LEP: Lan Eskaintza Publikoa

Deialdiko oinarri espezifikoak ERREHABILITAZIO BULEGOKO KOORDINATZAILE (Egonkortze Lehiaketa 2022)

imprimir  B.A.O.rako sarbidea  descarga de pdf

ERANSKINA

EGONKORTZEKO EZ OHIKO PROZESUAREN DEIALDIAREN OINARRI ESPEZIFIKOAK, JABETZAN ETA LEHIAKETA SISTEMAREN BIDEZ HORNITZEKO ERREHABILITAZIO BULEGOKO KOORDINATZAILEAREN LANPOSTU BAT

1. Deialdiko lanpostua

Ez ohiko moduan, behin bakarrik eta lehiaketa sistemaren bidez errehabilitazio bulegoko koordinatzailearen lanpostu baterako deialdia egin da hauekin bat etorriz:

Kategoria: Koordinatzailea
Barne sustapena: 1
Hizkuntza eskakizuna: nahitaezkotasunik gabe
Hautaketa sistema: lehiaketa

Barne sustapena egongo dela dioen aipamenari dagokionez, ulertu behar da deialdietan aldi berean egingo dela txanda askeko eta barne sustapeneko prozesua. Hori horrela, prozesua gainditu duten bi txandetako izangaiak prozesu berean baldin badaude, barne sustapeneko prozesuaren bitartez parte hartu dutenek izango dute lanpostua eskuratzeko lehentasuna. Barne sustapeneko txandan izangairik ez badago, txanda askeko prozesutik baino ez da jarraituko prozesuarekin.
Lanpostuen izendapenak eta kategoriaren identifikazioa lanpostuen gaur egungo ezaugarriak kontuan hartuz erabiliko dira. Bilbao Ekintzaren lanpostuen katalogoa prestatzen ari garenez, baliteke horren ondoriozko egokitzapenak egin behar izatea guztiz prest dagoenean.

2. Parte hartzeko baldintzak

2.1. Plazak lortu nahi dituztenek egonkortzeko oinarri orokorretako 5.1 atalean oro har ezarritako betekizunak bete beharko dituzte.

3. Deitutako lanpostuari dagozkion betekizun espezifikoak

3.1. Laneratzeko titulazioa. Unibertsitateko gradu titulua edo baliokidea izatea

3.2. Euskara: Lanpostu honek ez du esleituta nahitaezko hizkuntza eskakizunik

4. Hautaketa prozesua

Hautaketa sistema lehiaketa izango da. Merezimendu guztiak eskaeran/erantzukizunpeko adierazpenean aipatu beharko dira berau aurkezteko epearen barnean.

Merezimenduak eskuratzeko gehieneko epea eskariak/erantzukizunpeko adierazpena aurkezteko azken eguna izango da.

Eskaera/erantzukizunpeko adierazpena zein egunetan aurkeztu den albo batera utzita, merezimenduak zenbatuko dira eskaerak/erantzukizunpeko adierazpenak aurkezteko azken egunera arte.

Prozesua kalifikatzeko baremo honi jarraituta batuko dira esleitutako puntuak:


a) Esperientzia orokorra

Administrazio publikoetako plazetan edo postuetan emandako zerbitzuak baloratuko dira, baldin eta horien laneratzeko betekizuna bat badator oinarri hauetako 3.1 ataleko aurreikuspenekin. Gehienez ere 30,00 (hogeita hamar) puntu eskuratu ahalko dira eta 3,75 (hiru koma hirurogeita hamabost) puntu jasoko dira lan egindako urte bakoitzeko edo sei hilabete baino gehiagoko aldi bakoitzeko.

b) Esperientzia espezifikoa

Esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita eta modu osagarrian baloratuko dira Bilbao Ekintzako errehabilitazio bulegoko koordinatzaile lanpostuetako Koordinatzailearen kategorian emandako zerbitzuak graduko unibertsitate titulazioarekin edo baliokidearekin. Gehienez ere 60,00 (hirurogei) puntu eskuratu ahalko dira eta lan egindako urtebete edo sei hilabete baino gehiagoko aldi bakoitzeko 7,50 (zazpi koma berrogeita hamar) puntu eskuratuko dira 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera zenbatzen hasita.

Prozesu hauek arautzen dituzten oinarri orokorrekin bat etorriz, administrazio publikoen kontzeptua indarreko araudiak esandakoaren arabera ulertuko da (bereziki, Enplegatu publikoaren oinarrizko estatutuaren testu bateginaren 2. artikuluaren arabera).

c) Beste meritu batzuk

Atal honetan gehienez ere 10,00 (hamar) puntu eskuratu ahalko dira.

c.1) Informatika ezagutzak:

Informatika ezagutzak baloratuko dira. 1,25 (bat koma hogeita bost) puntu emango dira maila aurreratuko ziurtagiri bakoitzeko edo 0,75 (zero koma hirurogeita hamabost) puntu oinarrizko mailako edo maila bakarreko ziurtagiri bakoitzeko:
– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 edo ondorengoa.
– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 edo ondorengoa.
– Microsoft Access 2000/XP/2003 edo ondorengoa.
— Internet.
– Microsoft Power Point 2000/XP/2003/2007/2010 edo ondorengoa, maila bakarra.
— Microsoft Outlook XP/2003/2010 edo ondorengoa, maila bakarra.

Moduluak gainditu izana egiaztatzeko, IT Txartela ziurtapen sistema erabiliko da oinarri orokorretan adierazitakoaren arabera. Modulu beraren zenbait bertsio egiaztatzen badira, horietako bakarra baloratuko da.

Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua egiaztatzen dutenei oinarrizko maila ere egiaztatuko zaie, eta ondorioz, bakarrik goi-maila baloratuko da.

c.2) Hizkuntzak:

Gaztelania ez diren Europar Batasuneko hizkuntza ofizialak jakitea baloratuko da honakoaren arabera:
— B-2 maila edo handiagoa: 2,50 (bi koma berrogeita hamar) puntu.
Ezagutza egiaztatzen den hizkuntza bakoitzerako bakarrik ezagutza mailarik handiena puntuatuko da.

d) Euskara ezagutzak

Euskararen ezagutza bakarrik baloratuko da derrigortasun data igarota ez izateagatik baldintzatzat ez duten lanpostuetan, eta baremo honen arabera:

– 1. HE: 5,00 puntu.
– 2. HE: 10,00 puntu.
– 3. HE: 15,00 puntu.

5. Lan poltsa

Deialdi honek ez du lan poltsarik sortuko.