Deialdiko oinarri espezifikoak FILM COMMISSIONEKO UNITATEKO BURUZAGITZA (Berariazko Lehiaketa)



OINARRI ESPEZIFIKOAK: FILM COMMISSIONEKO UNITATEKO BURUZAGITZARAKO LEHIAKETA
LEHENENGOA.- DEIALDIAREN XEDEA.
Urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 78. artikuluan (horren bitartez onesten da Langile Publikoen Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina), Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 97. artikuluan eta hurrengoetan eta Euskal Administrazio Publikoetako funtzionarioen lanpostuak betetzeko erregelamendua onartzen duen urriaren 13ko 190/2004 Dekretuaren II. eta III. kapituluetan ezarritakoarekin bat etorriz deitu da lehiaketa espezifiko hau. Bere xedea, behin betiko hornitzea da Film Commissioneko Unitateko buruzagitzaren lanpostua. HIRI-EKONOMIAREN ARLOARI atxikita dago eta A taldean eta A1 azpitaldean kokatzen da. 3. hizkuntza-eskakizun ez nahitaezkoa du eta lanpostua betetzeko beharrezko titulazioa lizentziatura, arkitektura, ingeniaritza edo baliokidea izango da. Hala ere, erakundeko lanpostuen zerrenda egiten bukatzean aldatu ahal izango diren gainerako ezaugarriak ere izango ditu lanpostuak.
Lanpostuaren zeregin garrantzitsuenen deskribapena. Helburua zereginak izendatzea da eta ez dira zehatzak:
Film Commissioneko Unitateko buruzagitza:
- Unitatearen funtzionamendua zuzentzea, planifikatzea, koordinatzea, sustatzea, gainbegiratzea eta ebaluatzea, unitateari esleitutako langileak, baliabide ekonomikoak eta materialak barne, eta arloko nagusi titularraren menpe.
- Une oro laguntzea arloko buruzagitzari eta erakundeko gainerako arloekin, unitateekin eta lanpostuekin lan egitea.
- Unitatearen arlo propioetako administrazioko, arlo teknikoari lotutako edo operazioko kontrol-, betearazpen-, koordinazio-, lehentasun- eta kudeaketa-lanak egitea.
- Bere unitateko ekintza propioak sustatzea eta betetzea; hobekuntza orokorrean eta berrikuntza-prozesuetan laguntzea, baita ere erakundeko kudeaketa-eredua garatzen.
- Erakundearen jardueraren ondoriozko ekitaldi, ekimen edo bileretara eta abarretara joateko bidaiak egitea.
- Bere arduradunek agindutako bestelako lanak egitea, bere eskumen-arloarekin bat datozenak betiere.
- Esku hartzea eta bere erantzukizun-eremuko gorabeherak konpontzea, eta hobetzeko ekintzak proposatzea.
- Hirian eta lurraldean grabaketak egiteko erakartzen laguntzen duten ekintzak planifikatzea, kudeatzea eta ebaluatzea eta horien kudeaketa ona errazteko eta bermatzeko adosten diren jarduketak sustatzea eta ezartzea.
- Elkarrizketarako esparru egonkorra, elkarrenganakoa eta positiboa definitu eta garatzea ekoizpenen helburu onari lotutako ikus-entzunezkoen, erakundeen, administrazioen eta eragile publiko eta pribatuen ekosisteman.
BIGARRENA.- Betekizunak
Prozedura honetan parte hartu nahi dutenek betekizun hauek bete beharko dituzte:
- Kontratu mugagabea duen langilea izatea, behin betiko okupatzea A taldeko eta A1 azpitaldeko lanpostu bat, Bilbao Ekintza EPELen administrazio-kontseiluaren 2024ko abenduaren 18ko erabakian ezarritakoaren arabera lizentziatura, ingeniaritza edo titulazio akademiko baliokidea izatea eta lanpostuak hornitzeko prozeduretan parte hartu ahal izateko egoeran egotea, honako hauek betez: Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 136. artikulua eta hurrengoak, Euskal Administrazio Publikoetako funtzionarioen lanpostuak betetzeko araudia onartzen duen urriaren 13ko 190/2004 Dekretuaren 10. artikulua eta Euskal Administrazio Publikoetako funtzionarioen administrazio-egoeren araudia onartzen duen azaroaren 11ko 339/2001 Dekretua. Halaber, prozedura horien bitartez berriro zerbitzu aktiboan sartuta lehiatu ahal izango dira hauekin bat etorriz egoera gaitzaileetan daudenak: Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 136. artikulua eta hurrengoak, Euskal Administrazio Publikoetako funtzionarioen lanpostuak betetzeko araudia onartzen duen urriaren 13ko 190/2004 Dekretuaren 10. artikulua eta Euskal Administrazio Publikoetako funtzionarioen administrazio-egoeren araudia onartzen duen azaroaren 11ko 339/2001 Dekretua, betiere, egoera horietarako ezarritako laneratze-denbora beteta badute.
- Lanpostua betetzeko gainerako betekizunak betetzea.
- Esleitutako lanak betetzeko gaitasun funtzionala izatea eta ez izatea gaixotasunik edo gabezia fisikorik ezta psikikorik hornituko den lanpostuari esleitutako eginkizunak betetzeko. Aurrekoa ziurtatzeko, izendapenak baino lehen, udalaren zerbitzu medikoek osasun-azterketak egingo dizkiete hautatutakoei, egokitzat jotzen dutenean.
Betekizun guztiak [3. zenbakikoa ez ezik] deialdiaren iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean bete beharko dira eta karguaz jabetu arte mantenduko dira.
Halaber, merezimenduak (memoria baten bidez egiaztatu behar direnak salbu) deialdiaren iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den eguneko efektuekin baloratuko dira eta oinarri hauetako baldintzak betez.
Uko egitea.- Lehiaketa honetan parte hartzen dutenek borondatez aukera izango dute prozesuan parte hartzeari uko egiteko. Horretarako, idatzizko eskaera bat aurkeztu beharko dute legez ezarritako lekuetan lanpostuaren behin-behineko adjudikazioaren aurkako erreklamazioak jartzeko epea bukatu baino lehen.
HIRUGARRENA.- Eskaerak.
- Eskaerak aurkezteko modua eta lekua:
2 modu ezberdinetan egin daiteke eskaera:
- Eskaera elektronikoa: Bete beharreko eredu ofiziala eta jarraitu beharreko prozedura webgune honetan daude eskuragarri: https://opebilbaoekintza.bilbao.eus. Eskaerak egiteko baliabide teknikoak, laguntza edo gomendioak behar izanez gero, laguntza hemen eskatu daiteke:
Giza Baliabideak eta Antolamendu Unitatea. Nafarroa kalea, 5 – 2. solairua. Bilbo
- Eskaera paperean: Bete beharreko eredu ofiziala II. eranskinekoa da. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak aipatzen duen edozein bulegotan aurkeztu ahalko dira.
Hautagaiek honakoak egin beharko dituzte eskaeran:
- Bere erantzukizunpean adieraztea deialdian parte hartzeko baldintzak betetzen dituela. Baldintza horiek deialdia BAOn argitaratzen den egunekoak izango dira.
- Lanpostua eskuratzeko proba zein hizkuntzan egin nahi den zehaztea. Ezer adierazten ez bada, hautagai gehienek esandako hizkuntzan egingo du proba.
Bilbao Ekintzako espediente pertsonalean dauden betekizunak eta merezimenduak ez dira alegatu ezta egiaztatu behar, ofizioz egiaztatu eta baloratuko baitira.
Kontrara, Bilbao Ekintzaren espediente pertsonalean agertzen ez diren merezimenduak bakarrik eskaeran aipatzen badira baloratuko dira eta epearen barnean behar bezala egiaztatzen badira. Horretarako, hautagaiek zerrenda batean jaso eta behar bezala identifikatu beharko dituzte.
- Aurkezteko epea.
Eskabidea 10 egun balioduneko epean aurkeztu beharko da, deialdi honen iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera zenbatzen hasita. Larunbatak, igandeak eta jai-egunak ez dira egun baliodunak izango ondorio horietarako.
Aurrekoaz gain, eskaerak aurkezteko epearen barnean, Bilbao Ekintzan gordeta dauden eta elkarreragingarritasun-sistemekin egiaztatu ezin izan diren eskatzailearen espediente pertsonalean ez dauden merezimenduak entregatu beharko dira. Egiaztaketa horiek egiteko, dokumentazio horren kopia (jatorrizkoarekin batera, konparatzeko) edo kopia konpultsatua aurkeztu beharko da Bilbao Ekintzaren erregistroan edo Administrazio publikoen administrazio-prozedura erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatutako lekuetan.
LAUGARRENA.- HAUTAKETA-PROZESUA
Hornidura-sistema lehiaketa espezifikoa da (memoriarekin) eta bi fase izango ditu:
LEHENENGO FASEA: Merezimenduen baremoa.
Alegatutako merezimenduak aztertu eta baloratuko dira eta, hala badagokio, behar bezala ziurtatuta daudenak edo Bilbao Ekintzan gordetako espediente pertsonalean jasotakoak. Ez da baloratuko bestelako merezimendurik.
Honako merezimendu hauek baloratuko dira:
1.- Antzinatasuna: Gehienez ere 15 puntu eskuratu ahalko dira administrazio publikoan teknikari- edo buruzagitza- plazan egindako lanengatik. 1 puntu eskuratuko dira lan egindako urte oso bakoitzeko edo sei hilabete baino gehiagoko epe bakoitzeko.
2.- Lan-esperientzia: Gehienez ere 15 puntu eskuratu ahalko dira Bilbao Ekintzan (edo Lan Ekintza-Bilbao SAn, Lan Ekintza-Bilbao OALn, Bilbao Turismo SAn eta Bilbao Next SAn) deialdi honetako lanpostuarekin lotuta egindako eginkizun eta zereginengatik, ekonomia-sustapenaren esparruan. Hala, 4,00 puntu lortuko dira urte oso bakoitzeko edo sei hilabete baino gehiagoko epe bakoitzeko.
Eginkizun eta zeregin horiek beste administrazio publiko batzuetan egin badira, 2,00 puntu lortuko dira urte oso bakoitzeko edo sei hilabete baino gehiagoko epe bakoitzeko.
Zenbaketa, hasiera batean, egun naturaletan egingo da eta egun naturalak urtebete bihurtuko dira urtean 365 egun direnean. 6 hilabete baino gutxiagoko frakzioa 183 egunen edo gehiagoren baliokidea izango da.
3.- Prestakuntza- eta hobekuntza-ikastaroak: 12,00 puntu, gehienez.
Ikastaroen kontzeptuaren barnean egongo dira ikastaroak, mintegiak, tailerrak eta jardunaldiak.
Merezimendu hau honela baloratuko da bai aurrez aurreko ikastaroetarako, bai online-ikastaroetarako ere:
- Aprobetxamendu- edo gainditze-sistema duten ikastaroetan parte hartzeagatik:
- 30 ordutik gorako ikastaroak: 2,00 puntu.
- Ikastaroak irakasteagatik:
- 30 ordutik gorako ikastaroak: 3,00 puntu.
Balorazio hori honako baldintza hauek betez egingo da:
- Ikastaroak eta prestakuntza-jarduerak lanpostuaren berezko eginkizunekin eta arloekin lotuta egon beharko dute.
- 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera egindakoak izan beharko dira.
- Hauek antolatu, irakatsi edo agindutakoak izan beharko dira:
- a) Administrazio publiko bat edo bere menpekoa den erakunde autonomo bat.
- b) Irakaskuntza-zentro publiko edo pribatu bat. Administrazio eskudunak aitortuta izan beharko du zentro horrek eskumena duela baliozkotasun akademiko ofiziala duten tituluak emateko eta, kasu honetan, balorazioa bakar-bakarrik titulu horien eremu akademiko propioari dagozkion arloetan egingo da.
- Berdintasunari, lan-arriskuei eta aplikazio informatikoei lotutako prestakuntzen kasuan, aurretik aipatu dugun balorazioak muga hauek izango ditu:
- Aplikazio informatikoetako prestakuntza orokorra edo oinarrizkoa (besteak beste Word, Excel, Access edo Outlook) egin denean, edozein mailatan, arlo horietako balorazio bateratuan gehienez ere 1,50 puntu eskuratu ahalko dira.
- Berdintasunari lotutako prestakuntza orokorra edo oinarrizkoa egin denean, prestakuntzaren balorazioa ez da 2,50 puntu baino gehiagokoa izango.
- Lan-arriskuen prebentzioko prestakuntza orokorra edo oinarrizkoa egin denean, arlo horietako balorazio bateratuan gehienez ere 1,50 puntu eskuratu ahalko dira.
- Ikastaroak egiaztatzeko diplomak, bertaratze-ziurtagiriak, aprobetxamendu-ziurtagiriak, gainditze-ziurtagiriak edo irakaskuntzakoak entregatuko dira. Horietan, nahitaez adierazita egon beharko dira betetako eskola-orduak.
- Edizio batean baino gehiagotan gai bera ikasi edo irakatsi bada, azken edizioa baino ez da baloratuko, salbu eta, aldaketa tekniko edo arau-aldaketen ondorioz, Hornidurako Organo Teknikoak funtsezko aldaketak egin direla uste duenean. Kasu hauetan, maila handieneko ikastaroa edo jarduera hartuko da bakarrik kontuan.
- Ez dira baloratuko titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketa-plan baten zati edo barnekoak diren ikastaroak.
4.- Titulu ofizialak: 5,00 puntu, gehienez.
Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 35. artikuluan eta Unibertsitate-irakaskuntzen antolaketa eta kalitatea bermatzeko prozedura ezartzen duen irailaren 28ko 822/2021 Errege Dekretuan araututa dauden, horiek eskuratzea deialdiko baldintzen barne ez dagoen, lanpostuaren eginkizunekin eta arloekin lotura duten eta administrazio eskudunak tituluak emateko eskudun gisa aitortuta duen irakaskuntza-zentro publiko edo pribatu batek eman dituen titulazio akademiko ofizialengatik puntu hauek eskuratuko dira:
- Lizentziatura, Arkitektura, Ingeniaritza edo Graduko titulua izatea (MECES 3): 5,00 puntu.
- Master titulua izatea: 3,00 puntu.
- Gradu-titulua (MECES 2), Arkitektura Teknikoa, Ingeniaritza Teknikoa edo Diplomatura izatea: 2,00 puntu.
Merezimendu gisa alegatutako titulu handiago bat lortzeko beharrezkoak diren tituluak ez dira baloratuko. Prozeduran parte hartzeko titulazioa ez da merezimendu gisa alegatutako goragoko mailako titulazioa eskuratzeko beharrezko titulaziotzat joko.
Unibertsitate-irakaskuntza berberen ziklo ezberdinak gainditu dituztela egiaztatzen duten izangaiei bakarrik egiaztatutakoen goiko zikloarekin bat datorren titulua baloratuko zaie, bai merezimenduen ondorioetarako, bai prozesuan parte hartzeko titulazio-ondorioetarako ere. Balorazioa titulazio horrekin eskuratutako ikasketen MECES mailari doituko zaio, eta ez titulazioaren izenari.
Ikasketa berberei buruzko unibertsitate-titulua duenari zuzendutako egokitzapen-ikastaro baten bidez lortutako gradu-titulua unibertsitate-titulu bakartzat hartuko da jatorrizko tituluarekin batera.
Graduko tituluaren edo unibertsitateko masterrekoaren bitartez MECES 3. maila egiaztatzen bada, unibertsitateko masterra ez da merezimendu gisa baloratuko deialdian MECES 3. mailako lizentzia, ingeniaritza edo arkitektura duten izangaiak badaude.
Inolaz ere ez dira zenbatuko hauetan araututako titulu propioak: Unibertsitateen abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 34.1 artikuluaren azken tartekia, eta Unibertsitate-irakaskuntzen antolaketa eta horien kalitatea bermatzeko prozedura ezartzen duen irailaren 28ko 822/2021 Errege Dekretuaren VIII. kapitulua.
5.- Hizkuntzak: gehienez 4,00 puntu.
Gaztelaniaz besteko Europar Batasuneko hizkuntza ofizialak jakitea baloratuko da. Aurrekoa lanpostua okupatzeko baldintza da eta zuzen egiaztatuta egon beharko da. Balio akademikoa duten tituluak emateko legez gaitutako hezkuntza- eta irakaskuntza-zentroek emandako ziurtagiri ofizialaren bidez egiaztatuko da. Merezimendu hori honako xehetasun eta maila hauen arabera baloratuko da:
- Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 maila edo handiagoa: 3,00 puntu hizkuntza bakoitzeko.
- Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren B2 maila: 2,00 puntu hizkuntza bakoitzeko.
Edonola ere, hizkuntzaren ezagutza merezimendu gisa baloratzeko, aurkeztutako tituluek egiaztatu beharko dute hizkuntza horren ezagutza 4 hizkuntza-gaitasunena dela (ahozko ulermena eta adierazpena eta idatzizko ulermena eta adierazpena).
Hizkuntza berak ezin izango du balorazio bat baino gehiago eragin; beraz, mailarik altuena duena bakarrik hartuko da kontuan.
Lehenengo fasean gehienez 51,00 puntu lor daitezke.
Deitutako lanpostua behin betiko hornitzeko prozeduraren lehenengo fasean GAITASUNA lortzeko, gutxienez 26,00 puntu eskuratu beharko dira eta hurrengo fasera pasatuko dira hautagaiak.
BIGARREN FASEA: Lanpostura egokitzeko proba (memoria)
Proba hori baztertzailea izango da eta lehen fasea gainditu dutenek egingo dute. Bigarren fase honetan memoria bat idatzi beharko dute.
Memoria, nagusiki, lanpostuaren ezagutza espezifikoari edo teknikoari buruzkoa izango da. Zehazki, lanpostuaren eginkizun propioak garatzeari eta kudeatzeari buruzkoa eta lanpostua betetzean erdietsi beharreko helburuei buruzkoa.
Memoria paperean idatzita egon beharko da, Palatino Linotype edo antzeko letra-tipoan, 13ko tamainan eta lerroarte bakunarekin. Gehienez ere 15 orri izango ditu DIN A4 motako paperean eta alde bakarrean idatzita. Orrialde bakoitzean hautagaiaren izen-abizenak eta sinadura egongo dira.
Memoria hori Bilbao Ekintzaren erregistroan edo eskaerak aurkeztu daitezkeen leku edo zentro berberetan entregatuko da onartutakoen behin-behineko zerrenda jendaurrean erakusteko iragarkian ezarritako epean.
Hornidurako Organo Teknikoak, hautagaien memoria aztertu eta gero, ahoz defendatzeko eskatu ahal izango du. Lehen fasea gainditu dutenek memoria ahoz defendatu behar badute, edonola ere, dagokion unean jakinaraziko den egunean egingo da Hornidurako Organo Teknikoaren aurrean. Hautagai bakoitzak gehienez ere 20 minutu izango ditu memoria defendatzeko. Hornidurako Organo Teknikoak memoriari eta lanpostuari buruz egokitzat jotzen dituen galdera guztiak egin ahalko ditu.
Memoria defendatzeko saiora Enpresa Batzordeko kide bat joan ahal izango da.
Memoria eta defentsa batera eta bakarrik lanpostuaren eginkizun propioen kudeaketaren eta garapenaren ezagutzaren arabera baloratuko dira eta, bereziki, zerbitzua hobetzeko planteatzen diren proposamenen inguruan egindako ekarpenak, horiek ezartzeko neurri zehatzak, hausnarketa pertsonalak, lortu beharreko helburu objektiboetan zehazki nola aplikatuko diren, hala dagokionean, betearazpen-adierazleak, erakusketaren ordena eta laburpen-gaitasuna eta azaldutako ondorioak ere bai.
Hautagaiak defentsara agertzen ez badira, memoria ez da baloratuko eta lehiaketatik kanporatuko dira.
Proba guztian 45,00 puntu eskuratu ahalko dira eta gainditzeko gutxienez 24,00 puntu lortu beharko dira.
Euskararen FASEA
Fase hau ez da baztertzailea izango eta euskararen ezagutza egiaztatu izanagatik eskuratutako puntuazioa gehituko da baremo honekin:
3.HE.: 12 puntu
2.HE.: 8 puntu
BOSGARRENA.- Behin betiko kalifikazioa
Hautaketa-prozesuko proben eta merezimenduen kalifikazioa bukatu eta gero (euskararen ezagutzari dagokion puntuazioa barne), Hornidurako Organo Teknikoak bi faseak gainditu dituztenen zerrenda argitaratuko du puntuazio-ordenaren arabera. Hornidurako Organo Teknikoak zerrenda hori bidaliko dio organo eskudunari ebatzi dezan. Horrekin batera, azken bileraren akta ere bidaliko dio. Bertan agertu beharko dira, baita ere, puntuazio-ordenaren arabera antolatuta proba guztiak gainditu dituzten eta deitutako lanpostu-kopurua gainditzen duten hautagaiak. Modu horretan, lanpostua eskuratu duen norbaitek kargua hartzen ez badu, zerrenda horretara joko da. Azken zerrenda horretan sartzeak ez du bestelako eskubiderik edo itxaropenik ekarriko.
Halaber, Hornidurako Organo Teknikoak izendapen-proposamena egingo du eta, horretarako, fase guztiak gainditu dituztenak eta puntuazio handiena eskuratu dutenak proposatuko ditu.
Izendapenerako proposatutakoek lanpostuaren kargu hartu beharko dute eta, hala dagokionean, aurreko lanpostuko titulartasuna galduko dute.
Uko egitea. Orokorrean, deialdi publiko bidez adjudikatutako destinoari ezin zaio uko egin. Hala eta guztiz ere, karguaz jabetzeko epea bukatu aurretik, izendapenerako proposatuak izaten direnek aukera izango dute lanpostuari uko egiteko, betiere, deialdi publiko bidez beste lanposturen bat eskuratu badute, zerbitzu aktiboa ez den beste egoera batera igaro badira edo organo deitzaileak baloratu eta justifikatutako bestelako ez-ohiko kausengatik. Kasu horretan, hautagai hori hautaketa-prozesutik baztertuko da eta eskubide guztiak galduko ditu.
SEIGARRENA.- HORNIDURAKO ORGANO TEKNIKOA
Indarreko legeriarekin bat etorriz, Hornidurako Organo Teknikoa nagusiki teknikoa izango da eta kideak aukeratzeko espezialitate-printzipioa aplikatuko da. Hala, organoko kide guztiek baldintza hauek beteko dituzte:
- Bilbao Ekintzan kontratu mugagabea duen langilea izatea.
- Deitutako lanpostuak betetzeko maila akademiko berdineko edo handiagoko titulazioa izatea.
- Hornitu beharreko lanpostuak betetzeko maila akademiko berdineko edo handiagoko titulazioko taldekoa edo azpitaldekoa izatea.
- Gutxienez organoko kideen erdiak hornituko diren lanpostuetako eremu funtzional bereko ezagutzak izan beharko dituzte.
- Hornidurako Organo Teknikoko kide batek, gutxienez, prestakuntza edo esperientzia izan beharko du enplegu publikoaren hautaketan.
- Egokia ez dela justifikatu ezean, sexu bakoitzeko ordezkariak gutxienez % 40koak izan beharko dira.
Hornidurako Organo Teknikoa osatuko dute presidenteak, idazkariak eta organo deitzaileak zehaztutako kideek.
Hornidurako Organo Teknikoa osatuko duten titularren eta ordezkarien zerrenda, hautaketa-prozesuak arintzeko ondorioetarako, behin-behinean onetsiak izan direnen zerrenda argitaratzean jakinaraziko da.
Hornidurako Organo Teknikoko kide guztiek hitz egiteko eta botoa emateko eskubidea izango dute, idazkariak izan ezik; idazkariak ez du bozkatzeko eskubiderik izango. Epaimahaiaren erabakiak eman diren botoen gehiengoarekin hartuko dira eta berdinketa presidentearen botoak hautsiko du.
Hornidurako Organo Teknikoko kideek ez dute parte hartuko eta erakundeko edo organoko presidenteari (eskuordetuak) jakinarazi beharko diote Sektore publikoko araubide juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan aurreikusitako inguruabarrak gertatzen badira, eta hautagaiek errekurtsoak jarri ahal izango dituzte lege horren 24. artikuluan xedatutakoaren arabera, aurreko artikuluan aurreikusitako arrazoietako bat gertatzen denean.
Hornidurako Organo Teknikoan parte hartzean zerbitzu-arrazoiengatiko indemnizazioen araudian legez aurreikusitako indemnizazioak jaso ahalko dira.
ZAZPIGARRENA.- Aplikatu behar den araudia
Lehiaketa hau oinarri hauek arautuko dute eta modu osagarrian, Giza Baliabideen Antolaketa eta Kudeaketa Arloko zinegotzi ordezkariaren 2016ko martxoaren 14ko Ebazpenaren bidez onartutako esparru-oinarriek (2016ko martxoaren 29ko BAO), bai eta aplikatu beharreko gainerako araudiak ere.
Horietan aurreikusita ez dagoen guztirako, modu osagarrian aplikatuko dira Bilboko Udaleko plantillako plazak jabetzan hornitzeko indarreko oinarri orokorrak.
ZORTZIGARRENA.- AURKARATZEKO BIDEAK
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da oinarri hauen aurka Bilbao Ekintzaren Zuzendaritza Nagusian hilabeteko epean, edo zuzenean aurkaratu administrazioarekiko auzien organo jurisdikzionalean, bi hilabeteko epean, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren unetik aurrera zenbatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112., 123. eta 124. artikuluetan eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Bilbon, 2025eko ekainaren 9an
F. Javier Garcinuño Zabala
Zuzendari nagusia
I ERANSKINA: ESKABIDEA
ANEXO I: INSTANCIA
Onarpen eskabidea / Solicitud de admisión
| ||
Deialdiaren kodea / Código Convocatoria: | ||
Deialdiaren izena / Nombre Convocatoria:
| ||
Sartzeko sistemak / Lehiaketa Oposizioa Oposizio-lehiaketa Sistemas de acceso Concurso Oposición Concurso-oposición | ||
Txanda / Askea Barne-sustapena Desgaitasun bat duten pertsonak Turno Libre Promoción interna Personas con discapacidad |
Azterketa egiteko behar dituzun baldintza bereziak eta kausa argitu/Especifique las adaptaciones para realizar el examen:
| ||||||||||
| ||||||||||
| ||||||||||
Lehenengo abizena / Primer apellido
| Bigarren abizena / Segundo apellido | Izena / Nombre | ||||||||
NAN / AIZ / DNI / NIE:
| Naziotasuna / Nacionalidad: | Jaioteguna / Fecha de Nacimiento: | Sexua / Sexo: E / M G / H
| |||||||
Helbidea: kalea, plaza, zk., solairua / Dirección: calle, plaza, nº, piso | PK / CP:
| Udalerria / Localidad | Lurraldea /Provincia | |||||||
Telefono finkoa / Teléfono fijo | Telefono mugikorra / Teléfono móvil | Posta elektronikoa / Correo electrónico | ||||||||
*Es necesario introducir el telefóno fijo o el móvil |
Aukera ezazu oposizio-aldia egiteko nahi duzun hizkuntza Seleccione el idioma en el que desea hacer la fase de oposición. | ||||||||
Euskara / Euskera Gaztelania / Castellano | ||||||||
|
|
| ||||||
3.- Betebeharrak / Requisitos | ||||||||
Deialdian eskatutako titulazioa / Estar en posesión de la titulación exigida en la convocatoria: Titulazioa / Titulación: | ||||||||
Deialdian eskatutako beste betekizun batzuk / Poseer el resto de los requisitos establecidos en las Bases Específicas:
| ||||||||
|
|
|
| |||||
| ||||||||
Profila egiaztatzen dut (jarri “X” dagokion lekuan) / Acredito el perfil (marcar con una “X” el correspondiente) | ||||||||
1 HE / PL1 | 2HE / PL2 | 3HE / PL3 | 4HE / PL4 | |||||
Euskara azterketa egitea eskatzen dut (Hala badagokio) / Solicito realizar examen de euskera (Si procede) | ||||||||
1 HE / PL1 | 2HE / PL2 | 3HE / PL3 | 4HE / PL4 | |||||
5.- Merituak / Méritos |
| |||||||
Merituen zerrenda / Relación de méritos |
| |||||||
1 |
|
| ||||||
2 |
|
| ||||||
3 |
|
| ||||||
4 |
|
| ||||||
5 |
|
| ||||||
6 |
|
| ||||||
7 |
|
| ||||||
8 |
|
| ||||||
9 |
|
| ||||||
10 |
|
| ||||||
11 |
|
| ||||||
12 |
|
| ||||||
13 |
|
| ||||||
14 |
|
| ||||||
15 |
|
| ||||||
Leku zabalagoa behar izanez gero, datu edota informazio gehigarrirako, eskabideari gehitutako eranskin batean egin beharko da | En caso de necesitar más espacio para incluir datos o información adicional, deberá hacerse incorporando un anexo a la solicitud. |
|
| |
Laukietan BAI ala EZ idatzi / Escriba en los recuadros SÍ o NO: | |
Deialdiaren Oinarri Espezifikoen arabera, baimena ematen dut nire datuak administrazio publikoko beste erakunde batzuei lagatzeko lan eskaintzak jasotze aldera. / Autorizo la cesión, a efectos de recibir ofertas de empleo, de mis datos personales a otras Entidades de las Administraciones Públicas, al amparo de lo establecido en las vigentes Bases Específicas de la convocatoria. | BAI/SI
EZ/NO |
Baimena ematen diot Bilbao Ekintzak bitarteko telematikoen bidez honako hauek kontsultatzeko eta egiaztatzeko: administrazio-izapidea egiteko eskaeran alegatutako identitate-datuak, desgaitasuna, titulu akademikoak, hizkuntza-eskakizunak, IT txartelak, gidabaimenak eta Administrazio Publikoetan egindako zerbitzuak ale eskuragarritasunaren arabera. Baimenik ematen ez bada, egiaztatzeko dokumentu egokiak aurkeztu beharko dira. / Autorizo a que Bilbao Ekintza consulte y verifique por medios telemáticos los datos de identidad, discapacidad, títulos académicos, perfiles lingüísticos, IT txartelas y permisos de conducción y servicios prestados en Administraciones Publicas alegados en la solicitud para su tramitación administrativa, en la medida de la disponibilidad de los mismos. En caso de no dar la autorización deberá aportar los documentos acreditativos correspondientes. | BAI/SI
EZ/NO |
Baimena ematen diot emandako helbide elektronikoa eta telefono mugikorraren zenbakia erabiltzeko, baldin eta Bilbao Ekintzak hautaketa-prozesu honetan egin ditzakeen jakinarazpenak egiteko erabiltzen badira. / Autorizo la utilización de la dirección electrónica y teléfono móvil aportados, para su utilización en las comunicaciones que Bilbao Ekintza pueda efectuar en el transcurso del presente proceso selectivo. | BAI/SI
EZ/NO |
Lege-informazioa / Información legal | |||
Behean sinatzen duenak ESKATZEN DU hautaketa-prozesu honetan onartua izatea eta bere erantzukizunaren pean AITORTZEN DU eskabide honetan jasotako datuak egiazkoak direla, eskabidean agertzen diren jarraibideen arabera bete duela eskabidea, deialdia arautzen duten oinarri orokorretan eta oinarri berezietan ezarritako baldintzak betetzen dituela, bere osasun egoerari buruzkoak barne. Halaber, hala eskatzen zaionean, eskabidean jasotako datu guztiak agiri bidez frogatzeko konpromisoa hartzen du. | La persona abajo firmante SOLICITA su admisión en el presente proceso selectivo y DECLARA, bajo su responsabilidad, que son ciertos los datos consignados en esta solicitud, que la ha cumplimentado de conformidad con las instrucciones contenidas en la misma y que reúne las condiciones exigidas en las Bases Generales y en las Bases Específicas que rigen la convocatoria, incluidas las que se refieren a su estado de salud, comprometiéndose a probar documentalmente todos los datos que figuran en la solicitud cuando le sean requeridos.
| ||
Jarri “X” laukitxoan / Marque con una “X” en el recuadro | |||
ZINPEAN EDO HITZ EMANDA AITORTZEN DUT / DECLARO BAJO JURAMENTO O PROMETO | |||
|
| ||
|
| ||
Eskaera hau sinatu baino lehen, irakur ezazu arretaz datuen babesari buruz atzealdean ezarritako informazioa.
| Antes de firmar esta solicitud, lea atentamente la información sobre protección de datos recogida al reverso. |
tokia / lugar urtea / año hilabetea / mes eguna / día
Sinadura / Firma
BILBAO EKINTZA E.P.E.L.
DATUEN BABESA PROTECCIÓN DE DATOS
Datuen babeserako indarreko araudian aurreikusitakoaren ondorioetarako, honako hau jakinarazten dizugu:
Hautagaiek emandako datuak Bilbao Ekintza EPELek (Q-4800731D) tratatuko ditu (helbidea: Nafarroa kalea 5, 48001 Bilbo), erakundearen enplegu-eskaintza publikoak eta hautaketa-prozesuak kudeatzeko, honako manu hauen babespean: Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1.c) artikulua, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legea eta Enplegu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua.
Datu horiek xede berarekin lagako zaizkie beste administrazio publiko batzuei (enplegu-poltsetarako); hala ere, ez da datuen nazioarteko transferentziarik egitea aurreikusten.
Datuak behar den denboran gordeko dira bildu ziren helburua betetzeko, baita helburu horretatik eta datuen tratamendutik erator litezkeen erantzukizunak zehazteko ere.
Datu pertsonalen kategoria honako hau da: izen-abizenak, posta-helbidea edo helbide elektronikoa; IFZ/NAN; telefonoa, sinadura, ezaugarri pertsonalak; akademikoak eta profesionalak; enpleguari buruzko xehetasunak; informazio komertziala; azterketa egiteko ezintasunak edo osasun-baldintzatzaileak.
Pertsonek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta datuen tratamendua mugatzeko edo haren aurka egiteko eskubideak baliatu ahal izango dituzte, tratamenduaren arduradunaren zuzendaritzari idazki bat bidalita, aldez aurretik haien nortasuna egiaztatuta, bai eta Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean erreklamazioa jarrita ere.
BILBAO EKINTZA EPELek egiten duen datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio gehiago jaso nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan datos@bilbao.eus helbide elektronikoaren bidez eta eskatu datu pertsonalen tratamendu honi buruzko informazio gehiago.
|
A los efectos previstos en la normativa vigente de protección de datos se le informa que:
Los datos facilitados por las personas aspirantes serán tratados por Bilbao Ekintza, E.P.E.L. (Q-4800731D) con domicilio en C/ Navarra, 5. 48001 Bilbao, con la finalidad de gestionar las ofertas públicas de empleo así como los procesos de selección de la entidad bajo el cumplimiento del artículo 6.1.c) del RGDP, de la ley 11/2022, de 1 de diciembre de Empleo Público Vasco y del Real Decreto Legislativo 5/2015, de 30 de octubre, por el que se aprueba la ley del Estatuto Básico del Empleado Público.
Estos datos serán cedidos con el fin mencionado, a otras AAPP (para bolsas de empleo), si bien no se prevén transferencias internacionales de datos.
Los datos se conservarán durante el tiempo necesario para cumplir con la finalidad para la que se recabaron y para determinar las posibles responsabilidades que se pudieran derivar de dicha finalidad y del tratamiento de los datos.
La categoría de los datos personales es: nombre y apellidos, dirección postal o electrónica; NIF-DNI; teléfono, firma, características personales; académicos y profesionales; detalles de empleo; información comercial; incapacidades o condicionantes de salud para realizar el examen.
Las personas podrán ejercitar sus derechos de acceso, rectificación, supresión de sus datos, y la limitación u oposición a su tratamiento, mediante escrito a la dirección del responsable del tratamiento, previa acreditación de su identidad, así como a reclamar ante la Agencia Española de Protección de Datos.
Para más información acerca de los tratamientos de datos personales que realiza BILBAO EKINTZA E.P.E.L. puede dirigirse a la dirección de correo electrónico datos@bilbao.eus, solicitando más información acerca del presente tratamiento de datos personales.
|
-
1
2025/07/02
FILM COMMISSIONEKO UNITATEKO BURUZAGITZA (Berariazko Lehiaketa) -
2
2025/07/02
HIRI-EKONOMIA ARLOKO BURUZAGITZA (Berariazko Lehiaketa) -
3
2025/06/20
TURISMO TEKNIKARI 2022. 2.Ariketa: Behin behineko emaitzak -
4
2025/06/20
ARLO JURIDIKOKO ETA KONTRATAZIOKO TEKNIKARI 2022. 2.Ariketa: Behin behineko emaitzako Emaitzak -
5
2025/06/04
ARLO JURIDIKOKO ETA KONTRATAZIOKO TEKNIKARI 2022. 1. ariketa: Behin betiko Emaitzak