Normalizatzeko otsailaren 22ko 19/2024 Dekretuaren 27.4 eta 5. artikuluak.

Gutxienez presidentea, idazkaria eta bi kide izango ditu; horiek izendatzeko, aurretik aipatu dugun Euskal enplegu publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legean ezarritakoa beteko da. Posible bada, Bilbao Ekintzako langileak izango dira, non eta ez zaion irizten komenigarria dela Udaleko langileak izendatzea horretarako, edo, hala badagokio, beste administrazio batzuetakoak, hautaketa-prozesuaren nolakotasunagatik edo edukiagatik, edo Bilbao Ekintzak ez duelako organo kalifikatzaileko kide izateko beharrezko baldintzak betetzen dituen langile nahikorik.

Epaimahai kalifikatzailearen jarduketa kide anitzeko organoen funtzionamendu-arauen mende egongo da.

Epaimahaikideek beren izenean jokatuko dute, eta boto eskubidea izango dute, idazkariak izan ezik; gainera, izendatutako kide bakoitzarentzako ordezko bat izendatu beharko da.

Osaera espezialitate-printzipioaren araberakoa izango da. Beraz, kide guztiek deitutako plazak lortzeko eskatzen den maila akademiko bereko edo handiagoko titulazioa izan beharko dute, eta, gutxienez, kideen erdiarena, titulazio hori bete beharreko plazaren ezagutza-arlo berekoa izan beharko da, eta, bidezkoa ez dela justifikatzen ez bada, indarreko araudia betez, sexu bakoitzeko gutxieneko ordezkarien ehunekoa bete beharko da.

Epaimahaia eratu ahalko da eta hark jokatu ahalko du gutxienez kideen erdiak baino bat gehiago bertaratzen direnean, titularrak zein ordezkoak.

Jarduketa

Deialdi honetan eta bere oinarrietan ezarritako mugen barruan, epaimahaia izango da organo eskuduna egin beharreko proben edukia, ebaluazio-irizpide aplikagarriak, proben emaitzak eta haiek egiteari buruzko inguruabar guztiak ezartzeko.

Halaber, eskumena izango du dagozkion erabakiak hartzeko hautaketa-probak egin bitartean, proba bakoitzerako ezarritako arauen arau-hauste larrietarako.

Epaimahai kalifikatzaileak autonomia funtzional osoz jardungo du, eta bera arduratuko da prozedura objektiboa dela eta deialdiaren oinarriak betetzen direla bermatzeaz.

Epaimahaiari aholkulariak edo espezialistak batu ahalko zaizkio hautaketa-prozesua osatzen duten proba guztietarako edo batzuetarako. Beren espezialitate teknikoak egikarituko dituzte, Euskal enplegu publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 81.9 artikuluan ezarritakoan oinarrituz. Aholkulari horien jardunak ere objektibotasun, inpartzialtasun, eta konfidentzialtasun-printzipioen araberakoa izan beharko du.

Epaimahaikideek eta hautaketa-prozesuan esku hartzen duten aholkulariek eta espezialistek bermatu egingo dute intimitaterako eskubidea eta izangaiekiko errespetua eta begirunea, eta horietako bakoitzaren inguruan bildutako informazioa behar bezala tratatuko dela bermatuko dute.

Epaimahai kalifikatzaileak epaimahaiaren aurrean irakurri behar ez diren oposizio-faseko idatzizko ariketak hautagaien nortasuna jakin gabe zuzentzen direla bermatzeko neurriak ezarriko ditu.

Epaimahaikideek ez dute esku hartuko, deialdia egin duen autoritateari jakinarazi beharko diote eta baztertu egin ahalko dira Sektore Publikoko Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. eta 24. artikuluetan jasotako inguruabarrak gertatzen direnean.

Probak edo ariketak egiteko egunak eta emaitzak jendaurrean erakusteko epaimahai kalifikatzailearen erabakiak Bilbao Ekintzaren iragarkien oholean eta webgunean argitaratuko dira.

 

SEIGARRENA. – Hautaketa-prozedura

Izangaiak lehiaketa-oposizio bidezko txanda libreko sistemaren bidez hautatuko dira.

Bi fase izango ditu: oposizio-fasean lau ariketa egingo dira, eta amaitu eta gainditu ondoren, lehiaketa-fasea egingo da; fase horretan, eskabideak aurkeztean alegatutako merezimenduak aztertu eta baloratuko dira.

Epaimahaiak ariketen ordena aldatu ahal izango du edo zenbait ariketa egun berean egiteko agindu ahalko du. Hori guztia aurretiaz jakinaraziko da erakundearen webgunean. https://opebilbaoekintza.bilbao.eus

Haurdun edo edoskitze-aldian daudenek egokitzapen-materialak eskatu ahal izango dituzte eta horren berri eman beharko diote Giza Baliabideen Arloari, gutxienez ariketak egin baino bost egun baliodun aurretik.

Oinarri orokorretan xedatutakoa albo batera utzi gabe, behin betiko onarpenak eta kanporatzeak egin ondorengo deialdi honetako iragarki guztiak erakundearen iragarkien oholean eta webgunean argitaratuko dira: https://opebilbaoekintza.bilbao.eus

 

OPOSIZIO-FASEA

Oposizio-faseak lau ariketa izango ditu. Oposizioko ariketen hurrenkera, printzipioz, honako hau izango da, baina epaimahaiak ahalmena izango du aldatzeko, hautaketa-prozesua ondo egin dadin:

1.ariketa. Teorikoa. Derrigorrezkoa eta kanporatzailea.

Bi zati bereizi izango ditu ariketa horrek.

Lehenengoan, galderez osatutako test moduko galdetegi bat bete beharko da. Aukerak izango ditu galdera bakoitzak, eta bata bakarrik izango da zuzena. Galderak deialdi honetako I. eranskineko gaitegi orokorreko gai-programaren ingurukoak izango dira. Galdera-sorta aldez aurretik argitaratuko da webgune honetan: https://opebilbaoekintza.bilbao.eus

Gehienez ere 10 (hamar) punturekin baloratuko da. Nahitaez 5 (bost) puntu lortu beharko dira gainditzeko.

Bigarren zatia galdera batzuei idatziz eta labur erantzutean datza. Deialdi honetako I. eranskineko gaitegi espezifikoan jasotako gaien ingurukoak izango dira galderak.

Gehienez ere 10 (hamar) punturekin baloratuko da. Nahitaez 5 (bost) puntu lortu beharko dira gainditzeko.

Kasu bietan ere, epaimahaiak erabakiko du zenbat galdera egongo diren, probak zenbat iraungo duen, zuzenketa-irizpideak etab.; informazio hori ariketa egin baino lehen argitaratuko da.

1. ariketa gainditzen duten izangaiei hurrengo proba egiteko dei egingo zaie.

 

2. ariketa. Ariketa praktikoa. Derrigorrezkoa eta kanporatzailea.

Idatzizko ariketa izango da. Kasu praktiko bati edo gehiagori erantzun beharko zaie. Kasuak lanpostuaren eginkizunekin eta/edo eranskinean atxikitako zati espezifikoaren gaitegiarekin lotuta egongo dira.

Epaimahaiak erabakiko du zenbat kasu egongo diren, probak zenbat iraungo duen, zuzenketa-irizpideak, dokumentazioaren erabilera, etab.; informazio hori ariketa egin baino lehen argitaratuko da.

Probak gehienez ere 30 (hogeita hamar) puntu izango ditu eta, gutxienez, 15 (hamabost) puntu lortu beharko dira gainditzeko. Hautaketa-sistema zuzena dela ziurtatzeko, epaimahai kalifikatzaileak, ariketa horretan erakutsitako ezagutza-maila kontuan hartuta eta hautagaien nortasuna jakin baino lehen, aukera izango du gainditzeko gutxieneko puntuazioa ezartzen duen puntuazio-atalasea erabakitzeko, eta erabaki hori jendaurrean erakutsiko da.

Ariketa gainditzen duten izangaiei hurrengo proba egiteko dei egingo zaie.

3.ariketa. Gaitasunen ariketa. Borondatezkoa eta ez kanporatzailea.

Lanbide-eremuko gaitasunak (jarrerak edo abileziak) neurtzeko proba bat edo gehiago egingo dira, lanposturako hautagaiak egokiak ote diren baloratzeko. Adimen-gaitasunak neurtu ahal izango dira, bai eta jarrera- edo nortasun-gaitasunak ere.

Ebaluatuko diren gaitasunak epaimahaiak zehaztu eta argitaratuko ditu informazio-iragarki batean. Bertan, gainera, ariketa egiteko eguna zehaztuko da.

Epaimahaiak lanpostuaren arabera egokitzat jotzen dituen tresna-motak erabili ahal izango dira (testa, elkarrizketak, talde-dinamikak, rol-probak, etab.).

Hautaketa-prozesuan parte hartzeak berekin ekar dezake elkarrizketa pertsonal bat eta/edo talde dinamikak egitea. Epaimahai kalifikatzaileak, hark izendatutako profesionalen aholkuei jarraituz edo laguntza teknikoarekin, proba horiek egingo ditu puntuazio jakin bat gainditzen duten izangaiekin. Elkarrizketa edo talde-dinamikak lotuta egongo dira lanpostu bakoitzerako gaitasun-profilekin, eta grabatu egingo dira. Hautagai guztiek grabatzeko baimena eman beharko dute, bestela, probatik kanporatuko dira.

Gehienez ere 10 (hamar) punturekin baloratuko da.

 

4.ariketa. Euskara-proba. Derrigorrezkoa eta kanporatzailea.

Euskararen 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzean datza, epaimahaiak erabakitako moduan, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen jarraibideen arabera eta Euskal funtzio publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 188. eta 189. artikuluan xedatutakoari jarraituz. Ariketa hori egiteko epea Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak argitaratuko du webgune honetan: https://opebilbaoekintza.bilbao.eus. Proba hori egiteko deialdia hautaketa-prozesu osoak iraun bitartean egin ahalko da, gainerako ariketak egiteko deialdiak gorabehera.

Ariketa hori egitetik salbuetsita egongo dira proba egin aurretik hauek betetzen dituztenak:

  • HAEEren 2. hizkuntza-eskakizunaren ziurtagiria edo Hizkuntzen Erreferentziarako Europako Esparru Bateratuko B-2 mailarekin parekatu daitezkeen euskara-ezagutzaren ziurtagiria edo titulu ofizialak dituztenak eta hizkuntza-eskakizuna Euskararen Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuan egiaztatuta dutenak. Horretarako, parte-hartzaileak ez du aurkaratu beharko dagokion erregistroan ziurtagiriak egiaztatzea. Egiaztapenaren aurka agertzen diren hautagaiek epaimahaiak eskatutakoan beharrezko dokumentazioa entregatu beharko dute.
  • Euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuan xedatutakoari jarraituz, hizkuntza-profilak egiaztatu nahi dutenak. Kasu horretan, dagokion ziurtagiri akademikoa aurkeztu beharko dute, Euskal sektore publikoan euskararen erabilera normalizatzeko otsailaren 22ko 19/2024 Dekretuaren 30.3 artikuluan zehaztuta dagoen moduan.

 

Ariketa horren kalifikazioa gai edo ez gai izango da.

Oposizio-fasean gehienez 60 (hirurogei) puntu lor daitezke.

Oposizio-fasearen azken kalifikazioa lortzeko, lortutako puntuak batuko dira eta lanpostuak lortzeko hautagaien hurrenkera zehaztuko da.

Oposizio-proben garapena.

1.- Hasiera

Oposizio-faseko ariketak ezingo dira hasi gutxienez Estatuko Aldizkari Ofizialean deialdia argitaratu eta bi hilabete igaro arte.

Epaimahai kalifikatzaileak oposizio-faseko probak oinarrietan aurreikusita ez dagoen ordenan egitea erabaki ahal izango du.

2.- Argitalpena

Oposizio-faseko lehen ariketa hasteko lekua, data eta ordua iragarki-taulan eta entitatearen webgunean argitaratuko dira, hautaketa-prozesuan onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onartzeko ebazpenarekin batera, gutxienez zazpi egun balioduneko aurrerapenaz. Oposizioko gainerako ariketak egiteko iragarkiak erakundearen iragarkien oholean eta webgunean argitaratuko ditu epaimahaiak: https://opebilbaoekintza.bilbao.eus. Iragarki horiek hurrengo ariketa egin baino gutxienez 48 ordu lehenago jakitera eman beharko dira.

3.- Deialdia

Izangaiei ariketa bakoitzerako deialdia dei bakarrean egingo zaie, eta pertsona bat deitutakoan ariketaren batera azaltzen ez bada, zuzenean galduko du ariketa horretan eta hurrengoetan parte hartzeko eskubidea. Beraz, hautaketa-prozesutik kanpo geldituko da, salbu eta behar bezala justifikatutako eta epaimahaiak libre erabakitako kasuetan.

Arau bera aplikatuko zaie nahitaezko ariketetako edozein egitera horiek hasi ondoren bertaratzen direnei. Probak egitera joan ezean edo berandu azalduz gero, proba horiek egiteari uko egin zaiola ulertuko da.

4.- Identifikazioa

Epaimahai kalifikatzaileak edozein unetan eskatu ahalko die izangaiei behar bezala identifikatzeko, eta, horretarako, oposizioko ariketa guztiak egitera NANarekin joan beharko dira, edo epaimahaiaren iritziz izangaiaren nortasuna behar bezala egiaztatzen duen best edozein dokumentu ofizialekin (pasaportea, gidabaimena, atzerritarren identifikazio-zenbakia eta abar).

5.- Ariketen arteko tartea

Oposizioko ariketa bakoitza amaitu eta bestea hasi bitartean, gutxienez, 72 orduko tartea igaro beharko da, eta, gehienez, 45 egun baliodunekoa. Nolanahi ere, egoki iritziz gero, epaimahaiak hainbat ariketa saio berean egitea erabaki ahalko du, baita egoki iritzitako ariketak izangaiek irakurtzea ere. Azken hori publikoa izango da, eta adieraziko diren egunetan eta orduetan egingo da. 48 ordu lehenago eman beharko da horren berri.

6.- Erreklamazioak

Kalifikazioak argitaratzen direnean, horien aurkako erreklamazioak jartzeko epea adieraziko da.

 

LEHIAKETA-FASEA

Lehiaketa-fasea oposizio-fasea amaitutakoan hasiko da, eta fase hori gainditu duten izangaiak igaroko dira hartara. Eskaerak aurkezteko epean alegatutako merezimenduak aztertzean eta baloratzean datza, epaimahaiak emandako epean behar bezala egiaztatu beharrekoak. Merezimenduen balorazioa oinarri hauetan deskribatutakoaren arabera egingo da, eta ezingo da bestelako ezein merezimendu baloratu. Eskaerak aurkezteko epea amaitzeko egunerako aurkeztutakoak bakarrik baloratuko dira. Lehiaketa-fasea ez da kanporatzailea izango eta fase horretan lortutako puntuak ere ez dira kontuan hartuko oposizio-faseko probak gainditzerako orduan.

  1. Lan-esperientzia. Administrazio publikoan lanpostuko eginkizunak betetzen egindako lanarengatik (deitutako lanposturako titulazioa behar dutenak) 0,25 (zero koma hogeita bost) puntu eskuratuko dira lan egindako hilabete bakoitzeko. Gehienez 15 (hamabost) puntu eskuratu ahalko dira. Hilabete baino gutxiagoko frakzioak ez dira zenbatuko. Nolanahi ere, lanaldi partzialean edo lanaldi murriztuan lan egindako aldiak lanaldi osoan lan egindakotzat hartuko dira.

Halaber, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bateginaren 21.1.c) artikulua betez (martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen lege hori), laneko esperientziaren ondorioetarako, hautagaiak senideak zaintzeko edo genero-indarkeria dela-eta eszedentzian egon diren denbora, lanaldi-murrizketak edo amatasuna eta aitatasuna babesteko baimenak edo bizitza pertsonala, familiakoa eta lanekoa erantzunkidetasunez kontziliatzeko baimenak eta langile publikoen genero-indarkeriagatiko baimenak.

Oro har, esperientzia hori honako hauetan emandako zerbitzuei buruzkoa da:

  • Administrazio publikotzat hartzen diren erakunde eta organismoak (Langile publikoaren oinarrizko estatutuaren 2. artikulua).
  • Sektore publikoko enpresak edo erakundeak.
  • Titulartasun publikoko enpresa pribatuak.
  • Unibertsitate publikoak.

 

Egindako lana dagokion administrazioak emandako ziurtagirien bitartez egiaztatu beharko da. Ziurtagirian lanpostuaren izena, beharrezko titulazioa, lan egindako denbora eta gauzatutako eginkizunak jaso beharko dira. Bilbao Ekintzak uste badu ziurtagiriak aurrekoak behar beste egiaztatzen ez dituela, beharrezkotzat jotzen duen informazio osagarria eskatu ahal izango du.

 

Atal horretan inolaz ere ez da zenbatuko Euskal funtzio publikoaren 30. artikuluan aurreikusitako behin-behineko langileen lanpostuetan egindako lana.

 

  1. Titulu akademiko ofizialak, deialdikoak ez direnak eta administrazio eskudunak balio akademiko ofiziala duten tituluak ematea aitortuta duen ikastetxe publiko edo pribaturen batek emandakoak.

 

Bestalde, titulazio akademiko horiek lanpostuaren berezko eginkizunekin eta irakasgaiekin lotuta egon beharko dute zuzenean. Gehienez 6 (sei) puntu, honako xehetasun honen arabera:

  • Lizentziatura edo gradua: 5 (bost) puntu titulu bakoitzeko.
  • Master ofiziala edo doktoretza: 3,5 (hiru koma bost) puntu titulu edo doktoretza bakoitzeko.
  • Graduondoko diplomak: 1,5 (bat koma bost) puntu titulu bakoitzeko.

 

Merezimendu gisa alegatutako titulu handiago bat lortzeko beharrezkoak diren tituluak ez dira baloratuko.

 

Ikasketa berberei buruzko unibertsitate-titulua duenari zuzendutako egokitzapen-ikastaro baten bidez lortutako gradu-titulua titulu bakartzat hartuko da jatorrizko tituluarekin batera.

 

Graduko tituluaren edo unibertsitateko masterrekoaren bitartez MECES 3. maila egiaztatzen bada, unibertsitateko masterra ez da merezimendu gisa baloratuko deialdian MECES 3. mailako lizentzia, ingeniaritza edo arkitektura duten izangaiak badaude.

 

Inolaz ere ez dira zenbatuko hauetan araututako titulu propioak: Unibertsitateen abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 34.1 artikuluaren azken tartekia, eta Unibertsitate-irakaskuntzen antolaketa eta horien kalitatea bermatzeko prozedura ezartzen dituen irailaren 28ko 822/2021 Errege Dekretuaren VIII. kapitulua.

 

  1. Hizkuntzak: Europar Batasuneko hizkuntza ofizialen ezagutza behar bezala egiaztatua. Balio akademikoa duten tituluak emateko legez gaitutako hezkuntza- eta irakaskuntza-zentroek emandako ziurtagiri ofizialaren bidez egiaztatuko da. Gehienez 4 (lau) puntu, honako xehetasun honen arabera:

Bilbao Ekintzak duen esperientzian eta harreman instituzionaletan oinarrituta, ingelesak gainerako hizkuntzek baino balorazio altuagoa izango du, ezagutzarako komenigarriagoa den hizkuntza den aldetik, honako honetan oinarrituta:

Ingelesa: Gehienez 3 (hiru) puntu honako xehetasun eta maila hauen arabera:

  • Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 maila edo handiagoa: 3 (hiru) puntu.
  • Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren B2 maila: 1 (bat) puntu.

Frantsesa: Gehienez 1,5 (bat koma bost) puntu honako xehetasun eta maila hauen arabera:

  • Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 maila edo handiagoa: 1,5 (bat koma bost) puntu.
  • Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren B2 maila: 0,5 (zero koma bost) puntu.

Hizkuntzaren ezagutza merezimendu gisa baloratzeko, aurkeztutako tituluek egiaztatu beharko dute hizkuntza horren ezagutza 4 hizkuntza-gaitasunena dela (ahozko ulermena eta adierazpena eta idatzizko ulermena eta adierazpena).

Hizkuntza berak ezin izango du balorazio bat baino gehiago eragin; beraz, mailarik altuena duena bakarrik hartuko da kontuan. Ezagutza egiaztatzen den hizkuntza bakoitzerako bakarrik ezagutza-mailarik handiena puntuatuko da.

Lehiaketa-fasearen emaitza kalkulatzeko, oinarri hauetan zehaztutako merezimenduen baremoen arabera emandako puntuak batuko dira.

Epaimahaiak hiru egun balioduneko epea emango du merezimenduak behin-behinean argitaratzen direnetik aurrera zenbatzen hasita kalifikazio horien aurkako erreklamazioak aurkezteko.

Lehiaketa-fasean lor daitezkeen puntuen batura ez da 25 (hogeita bost) puntu baino gehiagokoa izango.

Epaimahaiak, oposizioko ariketak eta lehiaketa-faseko merezimenduen balorazioa amaitu ondoren, sailkapen-ordena ezarriko du, handienetik txikienera, hautaketa-prozesuko fase guztiak batuta.

 

ZAZPIGARRENA. – Hautaketa-prozesuaren kalifikazioa

Ariketa bakoitzeko emaitzak erakundearen iragarkien oholean, aplikazio informatikoetan eta webgunean https://opebilbaoekintza.bilbao.eus/ argitaratuko dira, epaimahaiak kalifikazioa erabaki eta hurrengo 24 orduen barruan.

 

Oposizio-faseko ariketen kalifikazioa.

Epaimahaiak oposizio-faseko ariketa bakoitzaren behin-behineko kalifikazioak onetsi eta argitaratuko ditu eta erreklamazioak aurkezteko epea ezarriko du. Epe hori igarotzen denean, epaimahaiak erreklamazioak ebatziko ditu, horrelakorik egonez gero, eta behin betiko kalifikazioak onetsi eta argitaratuko ditu iragarkien oholean, informatika-aplikazioetan eta webgunean: https://opebilbaoekintza.bilbao.eus/.

Lehiaketa-faseko merezimenduak baloratzea.

Oposizio-fasea bukatu eta gero merezimenduen balorazioa egingo da, eskaeran/erantzukizunpeko adierazpenean adierazitako betekizunak eta merezimenduak aintzat hartuta.

Oposizio-fasea gainditu duten hautagaiek, epaimahaiak ezarritako epean eta gainditu dutenen zerrenda argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, deialdiaren hirugarren oinarrian hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskatzen diren baldintzen ziurtagiriak eta eskarian/erantzukizunpeko adierazpenean alegatutako merezimenduen egiaztagiriak aurkeztuko dituzte.

Adierazitako merezimenduak epearen barnean egiaztatu beharko dira, salbuetsiz hautagaiak aurretik Bilbao Ekintzan lan egin izana eta datu horiek erakundeko langileen erregistroan egotea. Kasu horretan, egiaztapena ofizioz egingo da.

Lehiaketako merezimenduen balorazioa egiteko emandako puntuak batuko dira, deialdiko oinarri espezifikoetan zehaztutako baremoen arabera.

Orokorrean, erreklamazioak jartzeko epe bat ezarriko da, epaimahaiak lehiaketa-faseko behin-behineko kalifikazioen ebazpena argitaratzen duen egunetik aurrera zenbatzen hasita. Erreklamazio horiek epaimahaiak ebatziko ditu puntuazio-ordenaren arabera behin betiko zerrenda onetsi baino lehen, eta iragarkien oholean, informatika-aplikazioetan eta webgunean argitaratuko dira: https://opebilbaoekintza.bilbao.eus/ . Inolaz ere ezingo dute epe hori erabili eskaeran/erantzukizunpeko adierazpenean jaso ez zituzten merezimendu berriak sartzeko.

Azken kalifikazioa eta lehentasun-hurrenkera.

Azken kalifikazioa kalkulatzeko oposizio- faseko eta lehiaketa-faseko puntuazioak batuko dira, eta horrek zehaztuko du lanpostuetako hautagaien lehentasun- hurrenkera.

Sailkapen-ordenako berdinketak hausteko, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bateginaren 21. artikuluko irizpidea aplikatuko da (martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen lege hori), salbu eta beste hautagaiak arrazoiak baditu (sexuan oinarritutako arrazoi diskriminatzaileak ez direnak) neurria ez aplikatzea justifikatzeko, hala nola enplegua eskuratzeko eta promoziorako zailtasun bereziak dituzten kolektibo batekoa izatea.

Modu horretan berdinketa ez bada hausten, sailkapen-hurrenkerako puntuazio berdinketak irizpide honen arabera desegingo dira: oposizio-faseko lehen ariketan puntuazio handiena lortu duenari emango zaio lehentasuna, eta, bestela, lehiaketa-fasean “lanpostuari dagozkion funtzioetan administrazio publikoetan emandako zerbitzuen esperientzia profesionala” atalean puntuazio handiena lortu duenari. Hala ere berdinketa badago, zozketa bidez hautsiko da.

Epaimahai kalifikatzaileak gainditu dutenen behin betiko zerrenda onetsi eta argitaratuko du dagozkion kalifikazioekin eta puntuazio-ordenaren arabera antolatuta.

 

ZORTZIGARRENA. – Gainditutakoen zerrenda eta dokumentuak aurkeztea

Epaimahaiak Bilbao Ekintzaren iragarkien oholean eta webgunean (https://opebilbaoekintza.bilbao.eus/) argitaratuko ditu zerrenda hauetako kalifikazioak:

—  Desgaitasuna dutenen txanda gainditu dutenen zerrenda.

—  Gainditu duten gainerako hautagaien zerrenda.

Desgaitasuna dutenek enplegu publikoa eskuratzea eta lanpostuen hornidura arautzen dituen abenduaren 3ko 2271/2004 Errege Dekretuaren 3.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, hautaketa-prozesuan bereizita tratatuko dira txanda libreetako hautagaiak eta desgaitasuna dutenen txandakoak, onartutakoen eta gainditutakoen zerrendei dagokienez. Hala ere, prozesua amaitzen denean, zerrenda bakarra egingo da eta bertan hautaketa-prozesuan lanpostua eskuratu duten izangai guztiak azalduko dira, lortutako puntuazio osoaren arabera ordenatuta, betiere, parte hartu duten txanda alde batera utziz.

Desgaitasuna dutenen txandan bete ez diren lanpostuek gainerako lanpostuak gehituko dituzte.

Epaimahaiak behin betiko sailkapena onetsi, argitaratu eta Zuzendaritza Nagusira bidaliko du, dagozkion kalifikazioekin eta puntuazio-ordenaren arabera eta gero, deitutako lanpostuetarako hautatutako pertsonak atxikiko dira.

Aldi berean, agintaritza horri epaimahaiaren azken bilerako erabakia bidaliko dio. Bertan, puntuazio-ordenaren arabera agertu beharko dira oposiziogile guztiak, baldin eta proba guztiak gainditu badituzte eta deitutako lanpostu-kopurua gainditzen bada; horren xede bakarra izango da hautaketa-prozesua bukatu arte sortutako plazak betetzea.

Sailkapen-ordenan duten postuak deitutako lanpostuetara atxikitzeko eskubidea ematen dieten hautagaiek mediku-ziurtagiria aurkeztu beharko dute, Bilbao Ekintzak zehazten dituen zerbitzu medikoek emana, oinarri hauen arabera dagozkion eginkizunak normaltasunez betetzea eragozten duen gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik ez duela egiaztatzen duena. Desgaitasuna duten izangaiek organo eskudunaren ziurtagiri ofiziala aurkeztu beharko dute, lanpostuaren berezko eginkizunak betetzeko gaitasuna eta izaera hori egiaztatzen dituena.

Epaimahai kalifikatzailearen ebazpenak lotesleak izango dira kontratazioa egiten duen organoarentzat, baina hark berrikusi egin ahalko ditu indarrean dagoen Administrazio publikoen administrazio prozedura erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeari jarraituz.

Epeak ez betetzea.

Adierazitako dokumentuak aurkezteko ezintasuna behar bezala justifikatzekotan, hautagaiak deialdian eskatutako betekizunak betetzen dituela egiaztatu ahalko du zuzenbidean onar daitekeen edozein frogaren bidez.

Arestian aipatutako epean, ezinbesteko arrazoien kasuan izan ezik, proposatutako oposiziogileak dokumentazioa aurkezten ez badu edo eskatutako baldintzak betetzen ez baditu, ez da kontratatuko eta jarduera guztiak baliorik gabe geldituko dira, hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskabidean azaldutako faltsukeriarengatik izan dezakeen erantzukizunari kalterik egin gabe.

Kasu horretan, zazpigarren oinarrian aipatutako proposamen osagarria baliatuko da, puntuazio-ordenaren arabera, ezeztatzearen ondorioz, plaza eskuratu dezakeenaren alde.

 

BEDERATZIGARRENA. – Lan-poltsa

Hautaketa-prozesua bukatzen denean, parte-hartzaileak eta Bilbao Ekintzako lan-poltsen araudian zehaztutako baldintzak betetzen dituztenak erakundeko lan-poltsen zerrendan sartuko dira eta lan-poltsa horiek erabiliko dira lanpostuak behin-behinean betetzeko, hautaketa-prozesu berri bat egin behar izan gabe.

Interesdunen baimenarekin, lan-poltsa horiek beste administrazio publiko batzuei eman ahal izango zaizkie, enpleguko behin-behineko beharrak betetzeko, hala behar badute.

 

HAMARGARRENA. – Arazoak eta aurkaratzeak

Deialdi publiko hau eta haren oinarriak onesten dituen ebazpenaren aurka bidezko administrazio-errekurtsoak jarri ahalko zaizkio organo eskudunari, horiek dagokion aldizkari ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean.

Epaimahaiak ahalmena izango du agertzen diren zalantzak ebazteko eta oposizioa behar bezala egiteko eta ordena onari eusteko beharrezko erabakiak hartzeko, oinarri hauetan ezarrita ez dagoenari dagokionez.

Deialdi honen, dagozkion oinarrien eta honetatik edota epaimahaiaren jardunetik sortutako administrazio-egintza guztien aurka egin ahal izango dute interesdunek Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluak ezartzen dituzten kasuetan eta moduan.

 

Bilbon, 2024ko abenduaren 20an

 Javier Garcinuño Zabala

Bilbao Ekintza EPELeko zuzendari nagusia

 

  1. ERANSKINA

ARLO JURIDIKOKO ETA KONTRATAZIOKO TEKNIKARIA

GAI OROKORRAK

  1. Espainiako 1978eko Konstituzioa. Printzipio orokorrak. Funtsezko eskubideak eta betebeharrak.
  2. Euskadiko Autonomia Estatutua Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenak: esklusiboak, lege garapenekoak eta egikaritzekoak.
  3. Biztanle askoko udalerrietako udal-antolamendua (Toki araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen X. titulua).
  4. Bilboko Udalaren antolamendua. Araudi organikoak.
  5. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.
  6. 11/2022 Legea, abenduaren 1ekoa, Euskal Enplegu Publikoari buruzkoa. Euskal enplegu publikoko ordainsari-sistema. Euskal enplegatu publikoen eskubideak, betebeharrak, jokabide-kodea, bateraezintasunak eta erantzukizunak. Diziplina-araubidea.
  7. 10/1982 Legea, azaroaren 24koa, Euskararen Erabilera Normalizatzeko Oinarrizkoa.
  8. 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Lan Arriskuen Prebentzioari buruzkoa.
  9. 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa. Datuak babesteko 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, Datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena eta 95/46/EE Zuzentaraua (Datuak babesteko Erregelamendu Orokorra) indargabetzen duena.
  10. Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Indarkeria Matxistarik Gabeko Bizitzetarako Legearen testu bategina onesten duen 2023ko martxoaren 16ko 1/2023 Legegintza Dekretua. Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako Bilboko Udalaren V. Udal Plana.
  11. Administrazio-kontratazioa. Motak: elementuak eta subjektuak, kontratu publikoen arrazoia eta xedea. Kontratisten hautaketa sistemak eta kontratazio moduak. Kontratuen formalizazioa.
  12. Giza baliabideak arautzeko tresnak: enpleguko eskaintza publikoa, enplegu planak eta bestelako arrazionalizazio sistemak.
  13. Toki-erakundeetako langileak: motak eta araubide juridikoa. Tokiko funtzio publikoa: tokiko funtzionario motak. Langileak antolatzeko tresnak: plantillak eta lanpostuen zerrendak.

GAI ESPEZIFIKOAK

  1. Konstituzio Auzitegia. 2/79 Legea, urriaren 3koa. Eskumenak eta funtzioak. Inkonstituzionaltasun errekurtsoak. Tokiko autonomiaren defentsaren gatazkak.
  2. Estatuaren eta autonomia erkidegoen arteko eskumenen banaketa. Eskumenen banaketa Konstituzioan eta Euskadiko Autonomia Estatutuan.
  3. Botere judiziala. Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioa. Justizia Auzitegi Nagusia: antolaketa, esparrua eta osaera.
  4. Gorte Nagusiak. Herriaren Defendatzailea. Arartekoa.
  5. Historia. Tokiko entitate-motak Estatuko Zuzenbidean. Udal-eskumenak: zehazteko sistema. Berezko eskumenak, partekatuak eta delegatuak. Gutxieneko zerbitzuak. Zerbitzuen erreserba.
  6. Bizkaiko Lurralde Historikoko foru-antolamendua; Bizkaiko Lurralde Historikoko Foru Erakundeen Hautaketa, Antolaketa, Araubide eta Funtzionamenduari buruzko otsailaren 13ko 3/1987 Foru Araua. Foru-organoak. Batzar Nagusiak: hautaketa, antolakuntza, funtzioak, osaera eta funtzionamendua. Foru-aldundia: osaera, zereginak eta funtzionamendua. Diputatu nagusia: izendapena, estatutu pertsonala eta kargu uztea. Foru-diputatuak.
  7. Administrazio-prozedura. 39/2015 Legea. Administrazio-prozeduran interesdun denaren kontzeptua eta erregulazioa. Administrazio publikoen jarduera. Administrazio-egintzak.
  8. Administrazio-prozedura. 39/2015 Legea. Administrazio-prozedura erkidea. Administrazio-bidean dauden egintzak berrikustea.
  9. 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore publikoko araubide juridikoarena. Xedapen orokorrak, sektore publikoaren jarduketaren printzipioak eta funtzionamendua. Estatuko administrazio orokorra.
  10. 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore publikoko araubide juridikoarena. Sektore publiko instituzionalaren antolamendua eta funtzionamendua. Administrazioen arteko harremanak.
  11. Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legea; horren bitartez, Espainiako ordenamendu juridikoan txertatu zen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014/23/EB zuzentaraua, 2014ko otsailaren 26koa. Legearen helburuak, eremu objektiboa eta subjektiboa. Araubide bateratuko kontratuak. Administrazio publikoetako kontratu-motak.
  12. 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore publikoko kontratuei buruzkoa. Sektore publikoko kontratazioaren konfigurazio orokorra eta kontratuen egiturazko elementuak (xedapen orokorrak, itunen askatasuna, kontratua perfekzionatzea eta haren forma). Kontratuaren zatiak.
  13. 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, SPKL; Kontratua prestatzea eta adjudikatzea. Prozedurak: Prozedura irekia, mugatua, negoziatua eta lehia-elkarrizketa. Kontratu txikien zehaztapenak.
  14. 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, SPKL. Administrazio-kontratuen eraginak, horiek betetzea eta iraungitzea. Baliogabetasun-araubidea eta errekurtsoak.
  15. 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, SPKL; kontratazioa kudeatzeko antolakuntza administratiboa. Kontratazioaren arrazionalizazio teknikoa.
  16. 1098/2001 Errege Dekretua, urriaren 12koa, Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legearen Erregelamendu Orokorra onartzen duena.
  17. Dirulaguntza publikoen araubide juridikoa: Dirulaguntzen eta garapen-araudiaren azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra; 34/2010 Foru Dekretua, Bizkaiko Foru Aldundiarena, martxoaren 23koa, Dirulaguntzei buruzko Araudia onesten duena, Foru Administrazioaren dirulaguntzen araubide juridiko orokorra ezartzen duen maiatzaren 31ko 5/2005 Foru Araua garatuz.
  18. Langileen Estatutuaren Legearen Testu Bategina: kontzeptua eta konstituzio-printzipioak. Lan-antolamenduaren iturriak. Lan-kontratua. Zatiak. Kontratatzeko gaitasuna. Edukia. Langilearen eta enpresariaren prestazioa. Lan-kontratua aldatzea, etetea eta iraungitzea. Kontratazio-modalitateak.
  19. Administrazio publikoen zerbitzura dauden langile lan-kontratudunak. 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, Langile publikoaren oinarrizko estatutua eta lan-kontratuko langileen araubidea Euskal enplegu publikoaren 11/2022 Legean.
  20. Toki-ogasunen baliabideak eta udalerrien baliabideak Toki-ogasunen lege arautzailearen testu bategina onesten duen martxoaren 5eko 2/2004 Legegintza Errege Dekretuan: I. titulua, toki-ogasunen baliabideak; II. titulua, udalerrien baliabideak.
  21. Toki-aurrekontuak Toki-ogasunen lege arautzailearen testu bategina onesten duen martxoaren 5eko 2/2004 Legegintza Errege Dekretuan. 2/2004 Legegintza Errege Dekretuaren VI. tituluko I. kapitulua: toki-erakundeen aurrekontu orokorra. Edukia eta onespena. Kredituak eta aldaketak. Betearazpena eta likidazioa.
  22. Euskal Autonomia Erkidegoaren turismoaren esparru juridikoa: 13/2016 Legea, uztailaren 28koa, Turismokoa.
  23. 33/2003 Legea, Herri Administrazioen Ondareari buruzkoa. I., II., III., IV., V. eta VIII. tituluak.
  24. 29/1988 Legea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzkoa I., II., III., eta IV. tituluak.
  25. Informatzaileen babesa eta iruzurraren aurkako borroka arautzen dituen otsailaren 20ko 2/2023 Legea.
  26. 19/2013 Legea, abenduaren 9koa, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzkoa.
  27. Bilboko Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (laburpena). Zorrotzaurreko Hiri Antolamenduko Plan Berezia (memoria).

(*) Aipatutako araudietan aldaketak badaude, eskabideak aurkezteko epea amaitu den datan indarrean zeuden testuak hartuko dira kontuan, beti.

 

 

II ERANSKINA: ESKABIDEA

ANEXO II: INSTANCIA

 

Onarpen eskabidea / Solicitud de admisión

  1. Deialdia / Convocatoria

Deialdiaren kodea / Código Convocatoria:

Deialdiaren izena / Nombre Convocatoria:

 

 

 

 

Sartzeko sistemak /          Lehiaketa                                             Oposizioa                                                Oposizio-lehiaketa

Sistemas de acceso           Concurso                                             Oposición                                              Concurso-oposición

 

 

Txanda /                                  Askea                                   Barne-sustapena                      Desgaitasun bat duten pertsonak                      

Turno                                         Libre                                Promoción interna                                                                           Personas con discapacidad

 

Azterketa egiteko behar dituzun baldintza bereziak eta kausa argitu/Especifique las adaptaciones para realizar el examen:

 

 

 

  1. Norberaren datuak / Datos personales

Lehenengo abizena / Primer apellido

 

Bigarren abizena / Segundo apellido

Izena / Nombre

NAN / AIZ / DNI / NIE:

 

Naziotasuna / Nacionalidad:

Jaioteguna / Fecha de Nacimiento:

Sexua / Sexo:

 

 

E / M                 G / H

 

Helbidea: kalea, plaza, zk., solairua / Dirección: calle, plaza, nº, piso

PK / CP:

 

Udalerria / Localidad

Lurraldea /Provincia

Telefono finkoa / Teléfono fijo

Telefono mugikorra / Teléfono móvil

Posta elektronikoa / Correo electrónico

*Es necesario introducir el telefóno fijo o el móvil

 

Aukera ezazu oposizio-aldia egiteko nahi duzun hizkuntza

Seleccione el idioma en el que desea hacer la fase de oposición.

 

 

Euskara / Euskera                                                                Gaztelania / Castellano

 

 

 

3.- Betebeharrak / Requisitos

 

Deialdian eskatutako titulazioa / Estar en posesión de la titulación exigida en la convocatoria:

Titulazioa / Titulación:

 

Deialdian eskatutako beste betekizun batzuk / Poseer el resto de los requisitos establecidos en las Bases Específicas:

 

 

 

 

 

  1. Euskera

Profila egiaztatzen dut (jarri “X” dagokion lekuan) / Acredito el perfil (marcar con una “X” el correspondiente)

 

1 HE / PL1

 

2HE / PL2

 

3HE / PL3

 

4HE / PL4

Euskara azterketa egitea eskatzen dut / Solicito realizar examen de euskera

 

1 HE / PL1

 

2HE / PL2

 

3HE / PL3

 

4HE / PL4

5.-  Merituak / Méritos

Merituen zerrenda / Relación de méritos

1

 

2

 

3

 

4

 

5

 

6

 

7

 

8

 

9

 

10

 

11

 

12

 

13

 

14

 

15

 

Leku zabalagoa behar izanez gero, datu edota informazio gehigarrirako, eskabideari gehitutako eranskin batean egin beharko da

En caso de necesitar más espacio para incluir datos o información adicional, deberá hacerse incorporando un anexo a la solicitud.

 

  1. Baimenak/Autorizaciones

Laukietan BAI ala EZ idatzi / Escriba en los recuadros SÍ o NO:

Deialdiaren Oinarri Espezifikoen arabera, baimena ematen dut nire datuak administrazio publikoko beste erakunde batzuei lagatzeko lan eskaintzak jasotze aldera. / Autorizo la cesión, a efectos de recibir ofertas de empleo, de mis datos personales a otras Entidades de las Administraciones Públicas, al amparo de lo establecido en las vigentes Bases Específicas de la convocatoria.

 

BAI/SI

 

 


EZ/NO

Baimena ematen diot Bilbao Ekintzak bitarteko telematikoen bidez honako hauek kontsultatzeko eta egiaztatzeko: administrazio-izapidea egiteko eskaeran alegatutako identitate-datuak, desgaitasuna, titulu akademikoak, hizkuntza-eskakizunak, IT txartelak, gidabaimenak eta Administrazio Publikoetan egindako zerbitzuak ale eskuragarritasunaren arabera. Baimenik ematen ez bada, egiaztatzeko dokumentu egokiak aurkeztu beharko dira. / Autorizo a que Bilbao Ekintza consulte y verifique por medios telemáticos los datos de identidad, discapacidad, títulos académicos, perfiles lingüísticos, IT txartelas y permisos de conducción y servicios prestados en Administraciones Publicas alegados en la solicitud para su tramitación administrativa, en la medida de la disponibilidad de los mismos. En caso de no dar la autorización deberá aportar los documentos acreditativos correspondientes.

 

BAI/SI

 

 

EZ/NO

Baimena ematen diot emandako helbide elektronikoa eta telefono mugikorraren zenbakia erabiltzeko, baldin eta Bilbao Ekintzak hautaketa-prozesu honetan egin ditzakeen jakinarazpenak egiteko erabiltzen badira. / Autorizo la utilización de la dirección electrónica y teléfono móvil aportados, para su utilización en las comunicaciones que Bilbao Ekintza pueda efectuar en el transcurso del presente proceso selectivo.

 

BAI/SI

 

 


EZ/NO

 

 

 

 

 

Lege-informazioa / Información legal

 

Behean sinatzen duenak ESKATZEN DU hautaketa-prozesu honetan onartua izatea eta bere erantzukizunaren pean AITORTZEN DU eskabide honetan jasotako datuak egiazkoak direla, eskabidean agertzen diren jarraibideen arabera bete duela eskabidea, deialdia arautzen duten oinarri orokorretan eta oinarri berezietan ezarritako baldintzak betetzen dituela, bere osasun egoerari buruzkoak barne. Halaber, hala eskatzen zaionean, eskabidean jasotako datu guztiak agiri bidez frogatzeko konpromisoa hartzen du.

La persona abajo firmante SOLICITA su admisión en el presente proceso selectivo y DECLARA, bajo su responsabilidad, que son ciertos los datos consignados en esta solicitud, que la ha cumplimentado de conformidad con las instrucciones contenidas en la misma y que reúne las condiciones exigidas en las Bases Generales y en las Bases Específicas que rigen la convocatoria, incluidas las que se refieren a su estado de salud, comprometiéndose a probar documentalmente todos los datos que figuran en la solicitud cuando le sean requeridos.

 

 

Jarri “X” laukitxoan / Marque con una “X” en el recuadro

 

ZINPEAN EDO HITZ EMANDA AITORTZEN DUT / DECLARO BAJO JURAMENTO O PROMETO

 

 

 

 

 

 

Eskaera hau sinatu baino lehen, irakur ezazu arretaz datuen babesari buruz atzealdean ezarritako informazioa.

 

 

Antes de firmar esta solicitud, lea atentamente la información sobre protección de datos recogida al reverso

 

.

 

 

tokia / lugar                                             urtea / año                             hilabetea / mes                  eguna / día

 

 

 

Sinadura / Firma

 

 

BILBAO EKINTZA E.P.E.L. 

 

 

DATUEN BABESA                                                                               PROTECCIÓN DE DATOS

 

Datuen babeserako indarreko araudian aurreikusitakoaren ondorioetarako, honako hau jakinarazten dizugu:

 

Hautagaiek emandako datuak Bilbao Ekintza EPELek (Q-4800731D) tratatuko ditu (helbidea: Nafarroa kalea 5, 48001 Bilbo), erakundearen enplegu-eskaintza publikoak eta hautaketa-prozesuak kudeatzeko, honako manu hauen babespean: Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1.c) artikulua, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legea eta Enplegu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua.

 

Datu horiek xede berarekin lagako zaizkie beste administrazio publiko batzuei (enplegu-poltsetarako); hala ere, ez da datuen nazioarteko transferentziarik egitea aurreikusten.

 

Datuak behar den denboran gordeko dira bildu ziren helburua betetzeko, baita helburu horretatik eta datuen tratamendutik erator litezkeen erantzukizunak zehazteko ere.

 

 

Datu pertsonalen kategoria honako hau da: izen-abizenak, posta-helbidea edo helbide elektronikoa; IFZ/NAN; telefonoa, sinadura, ezaugarri pertsonalak; akademikoak eta profesionalak; enpleguari buruzko xehetasunak; informazio komertziala; azterketa egiteko ezintasunak edo osasun-baldintzatzaileak.

 

Pertsonek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta datuen tratamendua mugatzeko edo haren aurka egiteko eskubideak baliatu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradunaren zuzendaritzari idazki bat bidalita, aldez aurretik haien nortasuna egiaztatuta, bai eta Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean erreklamazioa jarrita ere.

 

BILBAO EKINTZA EPELek egiten duen datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio gehiago jaso nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan datos@bilbao.eus helbide elektronikoaren bidez eta eskatu datu pertsonalen tratamendu honi buruzko informazio gehiago.

 

 

A los efectos previstos en la normativa vigente de protección de datos se le informa que:

 

Los datos facilitados por las personas aspirantes serán tratados por Bilbao Ekintza, E.P.E.L. (Q-4800731D) con domicilio en C/ Navarra, 5. 48001 Bilbao, con la finalidad de gestionar las ofertas públicas de empleo así como los procesos de selección de la entidad bajo el cumplimiento del artículo 6.1.c) del RGDP, de la ley 11/2022, de 1 de diciembre de Empleo Público Vasco y del Real Decreto Legislativo 5/2015, de 30 de octubre, por el que se aprueba la ley del Estatuto Básico del Empleado Público.

 

Estos datos serán cedidos con el fin mencionado, a otras AAPP (para bolsas de empleo), si bien no se prevén transferencias internacionales de datos.

 

Los datos se conservarán durante el tiempo necesario para cumplir con la finalidad para la que se recabaron y para determinar las posibles responsabilidades que se pudieran derivar de dicha finalidad y del tratamiento de los datos.

 

La categoría de los datos personales es: nombre y apellidos, dirección postal o electrónica; NIF-DNI; teléfono, firma, características personales; académicos y profesionales; detalles de empleo; información comercial; incapacidades o condicionantes de salud para realizar el examen.

 

Las personas podrán ejercitar sus derechos de acceso, rectificación, supresión de sus datos, y la limitación u oposición a su tratamiento, mediante escrito a la dirección del responsable del tratamiento, previa acreditación de su identidad, así como a reclamar ante la Agencia Española de Protección de Datos.

 

 

Para más información acerca de los tratamientos de datos personales que realiza BILBAO EKINTZA E.P.E.L. puede dirigirse a la dirección de correo electrónico datos@bilbao.eus, solicitando más información acerca del presente tratamiento de datos personales.