Deialdiko oinarri espezifikoak ENPRESA-SUSTAPENERAKO TEKNIKARI (Egonkortze Lehiaketa 2022)
ERANSKINA
EGONKORTZEKO EZ OHIKO PROZESUAREN DEIALDIAREN OINARRI ESPEZIFIKOAK, JABETZAN ETA LEHIAKETA SISTEMAREN BIDEZ HORNITZEKO ENPRESA PROMOZIOKO TEKNIKARIAREN LANPOSTU BAT
- Deialdiko lanpostua
Ez ohiko moduan, behin bakarrik eta lehiaketa sistemaren bidez enpresa promozioko teknikariaren lanpostu baterako deialdia egin da hauekin bat etorriz:
Kategoria: B teknikaria
Barne sustapena: 1
Hizkuntza eskakizuna: 3. HE
Hautaketa sistema: lehiaketa
Barne sustapena egongo dela dioen aipamenari dagokionez, ulertu behar da deialdietan aldi berean egingo dela txanda askeko eta barne sustapeneko prozesua. Hori horrela, prozesua gainditu duten bi txandetako izangaiak prozesu berean baldin badaude, barne sustapeneko prozesuaren bitartez parte hartu dutenek izango dute lanpostua eskuratzeko lehentasuna. Barne sustapeneko txandan izangairik ez badago, txanda askeko prozesutik baino ez da jarraituko prozesuarekin.
Lanpostuen izendapenak eta kategoriaren identifikazioa lanpostuen gaur egungo ezaugarriak kontuan hartuz erabiliko dira. Bilbao Ekintzaren lanpostuen katalogoa prestatzen ari garenez, baliteke horren ondoriozko egokitzapenak egin behar izatea guztiz prest dagoenean.
- Parte hartzeko baldintzak
2.1. Plazak lortu nahi dituztenek egonkortzeko oinarri orokorretako 5.1 atalean oro har ezarritako betekizunak bete beharko dituzte.
- Deitutako lanpostuari dagozkion betekizun espezifikoak
3.1. Laneratzeko titulazioa. Unibertsitateko gradu edo lizentziatura titulua izatea ikasketa hauetan:
Graduko unibertsitate titulua Zientzia Politikoak, Zientzia Ekonomikoak, Merkataritzako Intendentea edo Aktuariotza ikasketetan, Toki araubideko indarreko legezko xedapenen testu bategina onesten duen apirilaren 18ko 781/1986 Legegintza Errege Dekretuaren 169.2.a) artikuluarekin bat etorriz. Titulazio hori izan beharko dute hautagaiek eskariak/erantzukizunpeko deklarazioa aurkezteko epea bukatzen denean.
3.2. Euskara: Lanpostu honetarako betekizuna da euskararen 3. hizkuntza eskakizuna izatea.
- Hautaketa prozesua
Hautaketa sistema lehiaketa izango da. Merezimendu guztiak eskaeran/erantzukizunpeko adierazpenean aipatu beharko dira berau aurkezteko epearen barnean.
Merezimenduak eskuratzeko gehieneko epea eskariak/erantzukizunpeko adierazpena aurkezteko azken eguna izango da.
Eskaera/erantzukizunpeko adierazpena zein egunetan aurkeztu den albo batera utzita, merezimenduak zenbatuko dira eskaerak/erantzukizunpeko adierazpenak aurkezteko azken egunera arte.
Prozesua kalifikatzeko baremo honi jarraituta batuko dira esleitutako puntuak:
- a) Esperientzia orokorra
Administrazio publikoetako plazetan edo postuetan emandako zerbitzuak baloratuko dira, baldin eta horien laneratzeko betekizuna bat badator oinarri hauetako 3.1 ataleko aurreikuspenekin. Gehienez ere 30,00 (hogeita hamar) puntu eskuratu ahalko dira eta 3,75 (hiru koma hirurogeita hamabost) puntu jasoko dira lan egindako urte bakoitzeko edo sei hilabete baino gehiagoko aldi bakoitzeko.
- b) Esperientzia espezifikoa
Esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita eta modu osagarrian baloratuko dira Bilbao Ekintzako enpresa promozioko teknikariaren lanpostuetako B teknikariaren kategorian emandako zerbitzuak graduko unibertsitate titulazioarekin edo baliokidearekin. Gehienez ere 60,00 (hirurogei) puntu eskuratu ahalko dira eta lan egindako urtebete edo sei hilabete baino gehiagoko aldi bakoitzeko 7,50 (zazpi koma berrogeita hamar) puntu eskuratuko dira 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera zenbatzen hasita.
Prozesu hauek arautzen dituzten oinarri orokorrekin bat etorriz, administrazio publikoen kontzeptua indarreko araudiak esandakoaren arabera ulertuko da (bereziki, Enplegatu publikoaren oinarrizko estatutuaren testu bateginaren 2. artikuluaren arabera).
- c) Beste meritu batzuk
Atal honetan gehienez ere 10,00 (hamar) puntu eskuratu ahalko dira.
c.1) Informatika ezagutzak:
Informatika ezagutzak baloratuko dira. 1,25 (bat koma hogeita bost) puntu emango dira maila aurreratuko ziurtagiri bakoitzeko eta 0,75 (zero koma hirurogeita hamabost) puntu oinarrizko mailako edo maila bakarreko ziurtagiri bakoitzeko:
– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 edo ondorengoa.
– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 edo ondorengoa.
– Microsoft Access 2000/XP/2003 edo ondorengoa.
— Internet.
– Microsoft Power Point 2000/XP/2003/2007/2010 edo ondorengoa, maila bakarra.
— Microsoft Outlook XP/2003/2010 edo ondorengoa, maila bakarra.
Moduluak gainditu izana egiaztatzeko, IT Txartela ziurtapen sistema erabiliko da, oinarri orokorretan adierazitakoaren arabera. Modulu beraren zenbait bertsio egiaztatzen badira, horietako bakarra baloratuko da.
Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua egiaztatzen dutenei oinarrizko maila ere egiaztatuko zaie, eta ondorioz, bakarrik goi-maila baloratuko da.
c.2) Hizkuntzak:
Gaztelania ez diren Europar Batasuneko hizkuntza ofizialak jakitea baloratuko da honakoaren arabera:
— B-2 maila edo handiagoa: 2,50 (bi koma berrogeita hamar) puntu.
Ezagutza egiaztatzen den hizkuntza bakoitzerako bakarrik ezagutza mailarik altuena puntuatuko da.
- Lan poltsa
Deialdi honek ez du lan poltsarik sortuko.
-
1
2024/10/23
ALOR JURIDIKOKO ETA KONTRATAZIOKO TEKNIKARI (Egonkortze-Lehiaketa Oposizioa 2022) - Gora jotzeko errekurtsoa ezestea -
2
2024/10/09
EKONOMIA-FINANTZA ARDURADUN (Egonkortze-Lehiaketa Oposizioa 2022) - Lehiaketa Fasearen Behin Betiko Kalifikazioa eta Hautaketa Prozesuaren Kalifikazio -
3
2024/10/09
INBERTSIOAK ERAKARTZEKO TEKNIKARI (Egonkortze-Lehiaketa-oposizioa 2022) - Lehiaketa Fasearen Behin Betiko Kalifikazioa eta Hautaketa Prozesuaren Kalif -
4
2024/10/09
ALOR JURIDIKOKO ETA KONTRATAZIOKO TEKNIKARI (Egonkortze-Lehiaketa Oposizioa 2022)-Lehiaketa Fasearen Behin Betiko Kalifikazioa eta Hautaketa Prozesua -
5
2024/07/22
EKONOMIA-FINANTZA ARDURADUN (Egonkortze-Lehiaketa Oposizioa 2022) -2. ariketa eta oposizio-fasea: behin betiko kalifikazioak