LEP: Lan Eskaintza Publikoa

Oinarri orokorrak: Egonkortzeko oinarri orokorrak

 B.A.O.rako sarbidea  descarga de pdf

BILBAO EKINTZAREN PLANTILLAKO LANPOSTUAK JABETZAN BETETZEKO FINKATZE-PROZESU BEREZIAK ETA FINKATZEKO SALBUESPENEZKO PROZESUAK ARAUTU BEHAR DITUZTEN OINARRI OROKORRAK

  

Lehenengoa. - Xedea 

Oinarri hauen helburua hau da: Bilbao Ekintzaren plantillako lanpostuak jabetzan betetzeko enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta salbuespenezko prozesuak arautzeko arau orokorrak ezartzea.

Bilbao Ekintzak onetsi eta 2022ko apirilaren 26ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (100. zk.) argitaratu zen lan-eskaintza publikoan Enplegu Publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak ezartzen dituen abenduaren 28ko 20/2021 Legearekin jarraikiz (aurrerantzean, 20/2021 Legea) finkatze-prozesuen mende dauden zenbait lanpostu barne hartzen dira.

Lege horretan, eta haren seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarriekin bat etorriz, iraupen luzeko behin-behineko enplegua finkatzeko salbuespenezko deialdia baimentzen da, 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuak, urriaren 30ekoak, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duenak, bere 61.6 eta 61.7 artikuluetan ezarritakoaren arabera, lehiaketa-sistema erabiliz, 2016ko urtarrilaren 1a baino lehen behin-behinean bete ziren eta geroztik etenik gabe beteta egon diren lanpostuen kasuan. Deialdi hau behin bakarrik egingo da.

Era berean, eta haren 2. artikuluari jarraikiz, iraupen luzeko behin-behineko enplegua finkatzeko deialdi berezia egitea ahalbidetzen da, lehiaketa-oposizio sistemaren bidez, aurrekontu-zuzkidura duten eta 2020ko abenduaren 31ren aurreko hiru urteetan gutxienez eta etenik gabe behin-behinean beteta hartuta egon diren plazei dagokienez.

Deialdi horien xede diren plaza betetzen ari den pertsonak (edo pertsonek) oinarri hauetan deskribatutako hautaketa-prozesuetan ez parte hartzeak plaza horietarako izangai bihurtzeko ezintasuna eta kalte-ordainik edo konpentsazio ekonomikorik eza ekarriko ditu, 20/2021 Legearen 2.6 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

 

Bigarrena. —Aplikatu beharreko araudia

 

Araudi hau izango da aplikagarria:

  • 20/2021 Legea, abenduaren 28koa,Enplegu Publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak ezartzen dituena (aurrerantzean, 20/2021 Legea).
  • 14/2021 Errege Lege Dekretua, uztailaren 6koa, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko presako neurriena.
  • 3/2017 Legea, ekainaren 27koa, 2017rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzkoa, haren 19.Bat.6 artikuluan, eta 6/2018 Legea, uztailaren 3koa, 2018rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzkoa, 19.Bat.9 artikuluan.
  • 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duena (aurrerantzean, EPOETB).
  • 2/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 23koa, Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duena.
  • 30/1984 Legea, abuztuaren 2koa, Funtzio Publikoa Erreformatzeko Neurriei buruzkoa.
  • 6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa.
  • 10/1982 Legea, azaroaren 24koa, Euskararen Erabilera Normalizatzeko Oinarrizkoa.
  • 86/1997 Dekretua, apirilaren 15ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duena.
  • 297/2010 Dekretua, azaroaren 9koa, Euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako erreferentzia marko bateratuko mailekin parekatzeko dena.
  • 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena (aurrerantzean, 39/2015 Legea).

 

  • 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirakoa.
  • 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabeko bizitzena, gaur egun indarrean dagoen idazketan.
  • 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa; eta 95/46/EE Zuzentaraua indargabetzen duena.
  • Datu pertsonalak babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa.
  • 2/2004 Legea, otsailaren 25ekoa, Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzkoa.
  • Oinarri orokor hauek.
  • Deialdi bakoitzerako onesten diren oinarri espezifikoak.

Bestalde:

  • Bilbao Ekintza Enpresa Erakunde Publikoaren Estatutuak.
  • Unean-unean indarrean dagoen Hitzarmen Kolektiboaren xedapenak.
  • Osagarri modura, 364/1995 Errege Dekretua, martxoaren 10ekoa, Estatuko Administrazio Orokorraren Zerbitzuko langileen sarbideari buruzko eta Estatuko Administrazio Orokorreko funtzionario zibilen lanpostu-hornikuntzarako eta lanbide-sustapenerako Erregelamendu Orokorra onesten duena.
  • 7/2021 Legea, azaroaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidegoei eta eskalei buruzkoa (aurrerantzean, 7/2021 Legea).
  • 896/1991 Errege Dekretua, ekainaren 7koa, Toki-administrazioko funtzionarioak hautatzeko prozeduraren oinarrizko arauak eta gutxieneko programak ezartzen dituena, haren 8. eta 9. artikuluak izan ezik.

 

Finkatzeko prozesu bereziak eta salbuespenezko prozesuak oinarri hauei jarraikiz aratuko dira, eta osagarri gisa gaiari buruz indarrean dagoen gainerako legeria aplikatuko da.

 

Hirugarrena. —Tratu-berdintasunaren printzipioa

 

Espainiako Konstituzioaren 14. artikuluan eta Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren abenduaren 18koa 3/1979 Lege Organikoaren 6. eta 9. artikuluetan xedatzen dutenarekin bat etorriz, deialdietan tratu-berdintasunaren printzipioa bete beharko da, eta ezingo da inolako bereizkeriarik egin, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, iritzi nahiz bestelako inguruabar edo egoera pertsonal zein sozialak aintzat hartuta, zio justifikatu eta zentzuzko, proportziozko eta koherenteetan tratu desberdina funtsatzen duen arauren batek ez badu babesten hura.

 

Laugarrena. —Finkatze-prozesuen deskribapena

 

Hautaketa-prozesu bakoitzaren berezitasunak deialdi bakoitzaren oinarri espezifikoetan arautuko dira eta, nolanahi ere, honako hauek aintzat hartu beharko dituzte:

— Deitutako lanpostuen kopurua eta hizkuntza-eskakizunaren eta txandaren araberako banaketa.

— Eskabideak aurkezteko epea.

— Sartzeko titulazioa.

— Balioetsi daitezkeen merezimenduak eta haien baremoa.

— Deitutako lanpostuei dagozkien lanpostuen betekizun espezifikoak.

— Finkatze-prozesu berezietan, faseak eta gai-zerrenda.

— Emakumeen lehentasun-klausula aplikatzeari edo ez aplikatzeari buruzko xedapena.

 

Kategoria bakoitzean, hartarako legezko baldintzak betetzen dituzten lanpostu hutsak baldin badaude, bi motatako prozesuetara deituko dira: enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesua eta enplegua finkatzeko prozesu berezia.

                                                                                                                                                                                                                                                                                              

Enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesua, 7/2021 Legearen bigarren xedapen gehigarrian jasotako xedapenen testuinguruan, 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarriekin bat etorriz, lehiaketa-sistemaren bidez egingo da.

 

Enplegua finkatzeko prozesu berezia, 7/2021 Legearen lehenengo xedapen gehigarrian jasotako xedapenen esparruan, lehiaketa-oposizio sistemaren arabera egikarituko da.

 

Bi prozesuetan bina txanda hartu ahalko dira kontuan: txanda irekia eta desgaitasuna dutenentzako gordetako sarbide-txanda.

 

Oinarri hauek hiru ataletan egituratzen dira:

  1. Enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuen eta enplegua finkatzeko prozesu berezien arau erkideak.
  2. Enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuen arau espezifikoak.
  • Enplegua finkatzeko prozesu berezien arau espezifikoak.

 

 

  1. ENPLEGUA FINKATZEKO SALBUESPENEZKO PROZESUEN ETA ENPLEGUA FINKATZEKO PROZESU BEREZIEN ARAU ERKIDEAK.

 

Bosgarrena. —Parte hartzeko betekizunak

 

  1. Betekizun orokorrak

 

Deitu diren lanpostuak lortzeko asmoa dutenek, parte hartzeko betekizun orokor hauek bete beharko dituzte, baita deialdiaren oinarri espezifikoetan adierazitakoak ere, eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen, eta horiek betetzen jarraitu beharko dute karrerako funtzionario gisa lanpostuaz jabetu arte:

 

  1. Nazionalitatea, Espainiar nazionalitatea edukitzea.

Zuzenean edo zeharka botere publikoaren egikaritzapenean edo Estatuaren eta administrazio publikoen interes orokorrak babesteko parte hartzea dakarten lanpostuetan izan ezik, espainiarren baldintza berberetan parte hartu ahalko dute:

a.a) Europar Batasuneko estatu kideetako nazionalitatea dutenek.

a.b) Espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatu batzuetako herritarren ezkontideak, ezkontide horien nazionalitatea edozein delarik ere, betiere zuzenbidearen arabera bananduta ez badaude. Era berean, baldintza berberekin, bien ondorengoek ere parte hartu ahal izango dute hogeita bat urtetik beherakoak direnean edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, mendekoak direnek.

Halaber, parte hartu ahalko dute Europar Batasunak hitzartu eta Espainiak berretsi dituen eta langileen joan-etorri librea aplikatzekoa duten nazioarteko tratatuen aplikazio-eremuan sartzen direnek ere.

  1. Gaitasuna: Eginbeharrak betetzeko gaitasun funtzionala edukitzea; gaitasun psikofisiko egokia eduki beharko du, eta bere gaitasuna edo desgaitasuna bateragarria izan beharko du deitutako lanpostuei dagozkien betekizunak eta zereginak normaltasunez burutzearekin; udaleko Zerbitzu Medikoek egiaztatuko dute hori, zortzigarren oinarrian xedatu denaren arabera, alde batera utzita lan-arriskuen prebentzioari buruz indarrean dagoen araudiaren arabera lanpostuan egin beharreko egokitzapenak, baldin eta beharrezkoak balira pertsonak lanaren ondoriozko arriskuetatik babesteko.
  2. Adina: Hamasei urte beteta edukitzea eta, edozelan ere, nahitaez erretiroa hartu behar izateko adina ez gainditzea.
  3. Gaikuntza: Diziplina-espediente bidez edozein administrazio publiko edo autonomia-erkidegotako konstituzio- edo estatutu-organismoen zerbitzutik kanporatuta ez egotea, ez eta ebazpen judizialaren bidez enplegu edo kargu publikoetarako desgaikuntza erabatekoa edo berezia ez edukitzea funtzionarioen kidego edo eskaletan sartu ahal izateko.

Beste estatu bateko herritarra izanez gero, desgaituta edo egoera baliokidean ez egotea, eta diziplina-zehapenik edo baliokiderik ez edukitzea, baldintza berberetan dagokion estatuan enplegu publikora sartu ahal izatea eragozten dionik.

  1. Titulazioa: Eskatutako titulazioa, kasuan kasuko oinarri espezifikoetan adieraziko dena, edukitzea edo haren agiriak jaso ahal izateko eskubideak ordainduta egotea.

Atzerrian lortutako titulazioak dituzten izangaiek egiaztatu beharko dute haiei dagokien baliozkotzea edo, hala izanez gero, haien homologazioa egiaztatzen duen egiaztagiria, badutela.

  1. Administrazio publikoetan ari diren langileen bateraezintasunen arloan indarrean dagoen araudian xedatutako ezintasun edo bateraezintasun-zioren batean ez egotea, hala ere, jada kargu publikoa edo jarduera pribatu bateraezin bat dutenentzat, aipatutako lege-arauek aipatzen duten aukeraketa-eskubidea egikaritu ahal izatea.
  2. Oinarri espezifikoetan finkatzen diren gainerakoak.

 

Deialdi bakoitzaren oinarri espezifikoetan zerrendatuko dira deitutako postuei dagozkien lanpostuei esleitutako betebehar espezifikoak.

 

Betekizun —orokorrak nahiz espezifikoak— atxikita dituen lanposturen bat eskatzen duten postuek ezingo dituzte inola ere bete betekizun horiek betetzen dituztela egiaztatu ez dutenek.

 

Deialdian parte hartu nahi dutenek eskatutako betekizun guztiak bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean. Era berean, betekizun guztiak bete beharko dira hautaketa-prozesuan zehar eta kontratazioa egin arte, gaitasun funtzionalari dagokionari izan ezik, zeina udaleko Zerbitzu Medikoek sartu aurretik ziurtatu beharko duten.

 

Aurrekoa gorabehera, prozeduraren edozein unetan epaimahaiak jakinez gero izangairen batek ez dituela betetzen deialdian eskatutako betekizunak, deialditik kanpo utziko du, interesdunak diona entzun ondoren, eta egun berean jakinaraziko dio hautaketa-prozesurako deialdia egin duen agintariari.

 

 

  1. Desgaitasuna duten pertsonen txanda

Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako postuetara aurkezten direnek, parte hartzeko baldintzak betetzeaz gain, % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna aitortua eduki beharko dute foru-aldundietako organo eskudunaren, IMSERSOren edo horien baliokidearen aldetik, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean.

Horretarako, % 33ko edo gehiagoko desgaitasun-maila aitortuta duten desgaituentzat gordetako postuetara aurkezten direnek eskabidea aurkezteko epearen barruan alegatu egin beharko dute hori; bide batez, hautaketa-prozesuan zehar, desagertu edo murriztu egiten bada desgaitasuna eta adierazitako ehunekoaren azpitik geratzen bada, txanda arruntera aldatuko da ofizioz, betiere hautatutako izangaien proposamena argitara eman aurretik.

Hala ere, eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen desgaitasunaren balorazioa eskatu duten baina artean horren inguruko ebazpenik jaso ez dutenek kautelaz parte hartu ahalko dute desgaitasunaren txandan, organo eskudunak % 33ko desgaitasun-maila edo handiagoa aitortu zain, baldin eta desgaitasuna aitortzen zaion ondorio-data eskabideak aurkezteko epearen amaiera-data baino lehenagokoa izaten bada. Desgaitasunaren balorazioa ez bada ehuneko horretara iristen, halako egoeran dauden pertsonak txanda arruntera igaroko dira.

Oinarri espezifikoetan txanda bakoitzean zenbat posturako deialdia egiten den adieraziko da.

Desgaitasuna duten pertsonen txandan parte hartzen duen norbaitek dagozkion ariketak gainditu baina posturik lortzen ez badu eta bere puntuazioa txanda irekiko beste izangai batzuek lortutakoa baino handiagoa bada, txanda horretan sartuko da, bere puntuazioari dagokion hurrenkeraren arabera.

  1. Datuen babesa
  2. Oinarri hauen xede den hautaketa-prozesurako jasotako datu pertsonalak, hala nola izen-abizenak, NANa eta prestakuntza-maila, Bilbao Ekintzak tratatuko ditu, honako hauek lortze aldera:

Oinarri hauen xedea den hautaketa-prozesuan parte hartzea eta bere datuak aldizkari, iragarki-taula, web-orri eta, oro har, hautaketa-prozesuaren emaitza partzialak edo behin betikoak jakinarazteko erabiltzen den edozein bitartekotan argitaratzea, bai eta IVAPek edo erakunde eskudunak euskararen edo beste edozein hizkuntzaren jakite-maila egiaztatzeko ere eta, oro har, epaimahaiak berak, edo izanez gero, epaimahaiak hala agintzen dion erakundeak edo enpresak hautaketa-prozesuari dagozkion probak behar bezala prestatzeko eta gauzatzeko beharrezkoak diren datuak. Era berean, osasun-langile eskudunek egiazta dezaten izangaiak gaitasun funtzionaleko baldintzetara egokitu egiten direla.

Tratamendu horiek Bilbao Ekintzari tratamenduaren arduraduna den heinean esleitutako botereen jardunean oinarritzen dira.

 

  1. Hirugarrenei ez zaie daturik jakinaraziko, legezko betebeharrekoak edo titularrek baimendutakoak ez badira. Ez da nazioarteko datu-transferentziarik egiten. Datu-kategoria bereziak tratatzen dira; zehazki, osasun-langile eskudunek izangaiak gaitasun funtzionaleko baldintzetara egokitzen direla egiaztatzeko beharrezkoak diren osasun-datuak.

 

  1. Publikotasun-printzipioak arautzen du oinarri hauen xede den hautaketa-prozesua eta, beraz, ez da eskabiderik onartuko izangaiak ez badu baimentzen bere datuak aurreko paragrafoan adierazitako edukiarekin eta helburuekin erabiltzea.

 

  1. Oinarri hauetan aipatzen diren hautaketa-prozesuen ondorioz lan-poltsak eratzeari dagokionez, izangaiek prozesu horietan parte hartzeko eskabidean adierazi beharko dute baimena ematen ote duten administrazio publikoko beste erakunde batzuei datu hauek lagatzeko: izen-abizenak, NANa, helbidea, harremanetarako telefonoa eta prestakuntza-maila, legez ezarritako moduan enplegu-eskaintzak egin ahal izateko bakar-bakarrik. Baimena beren-beregi ematen ez badute, ulertuko da ez dutela baimentzen halakorik egin dadin.

 

Seigarrena. —Eskabideak eta onartzea

 

  1. Eskabideak bete eta aurkeztea
  2. Parte hartu nahi dutenek eskabide bat aurkeztu beharko dute, parte hartu nahi duten hautaketa-prozesu bakoitzeko. Eskabidea erantzukizunpeko adierazpentzat hartuko da.

Onartua izateko eta, hala badagokio, hautaketa-prozesuetan parte hartzeko, honako hauek egin beharko dira:

  • Eskabidearen/erantzukizunpeko adierazpenaren atal guzti-guztiak bete
  • Epe barruan aurkeztu

Ahal izanez gero, eskabideak bide telematikoz aurkeztuko dira.

Eskabide telematikoak eredu ofizialean aurkeztu beharko dira, web-orri honen bidez: https://opebilbaoekintza.bilbao.eus/OPEM/idm1/index.jsp?null

Helbide elektroniko horretan ezarritako prozedura elektronikoaren bidez aurkeztuko dira eskabideak. Betekizunak eta alegatutako merezimenduak betetzen direla adierazteko, behar bezala zerrendatuta eta identifikazio nahikoarekin adierazi behar dira hautaketa-prozesu honetan parte hartzeko eskabidean/erantzukizunpeko adierazpenean, eta ez da haien egiaztagiririk aurkeztu behar eskabidearekin batera; izan ere, parte hartzeko baldintzak eta, hala behar izanez gero, alegatutako merezimendu horiek epaimahaiak edo Administrazioa eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzak hala eskatzen dien unean egiaztatu beharko dira.

Eskabidean/Erantzukizunpeko adierazpenean, alegatutako merezimenduen zerrenda jaso beharko da. Ez da baloratuko bertan alegatutako merezimenduez bestelakorik, eta eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen lortuak izan beharko dute horiek. Kalifikazio-epaimahaiak ez ditu aintzat hartuko alegatutako merezimenduak, baldin eta eskatzen zaizkionean agiri bidez egiaztatzen ez badira.

Alegatutako merezimenduen zerrenda eskabidearekin/erantzukizunpeko adierazpenarekin batera aurkezten ez bada, ezingo da hutsegitea zuzendu.

Paperean egindako eskabideei dagokienez, 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideak, 16.4 artikuluak aintzat hartzen dituen lekuetan aurkeztu ahalko dira. Ondorio horietarako, eskabide/erantzukizunpeko adierazpen eredu ofizial bat erantsi da oinarri hauetan.

Eskabidea/Erantzukizunpeko adierazpena, 20 (hogei) egun balioduneko epean bete beharko da, deialdi honen iragarpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Horretarako, igande eta jaiegunak ez ezik larunbatak ez dira egun balioduntzat hartuko.

Eskabidea/Erantzukizunpeko adierazpena aurkeztean izangaiek oinarri hauetan eskatutako baldintzak ontzat ematen dituzte, eta, aldi berean, eskabidea/erantzukizunpeko adierazpena formalizatzean, baimena eman ahalko dute telematikoki kontsultatu dadin eskabidea betetzeko behar den dokumentazioa, esate baterako: NANa, titulazio akademiko ofizialak, hizkuntza-eskakizunak eta abar. Baimena ematen bada, ez da beharrezkoa izango dokumentazio hori aurkeztea, baldin eta kontsulta egin badaiteke elkarreragingarritasun informatikoaren bidez.

Eskabidea/Erantzukizunpeko adierazpena garaiz eta behar bezala aurkezten ez bada, edo ezarritako tasa eskabidea/erantzukizunpeko adierazpena aurkezteko epearen barruan ordaindu ezean, izangaia hautaketa-prozesutik kanpo geratuko da.

  1. Denborak edo bitartekoak egokitzea. Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako postuak eskuratu nahi dituztenek adierazi egin beharko dute denbora edo baliabideak egokitu behar ote zaizkien oposizio-faseko ariketaren bat egiteko, baita behar dituzten neurri zehatzak ere. Horretarako, ekainaren 9ko PRE/1822/2006 Aginduak —Desgaitasuna duten pertsonak enplegu publikora sartzeko hautaketa-prozesuetan denbora gehigarriak egokitzeko irizpide orokorrak ezartzen dituenak— ezarritako denbora-egokitzapenak aplikatuko ditu hautaketa-organoak, baldin eta izangaiak eskabidean/erantzukizunpeko adierazpenean alegatutako inguruabarrak justifikatzen baditu.
  2. Nahitaezko hizkuntza-eskakizuna duen lanposturen bat baldintzatzat duten plazetarako euskararen jakite-maila egiaztatzen dutenek, lanpostu horiek nahiz baldintza hori ez dutenak aukeratu ahal izango dituzte.
  3. Hautaproben hizkuntza. Hautaprobak zein hizkuntzatan (euskaraz edo gaztelaniaz) egin nahi diren adierazi beharko da eskabidean/erantzukizunpeko adierazpenean. Ezer adierazten ez bada, proba guztiak gaztelaniaz egingo direla ulertuko da.
  4. Parte hartzeko txandak. Eskabidean/Erantzukizunpeko adierazpenean, honako txanda hauetakoren batean parte hartu nahi dutela adierazi beharko dute izangaiek: a) Librea edo, hala dagokionean, b) Desgaitasuna dutenena; eta bi txanda horietako batean soilik parte hartu ahal izango dute.
  5. Betekizunak eta merezimenduak. Eskabidean/Erantzukizunpeko adierazpenean adierazi beharko da deialdiaren oinarrietan agertzen diren baldintza guztiak, orokorrak zein espezifikoak, betetzen ote diren.

Era berean, merezimenduak eskabidean/erantzukizunpeko adierazpenean behar bezala zerrendatu eta identifikatu egin beharko dira, eskabideak aurkezteko epearen barruan.

Eskabideak aurkezteko epea amaitzen den eguna izango da alegatzen diren baldintzak eta merezimenduak betetzeko erreferentzia-data.

  1. Eskabidea/Erantzukizunpeko adierazpena zuzentzea. Urriaren 1eko 39/2015 Legeak —Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak— 68. artikuluan xedatzen duenari men eginez, zuzendu daitezkeen akatsak badaude eskabidean, interesdunari jakinaraziko zaio 10 eguneko epea duela haiek zuzentzeko; nabarmendu egingo zaio, halaber, hala egin ezean eskabidean atzera egin duela ulertuko dela.

 

  1. Eskatzaileak onartzea.
  2. Eskabidea aurkezteko epea amaitzen denean, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du deialdia egin duen organoak. Zerrenda horietan izangaien izena eta bi abizenak, nortasun agiri nazionalaren zenbakia eta, hala bada, ez onartzeko arrazoia agertuko dira.
  3. Ebazpen hori Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta entitatearen iragarki-taulan eta Interneteko https://opebilbaoekintza.bilbao.eus/OPEM/idm1/index.jsp?null webgunean jarriko da. 10 eguneko epea emango da kanporatze horren aurka erreklamatzeko eta baztertzea eragin duten akatsak edo dokumentuak zuzentzeko. Akatsak zuzentzeko epea igarota, izangaiak onartzeko eta baztertzeko ebazpena onartu duen agintariak aurkeztu diren erreklamazioak ebatzi eta behin-behineko zerrendak bezalaxe argitaratuko ditu.

        Ezingo da zuzenketa-epea erabili eskabidea hobetzeko, hau da, eskabideak aurkezteko epean alegatu ez ziren merezimendu berriak gehitzeko.

  1. Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak onesten dituen ebazpenaren aurka, berraztertzeko aukerako errekurtsoa aurkez liteke, hilabeteko epean, zerrendak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
  2. Aurkeztutako errekurtsoa ebatzi ez bada probak egin behar diren egunerako, haren eraginpean dauden izangaiek azterketa egin ahal izango dute kautelaz, baina hark ez du baliorik izango aipatutako errekurtsoa ezetsi egiten bada.

 

Onartuen edo baztertuen behin betiko zerrenda argitaratzen denetik aurrera, hautaketa-prozesuan zehar egin beharreko iragarpen guztiak entitateko iragarki-taulan eta https://opebilbaoekintza.bilbao.eus/OPEM/idm1/index.jsp?null webgunean argitaratuko dira. Banakako jakinarazpenetarako, eskabidean adierazitakoa hartuko da helbidetzat, ez bazaio gerora beste helbide bat beren-beregi eta modu frogagarrian jakinarazten deialdia egin duen organoari.

 

Zazpigarrena. —Epaimahai kalifikatzailea

 

  1. Osaera
    1. Deitutako hautaketa-prozesuko epaimahai kalifikatzailea, 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuak, urriaren 30ekoak, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duenak, 60. artikuluan; 896/1991 Errege Dekretuak, ekainaren 7koak, Toki Administrazioko funtzionarioak hautatzeko prozedura arautzen eta oinarrizko arauak arautzen dituenak, 4. artikuluan; 6/1989 Legeak, uztailaren 6koak, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoak, 31. artikuluan; 7/1985 Legeak, apirilaren 2koak, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituenak, 127.1.h artikuluan; 57/2003 Legeak, abenduaren 16koak, dakarren idazkeran, eta 4/2005 Legeak, otsailaren 18koak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabeko bizitzena, 20.1 b) artikuluan, gaur egun indarrean dagoen idazketan, diotenari men eginez eratuko da.
    2. Epaimahaiak oinarri espezifikoetan zehaztutako epaimahaiburu bat, idazkari bat eta hiru epaimahaikide izango ditu, eta horien artean nahitaez egongo da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak proposatutako pertsona bat, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko, eta epaimahaikideak ezingo dira bost baino gutxiago izan. Epaimahaiaren osaera teknikoa izango da gehienbat, eta espezialitate-printzipioak gidatuko du; beraz, haren kide guztiek deialdiko lanpostuetara sartu ahal izateko eskatzen den maila akademiko bereko edo goragoko titulazioa eduki beharko dute, eta kideen erdiek, gutxienez, bete beharreko lanpostuen jakintza-arlo berekoak izan beharko dute.
    3. Egoki jotzen diren beste neurri batzuei kalterik egin gabe, hautaketa-epaimahaietan gaikuntza, eskumena eta prestakuntza egokia duten emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua bermatuko da 4/2005 Legean, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabeko bizitzei buruzkoan, ezarritakoarekin bat etorriz.

Epaimahaiaren osaera entitateko presidenteak egingo du.

  1. Arrunki, pertsona berberek osatuko dituzte enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetako eta enplegua prozesu berezietako epaimahaiak.
  2. Epaimahaiaren osaeran, kide gisa parte hartzeko ahalegina egingo da, betiere b) apartatuan adierazitako betekizunak betetzen badituzte edo, nolanahi ere, aholkulari modura, desgaitasuna duten pertsonek jardun dezatela, desgaitasuna dutenen txanda dagoen deialdietan.
  3. Epaimahaikide-tasuna norberaren izenean izango da beti, eta ezingo da beste inoren ordezkari gisa edo kontura aritu. Epaimahaiko kide guztiek hitza eta botoa izango dituzte, idazkariak izan ezik, hark ez baitu botorik izango. Epaimahaiaren erabakiak bertan daudenen botoen gehiengoz hartuko dira, eta berdinketa gertatuz gero, epaimahai-burutzan ari denaren botoak ebatziko du.
  4. Urriaren 1eko 40/2015 Legeak —Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarenak— 23. artikuluan xedatzen dituen inguruabarren bat suertatzen denean, epaimahaiko kideek abstenitu egin behar dute eta entitateko presidenteari jakinarazi beharko diote, eta izangaiek errekusatu ahal izango dituzte epaimahaikideak, arestian aipatu den legearen 24. artikuluan ezartzen denaren arabera haren aurreko artikuluan aipatzen den zioren bat gertatzen denean.
  5. Ahal den guztietan, Bilbao Ekintzako langileak oso-osorik osatuko dute epaimahai kalifikatzailea, hautaketa-prozesuaren nolakotasun edo edukiagatik udaleko langileak izendatu behar direla uste den kasuetan izan ezik edo, kasuan kasu, beste administrazio batzuetako langileak. Era berean, aukera horretara jo ahal izango da, baldin eta organo kalifikatzaileko kide izateko beharrezkoak diren baldintzak betetzen ez dituzten langile nahikoak ez badaude Bilbao Ekintzan.
  6. Ezingo dute epaimahaian parte hartu deialdia argitaratu aurreko bost urteetan hautaketa-prozesuetako izangaiak prestatzeko lanak egiten aritu direnek edo aldi horretan bertan edozein eratara deialdiko plazen esparru funtzional bereko oposizioak prestatzeko zentroren batekin lankidetzan aritu direnek.
  7. Epaimahaia osatzen duten titularren eta ordezkoen izenen zerrenda Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, hautaketa-prozesuan onartutakoen eta baztertutakoen zerrendekin batera, presidenteak haiek izendatu ondoren.
  8. Epaimahai kalifikatzailean parte hartzeak zerbitzuagatiko kalte-ordainei buruzko araudian legez xedatu diren kalte-ordainak jasotzea ekarriko du. Era berean, epaimahaiari aholkuak ematen dizkiotenek edo hautaketa-prozesua garatzen laguntzen dutenek ere dagozkien kalte-ordainak jasoko dituzte.
  1. Osaera
    1. Epaimahaia ezingo da osatu, eta ezingo du jardun ere, gutxienez mahaiburua (titularra nahiz ordezkoa) eta idazkaria, eta gainerako kideen erdia bertan ez bada.
    2. Hautaketa-prozesuko proba guztietarako edo batzuetarako, epaimahaiak aholkulari espezialistak hartu ahal izango ditu lanerako; espezialitate teknikoetan soilik jardungo dute haiek, 6/1989 Legeak, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoak, 31.3. artikuluan xedatzen duenaren arabera, aholkularitza eta laguntza teknikoa emanez beren espezialitateetarako, hitza bai baina botorik eduki gabe.
    3. Presidente karguak betetzen dituztenak ez baleude, kargu horren titularra denak bere ordezkoa izendatuko du boto-eskubidea duten kideen artean eta, halako izendapenik ez balego, antzinatasun eta adin handieneko kideak ordezkatuko du, hurrenkera horretan.

Idazkaria eta haren ordezkoa ez baleude, epaimahaiak gehiengoz hautatutako kideak ordezkatuko lituzke.

  1. Presidenteak koordinatuko du hautaketa-prozesua, eta kalitate-botoarekin ebatziko ditu bozketetan gerta litezkeen balizko berdinketak. Epaimahaiko kide guztiek hitza eta botoa izango dituzte, idazkariak izan ezik, honek hitza izango baitu, baina botorik ez.
  2. Izangaien kopuruak hala eskatzen duenean, epaimahai kalifikatzaileak administrari eta zerbitzuetako laguntzaileak izendatu ahal izango ditu, behar besteko kopuruan, idazkariak gainbegiratuta, hautaketa-prozesua behar bezala garatzen dela bermatu ahal izateko, zerbitzuagatiko kalte-ordainen araudi erregulatzailean haientzat aurreikusten diren laguntzak jasoz.
  3. Epaimahaikideek eta hautaketa-prozesuan parte hartzen duten aholkulariek edo espezialistek, beren egitekoak betetzean, intimitaterako eskubidea eta izangaiekiko errespetua eta begirunea bermatu beharko dituzte, eta haietako bakoitzari buruz jasotako informazioa behar bezala tratatzen dela zaindu beharko dute.

Epaimahaiak autonomia funtzional osoz jardungo du, eta prozeduraren gardentasunaren eta objektibotasunaren, proben edukiaren eta konfidentzialtasunaren, eta deialdiaren oinarriak zorrotz betetzearen erantzule izango da.

Epaimahaiburuak oposizio-faseko ariketen edukiaren konfidentzialtasuna bermatzeko behar diren neurriak hartuko ditu, bai eta izangaiak nor diren jakin gabe ariketa horiek zuzendu daitezen ere.

  1. Epaimahaiak ahalmena izango du hautaketa-prozesua behar bezala antolatzeko eta garatzeko behar diren erabakiak hartzeko, deialdia arautzen duten oinarrietan ezarri ez den guztian, eta haren interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak ebazteko, bai eta bere funtzioak betetzeko sortzen direnak ere. Ebazpen horien aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio entitateko presidenteari, ebazpenean bertan ezartzen den epean.
  2. Jakinarazpenetarako eta gainerako gorabeheretarako, epaimahaiak Bilbon izango du egoitza, Bilbao Ekintzaren helbidean, gaur egungo Terminus eraikina, Nafarroa kaleko 5. zenbakiko 2. solairua.

 

Zortzigarrena.—Dokumentuak aurkeztea

 

  1. Dokumentuen zerrenda.- Lanpostuak betetzeko proposatutako pertsonek deialdiaren oinarrietan hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskatzen diren baldintzen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte Administrazio eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzan, 20 eguneko epean, hautaketa-prozesua gainditu dutenen zerrenda argitaratzen denetik zenbatzen hasita:
    1. Nortasun agiri nazionalaren edo dagokion Erregistro Zibilak emandako jaiotza-ziurtagiriaren fotokopia, behar bezala konpultsatua.
    2. Kargu publikoak betetzeko desgaituta ez egotearen eta diziplina-espediente bidez administrazio publikoaren zerbitzutik kanporatuta ez izanaren adierazpena.
    3. 53/1984 Legeak, abenduaren 26koak, Administrazio Publikoetako langileen bateraezintasun-egoerei buruzkoak, xedatzen dituen bateraezintasun-zioren batean barne hartuta ez dagoela dioen adierazpena.
    4. Udaleko Zerbitzu Medikoek emandako ziurtagiri medikoa, eginkizunak normaltasunez betetzea eragozten dion gaixotasunik edo akats fisiko edo psikikorik ez duela adierazten duena, 1987ko irailaren 24ko Osoko Bilkuraren erabakiz onetsitako Baztertze Baremoan ezarrita dagoenaren arabera; horretarako, izangaiei azterketa medikoa egingo zaie, hura betetzen dutela egiaztatzeko, eta beharrezkoak diren proba mediko guztiak egin ahal izango dira baztertzeko koadro medikora egokitzen diren egiaztatzeko, hautaketa-prozedura osoan zehar, bere osotasunean hartuta. Mediku-ziurtagiria aurkaratuz gero, izangaiak ontzat ematen du jarritako erreklamazioa aztertu behar duten organoen esku-jartzea ziurtagiri hori esleitzeko oinarri diren txosten medikoak, haren ohorerako eskubideari eragiten diotenak izan ezik. Minusbaliatu-tasuna duten izangaiek, gainera, aurkeztu beharko dute dagokien lanpostuaren funtzioak betetzeko gaitasuna egiaztatzen duen agiria, Bizkaiko Foru Aldundiko Minusbaliatuen Oinarrizko Zentroak emana.
    5. Lanpostua eskuratzeko eskatzen den titulua, tituluaren fotokopia konpultsatua edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu izanaren egiaztagiria, 6/1989 Legeak, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoak, 43. artikuluari men eginez, oinarri hauen eranskinean zehazten dena.
    6. Oinarrien zati espezifikoan eskatzen diren gainerako betekizun espezifikoen frogagiriak.
    7. NAN tamainako bi argazki.
  2. Epea ez betetzea. Baldin eta, adierazitako epearen barruan, eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, proposatutako pertsonek ez badute aurkezten deialdian parte hartzeko eskatzen diren betekizunak eta baldintzak betetzeari buruzko dokumentazioa, edo, dokumentazioa aztertuta edo osasun-azterketa eginda, ondorioztatzen bada ez dutela betetzen eskatutako baldintzaren bat edo ez dituztela betetzen eskatutako betekizunak, horrek berez eta besterik gabe baztertzea ekarriko du, eta ezin izango dira izendatu, eta beren jarduketa guztiak baliogabetuta geratuko dira, hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskatuz egindako eskabidea faltsutzeagatik izan lezaketen erantzukizuna ezetsi gabe. Kasu horretan, entitateko presidenteak hautaketa-prozesua gainditu eta aipatutako baliogabetzearen ondorioz deitutako postu-kopuruan sartzen ahal direnen aldeko izendapen-proposamena egingo du.

Bederatzigarrena. —Ondorengo egintzak

 

Izangaien behin betiko kalifikazioa eta lehentasun-ordena hautaketa-prozesu osoan lortutako puntuazioak emango du.

Behin betiko kalifikazioa interesdunei jakinaraziko zaie, eta iragarki-taulan, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Bilbao Ekintzaren webgunean (https://opebilbaoekintza.bilbao.eus/OPEM/idm1/index.jsp?null) argitaratuko dira.

Hautatutako pertsonari lanpostua betetzeko eskatzen diren baldintzak betetzen dituela egiaztatzeko dokumentazioa eskatu ondoren, dagokion lan-kontratua sinatuko da.

 

 

 

 

 

  1. ENPLEGUA FINKATZEKO SALBUESPENEZKO PROZESUEN ARAU ESPEZIFIKOAK (LEHIAKETA)

 

 

Hamargarrena.- Hautaketa-prozedura

  1. Izangaiak hautatzeko prozedura.

Izangaiak aukeratzeko prozedura lehiaketa izango da, dagozkien txandetan: librea eta desgaitasuna dutenena, deialdiaren oinarri espezifikoetan zehazten denaren arabera.

  1. Fase bakarra: Lehiaketa

 

  1. Arau orokorrak.

 

Lehiaketa-fasearen egitekoa eskabidean adierazitako merezimenduak aztertu eta balioestea izango; erantzukizunpeko adierazpentzat hartuko da eskabidea, behin-behineko kalifikazioan puntuaziorik handiena lortu duten izangaiek alegatutako merezimenduak, behin betiko kalifikazioaren aurretik, ziurtatu eta egiaztatu behar izatea baztertu gabe, eskainitako postu-kopurua osatu arte.

 

Merezimendu guztiak alegatu egin beharko dira eskabidean/erantzukizunpeko adierazpenean, hura aurkezteko epearen barruan.

 

Merezimenduak lortzeko azken eguna eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egun bera izango da.

 

Eskabidea zer egunetan aurkezten den alde batera utzita, eskabideak aurkezteko epea amaitu arte zenbatuko dira merezimenduak.

 

  1. Fase horretan, merezimenduak honela balioetsiko dira:

  b.1)   Esperientzia profesionala: Orokorra (antzinatasuna lanpostu horretan) eta Espezifikoa (esperientzia lanpostu horretan Bilbao Ekintza): Administrazio publikoan zerbitzuak ematea (EPOETB, 2. art.), deialdiaren oinarri espezifikoetan zehaztutako ezaugarrien eta balorazioaren arabera, zerbitzu zibil edo merkataritzakoen errentamendu-kontratuak, bekak eta praktika profesionalak aintzat hartu gabe.

Esperientzia espezifikoari dagokionez, 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera egindako zerbitzuak bakarrik balioetsiko dira, 20/2021 Legearen 6. eta 8. xedapen gehigarrietan ezarritakoaren arabera.

Esperientzia profesional orokorra administrazio publikotzat hartzen diren erakunde eta organismoetan egindako zerbitzuei dagokiena izango da soilik, indarrean dagoen araudian (bereziki EPOETBaren 2. artikuluan) jasotako adieraren arabera, eta organo eskudunak emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatuko dira.

Ez dira balioetsiko esperientziarekin zerikusia duten merezimenduak, honako hauek beren-beregi adierazten ez badira:

  • Betetako lanpostuaren izena eta lanbide-kategoria.
  • Zerbitzu-aldien hasiera-data eta amaiera-data.
  • Lanpostuaren eginkizun nagusiak, kategoriak behar bezain argi adierazten ez badu.

Deialdiaren oinarri espezifikoetan adierazitako datari edo datei dagozkien aldiak bakarrik zenbatetsiko dira, baina inola ere ezingo dira aintzat hartu eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren emandako zerbitzuak. Zenbaketaren ondorioetarako, prestazioa lanaldi arruntean egikaritu bada, erabili beharreko formula hau izango da: lan egindako urte oso bakoitza 365 egunekoa izango da, eta lan egindako hilabete oso bakoitza 30 egunekoa. Lanaldi partzialeko erregimeneko edo lanaldi-murrizketa duten dedikazio-aldiak dauden kasuetan, benetan emandako dedikazio-denboraren proportzioan egingo da zenbaketa eta, betiere indarrean dagoen araudiak ahalbidetzen badu, murrizketa hori bizitza pertsonala, familia eta lana bateragarri egiteko neurriak aplikatzearen ondorioz eman bada, denbora hori lanaldi osokoa izan balitz bezala zenbatuko zaio onuradunari.

  b.2) Beste merezimendu batzuk: Deialdiaren oinarri espezifikoetan xedatzen denaren arabera balioetsiko dira.

 

  1. Nahitaezko hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuak
  1. Euskararen jakite-maila eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen egiaztatu beharko da.
  2. Euskararen hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko, Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuari (ETZEB) kontsulta egingo zaio. Erregistro horretan inskribatutako hizkuntza-eskakizunak egiaztatutzat joko dira.

Erregistro horretan agertzen ez diren euskararen jakite-mailaren ziurtagiriak edo tituluak dituztenek haien egiaztagiria aurkeztu beharko dute.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomoen hizkuntza-eskakizunen baliokideak diren ziurtagiriak eta tituluak zehazten dira 297/2010 Dekretuan, azaroaren 9koan, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin parekatzeko denean, eta 47/2012 Dekretuan, apirilaren 3koan, euskaraz egindako ikasketa ofizialak onartzeari eta euskarazko hizkuntza-titulu eta -ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteari buruzkoan.
  2. Nahitaezko hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuak betetzeak lehentasuna izango du; beraz, kalifikaziorik onenak lortu dituztelako eta eskatutako hizkuntza-eskakizuna egiaztatu duten izangaien artean egingo da.
  3. Nahitaezko hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuak lortu nahi dituzten baina eskakizun hori egiaztatzen ez dutenek, edo, egiaztatu arren, horrelako lanpostuak eskuratzeko aukerarik ez dutenek, mota horretako lanpostuena baino handiagoa delako hartarako gaituen kopurua, nahitaezko hizkuntza-eskakizuna ez duten lanpostuetan jarraitu ahal izango dute hautaketa-prozedurarekin; kasu horretan, ariketa horretan lortutako kalifikazioa merezimendu gisa zenbatuko da.
  4. Edonola ere, nahitaezko hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuak dituzten lanpostuek ezingo dituzte inoiz bete oinarri hauetan araututako moduan betetzen dituztela egiaztatu ez duten izangaiek.
  5. Euskararen jakite-maila merezimendu gisa soil-soilik balioetsiko dira nahitaezkotasun-datarik ez duten lanpostuetan edo eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean nahitaezkotasun-data iraungi ez denetan.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legeak 98. artikuluan, eta 86/1997 Dekretuak, apirilaren 15ekoak, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duenak, 1.4, 2 d) eta 31. artikuluetan xedatzen duenaren babesean, merezimendu horri gehienez eman dakiokeen puntuazioa ezingo da izan hautaketa-prozesuaren gainerako zatiei emandako gehienezko puntuazioaren % 5 baino txikiagoa eta % 20 baino handiagoa.

Zehazki, hizkuntza-eskakizuna duten eta nahitaezkotasuna iraungita ez duten lanpostuetarako euskararen merezimendu-balioespena honako hau izango da:

  1. HE: 5,00 puntu.
  2. HE: 10,00 puntu.
  3. HE: 15,00 puntu.

Ez dira balioetsiko kasuan kasuko lanposturako eska daitezkeenak gainditzen dituzten hizkuntza-eskakizun egiaztatuak.

 

Hamaikagarrena. —Hautaketa-prozeduraren garabidea

  1. Onartuen edo baztertuen behin betiko zerrenda argitaratzen denetik aurrera, merezimenduen behin-behineko balioespena egingo da, eskabidean/ erantzukizunpeko adierazpenean alegatutako baldintza eta merezimenduen arabera. Ondoren, urriaren 1eko 39/2015 Legeak —Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak— 68. artikuluan xedatzen duenari jarraikiz, 10 egun balioduneko epea emango da balioetsi ez diren eta eskabidean/erantzukizunpeko adierazpenean alegatu diren merezimenduak zuzentzeko, behin-behineko lehentasun-hurrenkera lortze aldera. Epe hori ezingo da inola ere erabili eskabidean/erantzukizunpeko adierazpenean alegatu ez diren beste merezimendu batzuk gehitzeko.

Zuzenketa-fasea amaituta, beste epe bat emango da behin-behineko kalifikazioan puntuaziorik handiena lortu duten izangaiek alegatutako merezimenduak eta baldintzak ziurtatu eta egiaztatu ditzaten, eskainitako lanpostu-kopurua osatu arte.

Inoiz ere ez dira balioetsiko eskabidean/erantzukizunpeko adierazpenean adierazi ez diren merezimenduak.

Alegatutako merezimenduak horretarako emandako epean egiaztatu beharko dira, ez bada izangaiak Bilbao Ekintzan zerbitzuak egiten dituela eta entitatearen langileen erregistroetan jasota daudela jada, kasu horretan, ofizioz egiaztatuko baita ziurtapena.

 

  1. Behin-behineko kalifikazioei buruzko erreklamazioak. Arau orokor gisa, bost egun balioduneko epea emango da, epaimahaiaren ebazpena argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita, kalifikazioei buruzko erreklamazioak aurkezteko. Hori guztia, zazpigarren oinarrian epaimahaiaren jarduera aurkaratzeari buruz ezarri denari uko egin gabe.

Erreklamazioak ebatzi ondoren, epaimahai kalifikatzaileak lanpostua lortu duten izangaien behin betiko zerrenda onetsiko du, lortu duten puntuazio-ordenaren arabera; zerrenda hori iragarki-taulan eta https://opebilbaoekintza.bilbao.eus/OPEM/idm1/index.jsp?null helbidean argitaratuko da.

 

  1. Azken kalifikazioa eta lehentasun-ordena.
  1. Azken kalifikazioa lehiaketa-fasean lortutako puntuazioen batuketaren bidez lortuko da (egiaztatu eta ziurtatutako merezimendu bakoitzaren puntuazioen batura), eta hark ebatziko du lanpostuak lortu nahi dituztenen lehentasun-hurrenkera.
  2. 6/1989 Legeak, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoak, 27.2 artikuluan, eta 4/2005 Legeak, otsailaren 18koak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoak, emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabeko bizitzei buruzkoak, 20.1 a) artikuluan, gaur egun indarrean dagoen idazketan, xedatzen dena aplikatuz, lehentasuna emango zaie kasuan kasuko lanpostuan % 40tik beherako ordezkaritza duten emakumeei, baldin eta ez balego, sexuagatik diskriminatzaileak izan gabe, neurri hori ez aplikatzea justifikatzen duen ziorik beste izangai batzuengan, hau da, laneratzeko eta lanbidean igotzeko zailtasun bereziak dituzten beste kolektibo batzuetako kide izateak justifikatzen duenik.
  3. Berdinketak jarraituz gero, hurrenez hurren honako irizpide hauek erabiliz ezarriko da hurrenkera:
  • Lehenik, deitutako lanpostuari dagozkion lanpostuetan Bilbao Ekintzan lanegun gehien bete dituenaren alde.
  • Bigarrenik, Bilbao Ekintzako langile lan-kontratuduna izateko azken hautaketa-prozesuan posturik onena lortu duenaren alde, deitutako lanpostuan.
  • Hirugarrenik, deitutako lanpostuan antzinatasun gehien duenaren alde.

 

Hamabigarrena. —Onartutako pertsonen zerrenda

 

  1. Prozesua gainditu dutenen zerrenda argitaratzea.

Epaimahaiak honako zerrenda hauek argitaratuko ditu Bilbao Ekintzaren iragarki-taulan eta webgunean https://opebilbaoekintza.bilbao.eus/OPEM/idm1/index.jsp?null), izangaiei dagozkien kalifikazioekin:

— Desgaitasuna dutenen txanda gainditu dutenen zerrenda, halakorik bada.

— Gainerako izangaien txanda gainditu dutenen zerrenda.

 

Desgaitasuna duten pertsonen txandako lanpostuak betetzen ez badira, ez dira gainerako postuak gehituko.

 

  1. Onartutakoen zerrenda.
  2. Hautaketa-prozesua osatzen duten merezimenduen kalifikazioa amaitu ondoren, epaimahaiak onartutakoen zerrenda argitaratuko du, puntuazio-ordenaren arabera; 6/1989 Legeak, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoak, 32. artikuluan xedatzen duenari men eginez, eta kopuruak ezingo du deitutako lanpostu guztien kopurua gainditu. Ondoren, entitateko zuzendari nagusiari bidaliko zaio zerrenda (Bilbao Ekintzaren Estatutuen 17. artikulua), deitutako lanpostuetarako hautatutako pertsonak atxiki ditzan, eta idatziz jasoko da atxikitze hori behin betikoa dela, baita lanpostuaren ordainsarien baldintzak eta ondoreak izango dituen data ere. Aldi berean, azken bilkuraren akta helaraziko dio agintari horri eta bertan, deitutako lanpostu-kopurua gainditzen duten izangai guztiek agertu beharko dute, puntuazio-ordenaren arabera; hori guztia, hautatua izan den norbaitek kontratua formalizatzeari uko egingo balio, beste baliakizunik gabe, eta azken zerrenda horretan agertzen beste eskubiderik edo itxaropenik erakartzen ez duen heinean.
  3. Aurreko zerrendak bereiz osatu beharko dira, nahitaezko hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuak diren edo ez kontuan hartuta.
  4. Hautaketa-prozeduran, esan bezala, tratamendu bereizia emango zaie txanda libreetatik eta desgaitasuna dutenen txandetatik datozenei, onartuen zerrendei eta gainditu dutenen zerrendari dagokienez. Hala ere, prozesua amaitzean, zerrenda bakarra egingo da, eta bertan sartuko dira hautaketa-prozesu horretan plaza lortu duten izangai guztiak, lortu duten puntuazio osoaren arabera ordenatuta, zein txandatan parte hartu duten kontuan hartu gabe. Zerrenda hori erabakigarria izango da deialdiaren xede diren plazei dagozkien lanpostuak eskatzeko eta esleitzeko.
  5. Epaimahaien ebazpenak. Epaimahai kalifikatzaileen ebazpenak lotesleak izango dira izendapena egitea dagokion organoarentzat, hargatik eragotzi gabe organo horrek ebazpena berrikusi ahal izatea, indarrean dagoen 39/2015 Legean xedatutakoaren arabera.

 

Hamahirugarrena. —Lan-poltsarik ez sortzea

Lehiaketa-prozeduraren bidez finkatzeko salbuespenezko prozesu horiek ez dute lan-poltsarik sorraraziko.

 

 

 

III. ENPLEGUA FINKATZEKO SALBUESPENEZKO PROZESUEN ARAU ESPEZIFIKOAK (OPOSIZIO-LEHIAKETA)                                                

 

 

Hamalaugarrena. - Hautaketa-prozedura

 

  1. Izangaiak hautatzeko prozedura.

Izangaiak hautatzeko prozedura oposizio-lehiaketa izango da, dagozkien txandetan: txanda librea eta desgaitasuna dutenena, deialdiaren oinarri espezifikoek agintzen dutenaren arabera, eta honela egingo da ondoz ondo: oposizio-fasea, oinarri espezifiko horietan zehazten diren ariketek osatuko dutena, eta merezimenduak balioesteko lehiaketa-fasea, aldez aurretik oposizio-fasea burutu ondoren.

 

 

  1. Oposizio-fasea.
  2. Oposizio-fasea oinarri espezifikoetan jakinaraziko diren ariketek osatuko dute, eta deialdia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean indarrean dagoen araudia ezagutzea eskatuko da.
  3. Ariketak teorikoak eta praktikoak izango dira, eta elkarren segidan egin ahal izango dira egun berean; epaimahaiak ariketen arteko atsedenaldi bat eman ahal izango die izangaiei.
  4. Hautaketa-prozesu bakoitzeko eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen egiaztatu beharko da euskararen jakite-maila merezimendu den heinean.

 

  1. Lehiaketa-fasea.
  2. Arau orokorrak.

a.1) Lehiaketa-fasean, oposizio-fasea gainditu duten izangaiek eskabidean adierazitako merezimenduak aztertu eta balioetsiko dira. Eskabidea erantzukizunpeko adierazpen gisa hartuko da, bazterretsi gabe behin-behineko kalifikazioan puntuazio handiena lortu duten izangaiek alegatutako merezimenduak behin betiko kalifikazioaren aurretik egiaztatu eta gero egiaztatzea, eskainitako postu-kopurua osatu arte eta, hala bada, dagokion lan-poltsako gehienezko izangai-kopurua osatu arte, oinarri espezifikoetan ezarri diren baldintzetan. 

Merezimendu guztiak alegatu egin beharko dira eskabidean/erantzukizunpeko adierazpenean, hura aurkezteko epearen barruan.

Merezimenduak lortzeko azken eguna eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egun bera izango da.

Eskabidea zer egunetan aurkezten den alde batera utzita, eskabideak aurkezteko epea amaitu arte zenbatuko dira merezimenduak.

a.2) Lehiaketa-fasea ez da baztertzailea izango, eta ezin izango da kontuan hartu oposizio-faseko probak gainditzeko, 896/1991 Errege Dekretuak, ekainaren 7koak, Toki-administrazioko funtzionarioak hautatzeko prozeduraren arautzen duenak 4.c) artikuluan xedatutakoarekin bat eginik.

a.3)  Lehiaketa-faseko balorazioak ez du inoiz ere gaindituko hautaketa-prozesu osoan lor daitekeen gehieneko puntuazioaren % 40 (ehuneko berrogei), euskara merezimendu gisa balioestean izan ezik, 20/2021 Legeak, abenduaren 28koak, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzkoak, 2.4 artikuluan, eta 7/2021 Legeak, azaroaren 11koak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Kidegoei eta Eskalei buruzkoak, lehendabiziko xedapen gehigarrian, agintzen dutenari men eginez.

 

  1. b) Fase horretan, merezimenduak honela balioetsiko dira:

Esperientzia profesionala: Orokorra (antzinatasuna lanpostu horretan) eta Espezifikoa (esperientzia lanpostu horretan Bilbao Ekintza): Administrazio publikoan zerbitzuak ematea (EPOETB, 2. art.), deialdiaren oinarri espezifikoetan zehaztutako ezaugarrien eta balorazioaren arabera, zerbitzu zibil edo merkataritzakoen errentamendu-kontratuak, bekak eta praktika profesionalak aintzat hartu gabe.

Esperientzia espezifikoari dagokionez, 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera egindako zerbitzuak soilik baloratuko dira; izan ere, 20/2021 Legearen 2.1 artikuluan xedatzen denarekin bat etorriz, finkatze-prozesu berezietan aintzat hartuko dira lanpostuak, baldin eta, aurrekontu-zuzkidura edukiz, behin-behinean eta etenik gabe beteta egon badira 2020ko abenduaren 31 baino lehenagoko hiru urteetan gutxienez.

Esperientzia profesional orokorra administrazio publikotzat hartzen diren erakunde eta organismoetan egindako zerbitzuei dagokiena izango da soilik, indarrean dagoen araudian (bereziki EPOETBaren 2. artikuluan) jasotako adieraren arabera, eta organo eskudunak emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatuko dira.

Ez dira balioetsiko esperientziarekin zerikusia duten merezimenduak, honako hauek beren-beregi adierazten ez badira:

  • Betetako lanpostuaren izena eta lanbide-kategoria.
  • Zerbitzu-aldien hasiera-data eta amaiera-data.
  • Lanpostuaren eginkizun nagusiak, kategoriak behar bezain argi adierazten ez badu.

Deialdiaren oinarri espezifikoetan adierazitako datari edo datei dagozkien aldiak bakarrik zenbatetsiko dira, baina inola ere ezingo dira aintzat hartu eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren emandako zerbitzuak. Zenbaketaren ondorioetarako, prestazioa lanaldi arruntean egikaritu bada, erabili beharreko formula hau izango da: lan egindako urte oso bakoitza 365 egunekoa izango da, eta lan egindako hilabete oso bakoitza 30 egunekoa. Lanaldi partzialeko erregimeneko edo lanaldi-murrizketa duten dedikazio-aldiak dauden kasuetan, benetan emandako dedikazio-denboraren proportzioan egingo da zenbaketa eta, betiere indarrean dagoen araudiak ahalbidetzen badu, murrizketa hori bizitza pertsonala, familia eta lana bateragarri egiteko neurriak aplikatzearen ondorioz eman bada, denbora hori lanaldi osokoa izan balitz bezala zenbatuko zaio onuradunari.

 

  1. Nahitaezko hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuak.
  1. Euskararen jakite-maila eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen egiaztatu beharko da.
  2. Euskararen hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko, Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuari (ETZEB) kontsulta egingo zaio. Erregistro horretan inskribatutako hizkuntza-eskakizunak egiaztatutzat joko dira.

Erregistro horretan agertzen ez diren euskararen jakite-mailaren ziurtagiriak edo tituluak dituztenek haien egiaztagiria aurkeztu beharko dute.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomoen hizkuntza-eskakizunen baliokideak diren ziurtagiriak eta tituluak zehazten dira 297/2010 Dekretuan, azaroaren 9koan, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin parekatzeko denean, eta 47/2012 Dekretuan, apirilaren 3koan, euskaraz egindako ikasketa ofizialak onartzeari eta euskarazko hizkuntza-titulu eta -ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteari buruzkoan.
  2. Nahitaezko hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuei dagozkien postuak betetzeak lehentasuna izango du; beraz, kalifikaziorik onenak lortu dituzten eta eskatutako hizkuntza-eskakizuna egiaztatu duten izangaien artean egingo da.
  3. Nahitaezko hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuak lortu nahi dituzten baina eskakizun hori egiaztatzen ez dutenek, edo, egiaztatu arren, horrelako lanpostuak eskuratzeko aukerarik ez dutenek, mota horretako lanpostuena baino handiagoa delako hartarako gaituen kopurua, nahitaezko hizkuntza-eskakizuna ez duten lanpostuetan jarraitu ahal izango dute hautaketa-prozedurarekin; kasu horretan, ariketa horretan lortutako kalifikazioa merezimendu gisa zenbatuko da.
  4. Edonola ere, nahitaezko hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuek ezingo dituzte inoiz bete oinarri hauetan ezarritako moduan betetzen dituztela egiaztatu ez duten izangaiek.
  5. Euskararen jakite-maila merezimendu gisa soil-soilik balioetsiko da nahitaezkotasun-datarik gabeko lanpostuak betetzea dakarten postuetan eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean nahitaezkotasun-data iraungi ez denetan.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legeak 98. artikuluan, eta 86/1997 Dekretuak, apirilaren 15ekoak, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duenak, 1.4, 2 d) eta 31. artikuluetan xedatzen duenaren babesean, merezimendu horri gehienez eman dakiokeen puntuazioa ezingo da izan hautaketa-prozesuaren gainerako zatiei emandako gehienezko puntuazioaren % 5 baino txikiagoa eta % 20 baino handiagoa.

Zehazki, hizkuntza-eskakizuna duten eta nahitaezkotasuna iraungita ez duten lanpostuetarako euskararen merezimendu-balioespena honako hau izango da:

  1. HE: 5,00 puntu.
  2. HE: 10,00 puntu.
  3. HE: 15,00 puntu.

 

Ez dira balioetsiko kasuan kasuko lanposturako eska daitezkeenak gainditzen dituzten hizkuntza-eskakizun egiaztatuak.

 

Hamabosgarrena. —Oposizio-faseko ariketen garapena.

  1. Oposizio-faseko lehen ariketaren lekua, eguna eta ordua entitatearen iragarki-taulan eta aplikazio informatikoetan eta webgunean argitaratuko dira, hautaketa-prozesurako onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenarekin batera, 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 45. artikuluan xedatzen duenarekin bat etorriz. Oposizioko gainerako ariketen ondorengo iragarkiak entitatearen webgunean (https://opebilbaoekintza.bilbao.eus/OPEM/idm1/index.jsp?null) argitaratuko ditu epaimahaiak. Iragarki horiek gutxienez hurrengo ariketa egin baino 48 ordu lehenago argitaratu beharko dira.
  2. Izangaiei deialdi bakarra egingo zaie ariketa bakoitzerako eta dei egiten zaion unean norbait ez bada agertzen edozein ariketatara, automatikoki bertan behera geratuko da ariketa horretan eta hurrengoetan parte hartzeko haren eskubidea, eta hautaketa-prozesutik kanpo geratuko da, behar bezala justifikatutako eta epaimahaiak libreki balioetsitako kasuetan izan ezik. Arau berbera aplikatuko zaie nahitaezko edozein ariketa egitera ariketa hura egiten hasi ondoren agertzen diren izangaiei. Borondatezko probak ez egitea edo berandu agertzea proba horiei uko egitearen parekotzat hartuko dira.
  3. Jarduteko ordena. Izangaien jarduteko ordena Administrazio Publikorako Estatuko Idazkaritzak egiten duen zozketaren araberakoa izango da, 364/1995 Errege Dekretuaren 17. artikuluan xedatzen denari jarraikiz. Zozketan suertatzen den letrarekin hasten den lehen abizena duen izangairik ez balego, ondorengo letrez hasten diren abizenen araberakoa izango da ordena.
  4. Kalifikazio-epaimahaiak eta haren laguntzaileek une oro eskatu ahal izango diete izangaiei behar bezala identifika daitezela; horretarako, oposizio-ariketa bakoitzean NANa edo beste edozein agiri ofizial eraman beharko dute, baldin eta epaimahaiaren iritziz hark (pasaporteak, gidabaimenak, atzerritarraren nortasun zenbakiak eta abar.) izangaiaren nortasuna behar bezala egiaztatzen badu.
  5. Denborak eta bitartekoak egokitzea. 2271/2004 Errege Dekretuak, abenduaren 3koak, 8. artikuluan, eta 6/1989 Legeak, uztailaren 6koak, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoak, zazpigarren xedapen gehigarrian, diotenaren babesean, hautaketa-organoak ahalmena izango du oposizio-faseko probak egiteko beharrezkotzat jotzen dituen denbora eta bitartekoak egokitzeko desgaitasunen bat egiaztatu duten eta eskabidean hala adierazi duten pertsonentzat, betiere probaren edukia desitxuratzen ez bada eta bertan eska daitekeen gaitasun-maila kaltetzen edo murrizten ez bada, probak gainerako izangaien baldintza berberetan egingo direla bermatu beharko baita.
  6. Ariketen arteko tartea. Oposizioko ariketa bakoitza amaitu eta hurrengoa hasten den arte, gutxienez, 72 ordu eta, gehienez, 45 egun igaro beharko dira. Halaz eta guztiz ere, eta komenigarria dela baderitzo, epaimahaiak erabaki dezake aldi berean hainbat ariketa egitea saio berberean, bai eta egoki deritzon ariketak irakurtzea ere izangaiek; irakurketa hori jendaurrekoa izango litzateke eta behar bezala adierazitako egun eta orduetan egingo da, eta kasu horretan, 48 ordu lehenago jakinarazi beharko da.

 

Hamaseigarrena. —Hautaketa-prozesuko kalifikazioak

 

  1. Emaitzak argitaratzea. Ariketa bakoitzeko puntuazioak entitatearen iragarki-taula eta aplikazio informatikoetan eta webgunean eta (https://opebilbaoekintza.bilbao.eus/OPEM/idm1/index.jsp?null) iragarriz argitara emango dira, epaimahaiak kalifikazioa erabaki ondorengo 24 orduetan.

 

  1. Oposizio-faseko ariketen kalifikazioa. Oposizio-ariketa bakoitzeko kalifikazioak, eskuarki, epaimahaiko kideek emandako puntuazioak batu eta guztizkoa epaimahaikideen kopuruaz zatituz ebatziko dira, eta zatiketa hori izango da izangai bakoitzaren behin betiko kalifikazioa. Hala ere, epaimahaiak erabaki ahalko du baztertzea kalifikaziorik altuena eta baxuena edo, hala badagokio, kalifikazioen artean errepikakorra denetako bat, gainerako kideek emandako batez besteko kalifikazioarekiko gehiegizko desbideratzea ikusten denean, hartara, kalifikazio orokorraren homogeneotasun handiagoa lortu ahal izateko.

 

  1. Lehiaketa-faseko merezimenduen balorazioa.

Oposizio-aldia amaitu ondoren, merezimenduen behin-behineko balioespena egingo da, eskabidean/erantzukizunpeko adierazpenean adierazitako baldintzak eta merezimenduak kontuan hartuta. Ondoren, urriaren 1eko 39/2015 Legeak —Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak— 68. artikuluan xedatzen duenari jarraikiz, 10 egun balioduneko epea emango da balioetsi ez diren eta eskabidean/erantzukizunpeko adierazpenean alegatu diren merezimenduak zuzentzeko, behin-behineko lehentasun-hurrenkera lortze aldera. Epe hori ezingo da inola ere erabili eskabidean/erantzukizunpeko adierazpenean alegatu ez diren beste merezimendu batzuk gehitzeko.

Zuzenketa-fasea amaituta, epe berria emango da behin-behineko kalifikazioan puntuaziorik handiena lortu duten izangaiek alegatutako merezimenduak eta betekizunak egiaztatu eta ziurta ditzaten eskainitako postu-kopurua osatu arte eta, halakorik izanez gero, dagokion lan-poltsako gehienezko pertsona-kopurua osatu arte, oinarri espezifikoetan finkatutako baldintzetan.

Inoiz ere ez dira balioetsiko eskabidean/erantzukizunpeko adierazpenean adierazi ez diren merezimenduak.

Alegatutako merezimenduak horretarako emandako epean egiaztatu beharko dira, ez bada izangaiak Bilbao Ekintzan zerbitzuak egiten dituela eta entitatearen langileen erregistroetan jasota daudela jada, kasu horretan, ofizioz egiaztatuko baita ziurtapena.

Oposizio-fasea gainditu duten izangaiei lehiaketa-merezimenduak balioesteko, esleitu zaizkien puntuen batura hartuko da kontuan, deialdiaren oinarri espezifikoetan ezarritako baremoen arabera.

  1. Azterketak berrikustea eta kalifikazioei buruzko erreklamazioak. Arau orokor modura, bost egun balioduneko epea emango da, epaimahaiaren ebazpena argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita, egindako azterketak berrikustea eskatu edo azterketen kalifikazioei buruzko erreklamazioak aurkezteko. Hori guztia, zazpigarren oinarrian epaimahaiaren jarduera aurkaratzeari buruz ezarri denari uko egin gabe.

Erreklamazioak ebatzi ondoren, epaimahai kalifikatzaileak lanpostua lortu duten izangaien behin betiko zerrenda onetsiko du, lortu duten puntuazio-ordenaren arabera; zerrenda hori iragarki-taulan eta aplikazio informatikoetan eta (https://opebilbaoekintza.bilbao.eus/OPEM/idm1/index.jsp?null) webgunean argitaratuko da.

 

  1. Azken kalifikazioa eta lehentasun-ordena.
  2. Azken kalifikazioa lortzeko, oposizio-fasean eta lehiaketa-fasean lortutako puntuazioak batuko dira (merezimendu bakoitzaren puntuazioen batura eginez), eta postuak lortu nahi dituztenen lehentasun-ordena finkatuko da.
  3. 6/1989 Legeak, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoak, 27.2 artikuluan, eta 4/2005 Legeak, otsailaren 18koak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoak, emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabeko bizitzei buruzkoak, 20.1 a) artikuluan, gaur egun indarrean dagoen idazketan, xedatzen dena aplikatuz, lehentasuna emango zaie kasuan kasuko lanpostuan % 40tik beherako ordezkaritza duten emakumeei, baldin eta ez balego, sexuagatik diskriminatzaileak izan gabe, neurri hori ez aplikatzea justifikatzen duen ziorik beste izangai batzuengan, hau da, laneratzeko eta lanbidean igotzeko zailtasun bereziak dituzten beste kolektibo batzuetako kide izateak justifikatzen duenik.
  4. Berdinketak jarraituz gero, hurrenez hurren honako irizpide hauek erabiliz ezarriko da hurrenkera:

 

  • Lehenik, deitutako lanpostuari dagozkion lanpostuetan Bilbao Ekintzan lanegun gehien bete dituenaren alde.
  • Bigarrenik, Bilbao Ekintzako langile lan-kontratuduna izateko azken hautaketa-prozesuan posturik onena lortu duenaren alde, deitutako lanpostuan.
  • Hirugarrenik, deitutako lanpostuan antzinatasun gehien duenaren alde.

 

 

Hamazazpigarrena. —Onartutako pertsonen zerrenda

  1. Prozesua gainditu dutenen zerrenda argitaratzea.

Epaimahaiak honako zerrenda hauek argitaratuko ditu Bilbao Ekintzaren iragarki-taulan eta webgunean (https://opebilbaoekintza.bilbao.eus/OPEM/idm1/index.jsp?null), izangaiei dagozkien kalifikazioekin:

— Desgaitasuna dutenen txanda gainditu dutenen zerrenda, halakorik bada.

— Gainerako izangaien txanda gainditu dutenen zerrenda.

Desgaitasuna duten pertsonen txandako lanpostuak betetzen ez badira, ez dira gainerako postuak gehituko.

 

  1. Onartutakoen zerrenda.
  2. Hautaketa-prozesua osatzen duten merezimenduen kalifikazioa amaitu ondoren, epaimahaiak onartutakoen zerrenda argitaratuko du, puntuazio-ordenaren arabera; 6/1989 Legeak, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoak, 32. artikuluan xedatzen duenari men eginez, eta kopuruak ezingo du deitutako lanpostu guztien kopurua gainditu. Ondoren, entitateko zuzendari nagusiari bidaliko zaio zerrenda (Bilbao Ekintzaren Estatutuen 17. artikulua), deitutako lanpostuetarako hautatutako pertsonak atxiki ditzan, eta idatziz jasoko da atxikitze hori behin betikoa dela, baita lanpostuaren ordainsarien baldintzak eta ondoreak izango dituen data ere. Aldi berean, azken bilkuraren akta helaraziko dio agintari horri eta bertan, deitutako lanpostu-kopurua gainditzen duten izangai guztiek agertu beharko dute, puntuazio-ordenaren arabera; hori guztia, hautatua izan den norbaitek kontratua formalizatzeari uko egingo balio, beste baliakizunik gabe, eta azken zerrenda horretan agertzen beste eskubiderik edo itxaropenik erakartzen ez duen heinean.
  3. Aurreko zerrendak bereiz osatu beharko dira, nahitaezko hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuak diren edo ez kontuan hartuta.
  4. Hautaketa-prozeduran, esan bezala, tratamendu bereizia emango zaie txanda libreetatik eta desgaitasuna dutenen txandetatik datozenei, onartuen zerrendei eta gainditu dutenen zerrendari dagokienez. Hala ere, prozesua amaitzean, zerrenda bakarra egingo da, eta bertan sartuko dira hautaketa-prozesu horretan plaza lortu duten izangai guztiak, lortu duten puntuazio osoaren arabera ordenatuta, zein txandatan parte hartu duten kontuan hartu gabe. Zerrenda hori erabakigarria izango da deialdiaren xede diren plazei dagozkien lanpostuak eskatzeko eta esleitzeko.

 

  1. Epaimahaien ebazpenak. Epaimahai kalifikatzaileen ebazpenak lotesleak izango dira izendapena egitea dagokion organoarentzat, hargatik eragotzi gabe organo horrek ebazpena berrikusi ahal izatea, indarrean dagoen 39/2015 Legean xedatutakoaren arabera.