LEP: Lan Eskaintza Publikoa

Ohiko galderak

imprimir

  1. Eskariak
  2. Argibide Orokorra
  1. Eskariak


    1. Zer izan behar dut kontuan eskaera betetzerakoan?

      Saioa 30 minututan iraungiko da. Gomendagarria da gordetzea oinarrizko datuak bete direnean eta, ondoren, merezimenduak betetzen jarraitzea. Eskaerak egiteko epea zabalik dagoen bitartean hautagaiek eskaera nahi beste aldatu ahal izango dute. Merezimenduak eta esperientzia ere gehitu daitezke Hautagaiaren Eremuaren bidez merezimenduen bibliotekan. Bertan, merezimenduak erregistratu ahal izango dituzu, baita horiek geroago erabili ere, lan eskaintza publikorako deialdietarako egiten dituzun eskaeretarako.

    2. Ba al dago gomendatutako web nabigatzailerik?

      GOOGLE CHROME da gomendatutako web nabigatzalea

    3. Nola inprima dezaket nire eskabidearen egiaztagiria?

      Behin eskabidea beteta eta baieztatuta, sagua eskabidearen gainean, edozein puntutan, jarri eta eskuineko botoiaz inprimatzeko aukera hautatuz gero, eskabidea inprima dezakegu.

    4. Eskaria egin dut baina ez dit erreziboa ematen. Zer egin dezaket?

      Erreziboa sortzeko oso garrantzitsua da posta-helbidea zehaztea jakinarazpenak egiteko. Datu horiek udalean zergadun modura erregistratuta geratzeko erabiltzen dira (datu horiek aurretik egonez gero). Aurretik egonez gero, erregistratutako datu horiek erabiliko dira.
      Laukitxo bakoitzean zehaztu behar duzu dagokion datua: nazioa, probintzia, udalerria, posta-kodea, kale-mota, helbidea, ataria, bis, eskailera, solairua, aldea eta atea.
      Beharrezko eremu guztiak bete eta utzi bete gabe helbidea azaltzeko beharrezkoak ez direnak. Hurrengo eremura pasatu aurretik egiaztatu idatzitako datuak zuzenak direla eta ez dagoela akatsik.
      Datuak teklatuaz idatzi ahala sistemak dauden aukerak emango dizkizu eta horietako bat aukeratu beharko duzu.
      Bilboko helbideak izanez gero, atariaren zenbakiraino eta BISerainoko datu guztiak zehaztu behar dituzu, eta Bilbotik kanpoko helbidea izanez gero, atariaren zenbakiraino.
      Normalean erreziboak sortzeko problemak helbideko datuekin zerikusia izaten dute. Berrikusi datuak. Zuzenak badira eta ezin baduzu erreziboa sortu, ezabatu helbide osoa naziotik aurrera eta idatzi berriro. Horretarako erabili aplikazioak ematen dizkizun iradokizunak.

    5. Bilboko auzokoa naiz eta nire kalea ez da agertzen.

      Aplikazioan iradokitako helbideak kale-izendegitik atera dira.
      Eskariko eremu guztiak berrikusi, naziotik aurrera, eta aplikazioak iradokitako aukera bat hautatu duzunean solik pasatu hurrengo eremura.
      Kale-mota aukeratzean kontuz ibili, kalearen izena jarri aurretik, sistemak aukeratutako kale-motako kaleak baino ez baititu ematen.
      Horrela jokatuta oraindik aurkitu gabe jarraitzen baduzu, jarri harremanetan Bilbao Ekintzako Giza Baliabideen eta Lege Arloarekin

    6. Kalea sartuta dut eta aplikazioak ez dit aukerarik ematen.

      Aplikazioak sartutako datuekin bat datozenak erakutsiko dizkizu. Iradokizunik egiten ez badu, testuan akatsen bat dago. Ezabatu oso-osorik eta idatzi berriro.

  2. Argibide Orokorra


    1. Zertan datza?

      1. Bilbao Ekintzan langile berriak sartuz bete beharreko lanpostuak zehaztu ondoren, Enplegu Publikoaren Eskaintza onartuko da.
      2.Eskaintza hori Bizkaiko Lurraldeko Buletinean argitaratuko da, eta zati bat Estatuko Aldizkari Ofizialean.

    2. Aukeraketa-prozesuan sartuko diren lanpostu guztiak argitaratzen dira? Horrela ez bada, nola jaso dezaket argitaratzen ez diren lanpostuen inguruko informazioa?

      Bai, lanpostu guztiak argitaratzen dira. Lanpostuak hornitzeko froga selektiborik ezingo da deitu, lanpostu horien betetzea enplegu publikoko eskaintzan konprometitua ez badago.

    3. Bada zerbitzu hau arautzen duen araudirik/prozedurarik?

      Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartu zuen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua.
      Euskal Funtzio Publikoaren, uztailaren 6ko, 6/89 Legea.
      Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen, apirilaren 2ko, 7/85 Legea.
      Apirilaren 18ko 781/86 Legegintzako errege-dekretua.
      Osagarri gisa, Estatuko Administrazioaren zerbitzura dagoen Langileen Onarpenaren Erregelamendu Orokorra, martxoaren 10eko 364/95 Errege-dekretuak onartua.
      Aplikagarriak izan daitezkeen eta indarrean dauden bestelako Xedapenak.
      Bilbao Ekintzan lanpostuak betetzeko deialdiaren oinarri orokorrak

    4. Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko

      Administrazioa eta Zerbitzu Orokorrak (Giza Baliabideak eta Juridikoa)
      Nafarroa kalea 5, 2. solairua
      Telefonoak: 94 420 53 05 - 94.420.53 28
      ope@bilbaoekintza.bilbao.eus

    5. Zer egin behar dut zerbitzu honi buruzko kontsulta, kexa edo iradokizunen bat egin nahi badut?

      Zerbitzuari buruzko edozein kontsulta, gorabehera, kexa edo iradokizun oro egiteko, Bilbao Ekintzak honako helbide elektroniko hau jarri du herritarren eskura: ope@bilbaoekintza.bilbao, eus. Bilbao Ekintzak hitza ematen du Abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa eta ezar daitezkeen gainerako arauetan ezarritako babesarekin tratatuko dituela datuak.

    6. Lan Eskaintza Publikoa onartzeak berekin dakar hautaketa prozesurako deialdia egitea?

      Jabetzan lanpostuak betetzeko, hau da lan-kontratuko langileak izateko, oposizioaren deialdia egiteko baldintza hauek bete behar dira:
      1. Lanpostu horiek onartutako Lan Eskaintza Publikoan jasota egotea.
      2. Lanpostuak betetzeko deialdia eta hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri bereziak onartzea.
      Beraz, onartutako eskaintza batean lanpostu jakin bat agertzeak beste barik ez dakar dagokion oposizioa laster izatea. Oposizioa izateko beharrezkoa da deialdia eta oinarri bereziak onartuta egotea.

    7. Noiz jakin dezaket deialdi baterako onartuta nagoen ala ez?

      Oinarri Orokorretako Seigarreneko (Hautagaien Onarpena) ezarrita dagoenez, eskabideak aurkezteko epea amaituta, onartutakoen eta bazter utzitako hautagaien behin-behineko zerrenda onartuko du Zuzendari Nagusiak. Zerrendan hautagaien izena, bi abizen, Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia eta, behar denean, hautagaia ez onartzeko arrazoia agertu behar dira.
      Informazioa erakundearen iragarki-taulan eta aplikazio informatikoetan argitaratuko da, eta 10 eguneko epea emango da erreklamazioak egiteko edo hura eragin duten akatsak edo dokumentuak zuzentzeko. Erreklamazioak aurkezteko epe hori igarotakoan, izangaiak onartzeko eta baztertzeko ebazpena onartu duen agintaritzak ebazpena emango du, onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onartzeko. Zerrenda hori behin-behineko zerrendaren modu berean argitaratuko da

    8. Noiz izan liteke deialdiko lehenengo ariketa?

      Oposizio-aldiko ariketak ezin izango dira hasi deialdia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta gutxienez bi hilabete igaro arte. Hala ere, euskarako hizkuntza-eskakizuna ziurtatzeko edota beste hizkuntza batzuetako ezaguerak neurtzeko probak epe hori igaro aurretik egin ahal izango dira, hala jasota badago oinarri berezietan.

    9. Deialdi bateko lehenengo ariketako eguna noiz den jakin dezaket?

      Oposizio-faseko lehen ariketa egiteko lekua, eguna eta zer ordutan hasiko den Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, iragarki-oholean, aplikazio informatikoetan eta Interneteko http://opebilbaoekintza.bilbao.eus helbidean argitaratuko da, hautaketa-prozesuan onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onartzen duen ebazpenarekin batera.
      Oposizio-aldiko gainontzeko ariketen iragarkiak erakundearen iragarki-taulan eta aplikazio informatikoetan argitaratuko ditu epaimahaiak, arestian aipatutako Interneteko helbidean, eta, hala badagokio, probak egin diren lokaletan, eta horren berri emango die izangaiei. Iragarpenak, gutxienez, frogak burutu baino 48 ordu lehenago argitaratuko dira.


Oharrak

   Ez dago oharrik