LEP: Lan Eskaintza Publikoa

Deialdiko oinarri espezifikoak KANPO SUSTAPENEKO ETA MARKETINEKO TEKNIKARI

imprimir  B.A.O.rako sarbidea  descarga de pdf

KANPO SUSTAPENEKO ETA MARKETINEKO TEKNIKARI LANPOSTU BAT BETETZEKO DEIALDIAREN OINARRI ESPEZIFIKOAK

 

LEHENENGOA. – Deialdiko lanpostua.

Oinarri espezifiko hauek arautuko dute, indarrean dauden oinarri orokorrekin batera (BAO, 109. zk., osteguna, 2018ko ekainaren 7a) barne sustapeneko sistematik lehiaketa- oposizio bitartez egindako hautaketa prozesuaren deialdia, KANPO SUSTAPENEKO ETA MARKETINEKO TEKNIKARI lanpostu 1 betetzekoa, euskarako nahitaezko 3. hizkuntza eskakizuna duena, B teknikari kategoriako ordainsaria duena (EPOETBren 76. artikuluko A2 azpitaldearen parekoa), 2018ko Enplegu Publikoko Eskaintzari dagokiona.

Oinarri espezifiko hauek deialdi bakarra arautzen dute, eta, beraz, lanpostua ez bada barne sustapenaren bidez betetzen, txanda libretik egingo da. Oposizio eta lehiaketa faseak gainditzen duten izangaiak lan poltsa batean sartuko dira, gainditu dutenen behin betiko zerrendan ezarritako hurrenkeran.

Oinarri horiek egokitu ahal izango dira, hala badagokio, Enplegu publikoaren behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko uztailaren 6ko 14/2021 Errege Lege Dekretua ordeztu edo aldatuko duen lege-testu berri batean edo oinarriei aplikatu beharreko bestelako lege-testuetan ezar daitezkeen xedapenen arabera

BIGARRENA. – Lanpostuaren zereginak

Lanpostuaren zereginak bere kategoria profesionalaren eremukoak izango dira, eta eremuaren jarduera ildoei lotuta egongo dira. Horietako batzuk dira, adibidez, honako hauek:

  • Hiriaren inguruko informazioa emateko eta hura sustatzeko edukiak eta bitartekoak planifikatzea, definitzea, koordinatzea, gainbegiratzea eta eguneratzea.
  • Estatuko eta nazioarteko enpresen, editoreen, prentsaren eta eragileen eskaerei eta informazioari arreta ematea eta erantzutea.
  • Hiria sustatzeko eta bertara turistak erakartzeko ekitaldi, azoka, ospakizun, foro eta merkataritzako ekintza nazional eta nazioarteko identifikatzea, baloratzea eta, hala badagokio, horietan parte hartzea.
  • Eragileak, bidaia-agentziak, enpresak eta abar trebatzeko bidaiak (Fam Trips) antolatzea eta koordinatzea, bai eta estatuko eta nazioarteko komunikabideen prentsa-bidaiak ere (Fam Press).
  • Merkatu interesgarriak, ekitaldien antolatzaileak, sektoreko enpresak eta hirira turismoa erakartzea sustatzeko edota hobetzeko beste eragile batzuk identifikatzea, aztertzea eta horiekin harremanetan jartzea.

HIRUGARRENA. – Betekizun espezifikoak

Oinarri orokorretan ezarritakoez gain (Bizkaiko Aldizkari Ofiziala, 109. zk., 2018ko ekainaren 7a), honako betekizun hauek ere bete beharko dira:

  • Europar Batasuneko estatu kideren bateko nazionalitatea izatea edo, bestela, Europar Batasunak egindako eta Espainiako Estatuak sinatutako nazioarteko itunei jarraituz langileen zirkulazio librea Europar Batasuna Eratzeko Itunean definitutako moduan aplikagarria zaion Estaturen batekoa.

Europar Batasuneko estatu kideetako nazionalitatea dutenen ezkontideek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta zuzenbidez banatuta ez badaude, baita haien ondorengoek eta ezkontidearenek ere, baldin eta ezkontideak banatuta ez badaude, ondorengoak 21 urtetik beherakoak badira edo adin hori baino nagusiagoak izanda haien kontura bizi badira (5/2015 ELD, 57. artikulua).

Halaber, parte hartu ahalko dute aurreko paragrafoetan jasota ez dauden atzerriko pertsonek, legezko bizitokia Espainiar Estatuan dutenek. Horiek hautatuz gero, frogatu egin beharko dute baimen administratiboa dutela kontratuaren xede den jarduera egiteko, formalizatu aurretik, eta Administrazioarekiko harremana soilik lan kontratu baten bidezkoa izan ahalko da.

  • 16 urte beteak edukitzea eta, hala badagokio, nahitaezko erretiroko adina gaindituta ez izatea.
  • Zerbitzutik diziplina espedienteren baten bidez edo epaile baten ebazpenez aldendu ez izana.

Deialdi honetarako, bereziki, unibertsitateko gradu titulazioa edo baliokidea beharko da, Informazio Zientzien, Marketin eta Komunikazioaren, Publizitate eta Giza Baliabideen edo Turismoaren alorrekoa.

Aurrekoaz, gain, euskarako 3. hizkuntza eskakizunaren egiaztagiria beharko da, lehen oinarrian eskatutakoa, edo seigarren oinarrian jasotako horretarako probak gainditu beharko dira.

Halaber, ingeleseko C1 maila eta alemaneko B2 maila egiaztatuta eduki beharko dira, hizkuntza horietarako Europako Erreferentzia Esparruko mailen arabera, seigarren oinarrian jasota dagoenez.

Barne sustapeneko txandatik sartzen direnak zerbitzu aktiboan edo zerbitzu berezietan egon beharko dira, edo egoera baliokidean jatorrizko lanpostuaren lan esparruan, Bilbao Ekintzan, mugagabeko kontratuarekin, eta honako betekizun hauek bete beharko dituzte:

  • Bertan bi urteko zerbitzua bete izana.
  • Eskatutako titulazioa edo antzinatasuna edukitzea, baita sartzeko gainerako betekizunak ere.

Eskatutako betekizun guztiak eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean eduki beharko dira, eta hautaketa-prozesuan zehar mantendu beharko dira, kontratazioaren unera arte.

Merezimenduak eskaerak aurkezteko epea amaitzen den eguneko egoeraren arabera baloratuko dira. Data hori, gainera, eskatutako betekizunak betetzearen inguruko erreferentziazko data izango da.

LAUGARRENA. - Eskabideak

  1. Modua

Deialdi honetan parte hartzeko eskaerak webgune honetan eskuragarri egongo den ereduari jarraituz aurkeztu beharko dira: https://opebilbaoekintza.bilbao.eus .

Izangaiek adierazi beharko dute deialdiko oinarrietan eskatutako baldintza eta betekizun guzti-guztiak betetzen dituztela, eta, gainera, adierazi beharko dute zein hizkuntzatan egin nahi dituzten oposizio probak, euskaraz ala gaztelaniaz.    

  1. Eskabideak aurkezteko lekua

Eskaerak telematikoki aurkeztuko dira, webgune honetan eskuragarri egongo den aplikazio informatikoaren bidez: https://opebilbaoekintza.bilbao.eus .Hautaketa prozesuan parte hartzeko eskaeran zerrendatuko dira betetzen diren betekizunak eta alegatutako merezimenduak. Eskaerarekin batera ez da horiek egiaztatzeko dokumentazioaren kopiarik aurkeztuko, epaimahaiak edo Bilbao Ekintzako Giza Baliabideetako Zuzendaritzak eskatutako unean aurkeztu beharko baitira.

Eskabideak paperean ere aurkeztu ahalko dira. Kasu horietarako, 39/2015 Legearen 14. artikuluan, 4. xedapen iragankorrean eta xedapen indargabetzaile bakarrean xedatutakoari jarraituz, 30/1992 Legearen 38.4. artikuluan jasotako lekuetan aurkeztu ahalko dira. Ondorio horietarako, eskabide eredu bat erantsi da oinarri hauetan.

  1. Eskabideak aurkezteko epea

Eskabidea 20 (hogei) egun balioduneko epean aurkeztu beharko da, deialdia argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita (ondorio horietarako, larunbatak, igandeak eta jaiegunak ez dira egun balioduntzat hartuko).

Eskabidea ez bada garaiz eta behar bezala aurkezten, izangaia prozesutik baztertuko da.

  1. Baimena

Hautaketa prozesuan parte hartuz gero, berariaz emango da baimena Prebentzio Zerbitzu Mankomunatuak egoki iritzitako kontrolak edo azterketak egin ditzan, lanposturako gaitasuna egiaztatzeko.

BAOren 109. zenbakian, 2018ko ekainaren 7koan, argitaratutako oinarri orokorren hamabigarren oinarrian jasotako moduan, hautaketa prozesuaren emaitzarekin lan poltsa bat eratuko da lanposturako gaitzat jotako parte hartzaileekin, hautaketa prozesuan egindako probak gainditu dituztenekin. Izangaiek beren parte hartze eskaeran adierazi beharko dute baimena ematen duten administrazio publikoko beste entitate batzuei beren datuak lagatzeko, soilik lan eskaintzak egin diezazkieten. Berariazko baimena jasotzen ez bada, ulertuko da ez dutela baimenik ematen.

Hautaketa prozesuan parte hartzeak berekin dakar elkarrizketa pertsonal bat eta talde dinamikak egitea. Epaimahai kalifikatzaileak, hark izendatutako profesionalen aholkuei jarraituz eta/edo laguntza teknikoarekin, proba horiek egingo ditu puntuazio jakin bat gainditzen duten izangaiekin. Elkarrizketa eta/edo talde dinamikak lotuta egongo dira lanpostu bakoitzerako gaitasun profilekin, eta grabatu egingo dira. Izena ematen duten pertsona guztiek emango dute baimena grabaketa horretarako.  

  1. Izangaiak onartzea

Prozeduran onar daitezen, nahikoa izango da izangaiek eskaeran adieraztea eskatutako baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela eskaera aurkezteko epea amaitzen den egunean.

Behin eskaerak aurkezteko epea amaitutakoan, deialdia egin duen organoak hautaketa prozesuan onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda onartuko du, iragarki taulan eta entitatearen aplikazio informatikoetan argitaratuko da barne sustapeneko kasuetan, eta entitatearen webgunean gainerako kasuetan, eta behin-behineko zerrenda horretan azalduko dira baztertutako izangai bakoitza baztertzek arrazoiak. Hala ere, egitatezko akatsak edozein unetan zuzendu ahalko dira, ofizioz edo interesdunak eskatuta.

Interesdunek erreklamazioak egin ahalko dituzte, edo eskaerak dituen akatsak zuzentzeko eskatu ahalko dute, 10 eguneko epean, onartutako eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Behin erreklamazio aldia igarotakoan eta horiek ebatzitakoan, presidentetzak ebazpena emango du, onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onesteko, eta argitaratu egingo da, behin-behineko zerrenda argitaratu den modu berean.

Ebazpen horretan izendatuko dira prozesuko epaimahai kalifikatzaileko kide guztiak eta haien ordezkoak, eta oposizioko lehen ariketa egiteko data, ordua eta lekua ezarriko da.

Gainerako ariketetarako deialdiak epaimahaiak argitaratuko ditu iragarki taulan eta entitatearen aplikazio informatikoetan, barne sustapenaren kasuan, eta entitatearen webgunean gainerakoetan, hemen: https://opebilbaoekintza.bilbao.eus .

BOSGARRENA. - Epaimahaia

  1. Osaketa

Oposizioko probak zehazteko, garatzeko eta ebaluatzeko, eta merezimenduak baloratzeko, organo deialdi-egileak epaimahai kalifikatzaile bat izendatuko du, eta bertako kideak eta ordezkoak izendatuko ditu

Epaimahai kalifikatzailea indarrean dagoen araudiaren arabera eta Bilbao Ekintzan lanpostuak betetzeko deialdien oinarri orokorren arabera eratuko da.

Presidente bat, idazkari bat eta bi kide izango ditu, gutxienez. Posible bada, Bilbao Ekintzako langileak izango dira, non eta ez zaion irizten komenigarria dela Udaleko langileak izendatzea horretarako, edo, hala badagokio, beste administrazio batzuetakoak, hautaketa prozesuaren nolakotasunagatik edo edukiagatik, edo Bilbao Ekintzak ez duelako organo kalifikatzaileko kide izateko beharrezko baldintzak betetzen dituen langile nahikorik. Euskal Funtzio Publikoko Legearen 99.2. artikuluari jarraituz, HAEEk proposatu ahalko du kideetako bat, deialdian eskatutako hizkuntza profilak egiaztatzeko probetarako.

Epaimahaikideek beren izenean jokatuko dute, eta boto eskubidea izango dute, idazkariak izan ezik; gainera, izendatutako kide bakoitzarentzako ordezko bat izendatu beharko da.

Osaera espezialitate-printzipioaren araberakoa izango da. Beraz, kide guztiek deitutako plazak lortzeko eskatzen den maila akademiko bereko edo handiagoko titulazioa izan beharko dute, eta, gutxienez, kideen erdiarena, titulazio hori bete beharreko lanpostuaren ezagutza-arlo berekoa izan beharko da, eta, bidezkoa ez dela justifikatzen ez bada, sexu bakoitzeko ordezkariak gutxienez % 33 izan beharko dira.

Epaimahaia eratu ahalko da eta hark jokatu ahalko du gutxienez kideen erdiak baino bat gehiago bertaratzen direnean, titularrak zein ordezkoak.

  1. Jarduketa

Deialdi honetan eta bere oinarrietan ezarritako mugen barruan, epaimahaia izango da organo eskuduna egin beharreko proben edukia, ebaluazio irizpide aplikagarriak, proben emaitzak eta haiek egiteari buruzko inguruabar guztiak ezartzeko.

Halaber, eskumena izango du dagozkion erabakiak hartzeko hautaketa probak egin bitartean, proba bakoitzerako ezarritako arauen arau-hauste larrietarako.

Epaimahaiari aholkulariak edo espezialistak batu ahalko zaizkio hautaketa prozesua osatzen duten proba guztietarako edo batzuetarako.

Baldin eta aholkulariak batzen bazaizkio hautaketa prozesua osatzen duten proba guztietarako edo batzuetarako, horiek soilik beren espezialitate teknikoetan arituko dira, Euskal Funtzio Publikoari buruzko 6/1989 Legearen 31.3. artikuluan xedatutakoari jarraituz, eta ahotsa izango dute, baina botorik ez.

Epaimahaikideek eta hautaketa prozesuan esku hartzen duten aholkulariek et espezialistek bermatu egingo dute intimitaterako eskubidea eta izangaiekiko errespetua eta begirunea, eta horietako bakoitzaren inguruan bildutako informazioa behar bezala tratatuko dela bermatuko dute.

Epaimahaikideek ez dute esku hartuko, deialdia egin duen autoritateari jakinarazi beharko diote eta baztertu egin ahalko dira Sektore Publikoko Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. eta 24. artikuluetan jasotako inguruabarrak gertatzen direnean.

SEIGARRENA. - Hautaketa prozedura

Izangaiak lehiaketa-oposizio bidezko barne-sustapeneko sistemaren bidez hautatuko dira.

Bi fase izango ditu: oposizio fasean lau ariketa egingo dira, eta amaitu eta gainditu ondoren, lehiaketa-fasea egingo da; fase horretan, eskabideak aurkeztean alegatutako merezimenduak aztertu eta baloratuko dira. 

OPOSIZIO FASEA

Oposizio faseak 4 ariketa izango ditu, nahitaezkoak denak, eta bata bestea gainditzearen mende egongo da. Oposizioko ariketen hurrenkera, printzipioz, honako hau izango da, baina epaimahaiak ahalmena izango du aldatzeko, hautaketa prozesua ondo egin dadin:

— 1. ariketa: Teorikoa. Nahitaezkoak eta kanporatzaileak izango dira izangai guztientzat.

Bi zati bereizi izango ditu ariketa horrek.

Lehena datza galderaz osatutako test moduko galdetegi bat betetzean. Aukerak izango ditu galdera bakoitzak, eta bata bakarrik izango da zuzena. Galderak deialdi honetako I. eranskineko gaitegi orokorreko gai programaren ingurukoak izango dira. Galdera-sorta aldez aurretik argitaratuko da webgune honetan: https://opebilbaoekintza.bilbao.eus

Gehienez ere 10 punturekin baloratuko da. Nahitaez 5 puntu lortu beharko dira gainditzeko.

Bigarren zatia galdera batzuei idatziz eta labur erantzutean datza. Deialdi honetako I. eranskineko gaitegi espezifikoan jasotako gaien ingurukoak izango dira galderak.

Gehienez ere 10 punturekin baloratuko da. Nahitaez 5 puntu lortu beharko dira gainditzeko. Hautaketa sistemak ondo funtziona dezan, epaimahai kalifikatzaileak erabakiko du zein puntuazio atalase ezarriko duen proba gainditzeko gutxieneko puntuaziotzat, ariketan erakutsitako ezagutza mailaren arabera, eta erabaki hori argitaratu egingo du.

  1. ariketa gainditzen duten izangaiei hurrengo proba egiteko dei egingo zaie.

— 2.ariketa (Ariketa praktikoa): Idatziz egingo da, gehienez ere bi orduz, eta epaimahaiak ekitaldia hasi aurretik proposatutako kasu praktiko bati buruzko ebazpen-proposamena duen txosten bat egingo da, lanpostuari esleitutako eginkizunen edukiari eta/edo erantsitako gaitegian jasotako gaiei buruzkoa. Nahitaezkoa eta kanporatzailea izango da izangai guztientzat.

Proba honetan honako hauek baloratuko dira funtsean: arrazoitzeko gaitasuna, antolaketa, ondorioak planteatzeko eta formulatzeko sistematika, araudi aplikagarria ezagutzea eta behar bezala interpretatzea, eta ezarritako helburuak erdiesteko prozedura egokiak ezagutzea.

Ariketa honetako proba idatzia egiteko, izangaiek epaimahaiak erabakitako dokumentazioa erabili ahalko dute (paperean soilik), baina inola ere ezingo dituzte erabili iruzkindutako legedia, jurisprudentzia edo doktrina jasotzen duten dokumentuak, eskuliburuak edo material bibliografikoak, ez paperean ez formatu elektronikoan. Epaimahaiak zein dokumentazio erabiltzen utziko duen ariketa egiteko datarekin batera argitaratuko da.

Gehienez ere 30 punturekin baloratuko da. Nahitaez 15 puntu lortu beharko dira gainditzeko. Hautaketa sistemak ondo funtziona dezan, epaimahai kalifikatzaileak erabakiko du zein puntuazio atalase ezarriko duen proba gainditzeko gutxieneko puntuaziotzat, ariketan erakutsitako ezagutza mailaren arabera, eta erabaki hori argitaratu egingo du.

Ariketa gainditzen duten izangaiei hurrengo proba egiteko dei egingo zaie.

— 3. ariketa: Gaitasunen ariketa. Nahitaezkoa izango da, eta ez kanporatzailea.  

Lanbide-eremuko gaitasunak (jarrerak eta/edo abileziak) neurtzeko proba bat edo gehiago egingo dira, lanposturako hautagaiak egokiak diren baloratzeko. Adimen-gaitasunak neurtu ahal izango dira, bai eta jarrera- edo nortasun-gaitasunak ere.

Epaimahaiak lanpostuaren arabera egokitzat jotzen dituen tresna motak erabili ahal izango dira (testa, elkarrizketak, talde-dinamikak, rol-probak, etab.).

Ariketa honetan ebaluatuko diren funtsezko elementuak honako hauek izango dira: motibazioa, gaitasun sozialak, izaera psikologikoko alderdiak eta zereginera bideratutako jokabideak, adibidez:

Emaitzetara bideratzea, Aldaketarako malgutasuna eta egokitzapena, Lidergoa, Ahalduntzea, Pertsonen arteko harremana, Influentzia eta negoziazioa, Norberarekiko segurtasuna, Egonkortasun emozionala, Adimen soziala, Lanerako gaitasuna eta Taldeko lana.

Gehienez ere 10 punturekin baloratuko da.  

— 4. ariketa (Euskara proba), nahitaezkoa eta kanporatzailea.

Euskarako 3. hizkuntza eskakizunak egiaztatzean datza, epaimahaiak erabakitako moduan, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen jarraibideen arabera, Euskal Funtzio Publikoaren Legearen 99.1. artikuluan xedatutakoari jarraituz. Ariketa hori Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak egiteko epea webgune honetan argitaratuko da: https://opebilbaoekintza.bilbao.eus. Proba hori egiteko deialdia hautaketa prozesu osoak iraun bitartean egin ahalko da, gainerako ariketak egiteko deialdiak gorabehera.

Deialdi honetara ordurako egindako ariketa guztiak gainditu dituzten izangaiak  bakarrik aurkeztu ahalko dira.

Ariketa hori egitetik salbuetsita egongo dira proba egin aurretik dagokion egiaztagiria aurkezten dutenak:

  • Euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuan xedatutakoari jarraituz hizkuntza profilak egiaztatu nahi dutenak.
  • HAEEk emandako 2. hizkuntza eskakizunaren ziurtagiria edo C2 mailarekin parekatutako euskararen ezagutza egiaztatzeko titulu edo egiaztagiri ofizialen bat dutenak, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin parekatzeko azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuaren arabera.

Ariketa horren kalifikazioa gai edo ez gai izango da.

Oposizio fasean gehienez 60 puntu lor daitezke.

Oposizio fasearen azken kalifikazioa lortzeko, lortutako puntuazioen batura egingo da, eta lanpostuak lortzeko hautagaien hurrenkera zehaztuko da.

Oposizio proben garapena.

1.- Hasiera

Oposizio faseko ariketak ezingo dira hasi gutxienez Estatuko Aldizkari Ofizialean deialdia argitaratu eta bi hilabete igaro arte.

2.- Argitalpena

Oposizio faseko lehen ariketa hasteko lekua, data eta ordua iragarki taulan eta entitatearen aplikazio informatikoetan eta webgunean argitaratuko dira, hautaketa prozesuan onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda onartzeko ebazpenarekin batera, gutxienez zazpi egun balioduneko aurrerapenaz. Gainerako ariketen iragarkiak epaimahaiak argitaratuko ditu iragarki taulan eta entitatearen aplikazio informatikoetan, barne sustapenaren kasuan, eta entitatearen webgunean gainerakoetan, hemen: https://opebilbaoekintza.bilbao.eus. Iragarki horiek hurrengo ariketa egin baino gutxienez 48 ordu lehenago argitaratu beharko dira.

3.- Deialdia

Izangaiei ariketa bakoitzerako deialdia deialdi bakarrean egingo zaie, eta pertsona bat deitutakoan ariketaren batera azaltzen ez bada, zuzenean galduko du ariketa horretan eta hurrengoetan parte hartzeko eskubidea. Beraz, hautaketa prozesutik kanpo geldituko da, salbu eta behar bezala justifikatutako eta epaimahaiak libre erabakitako kasuetan.

Arau bera aplikatuko zaie nahitaezko ariketetako edozein egitera horiek hasi ondoren bertaratzen direnei. Probak egitera ez agertuz gero edo berandutuz gero, horiei uko egin zaiela ulertuko da.

4.- Identifikazioa

Epaimahai kalifikatzaileak edozein unetan eskatu ahalko die izangaiei behar bezala identifikatzeko, eta, horretarako, oposizioko ariketa guztiak egitera NANarekin joan beharko dira, edo epaimahaiaren iritziz izangaiaren nortasuna behar bezala egiaztatzen duen best edozein dokumentu ofizialekin (pasaportea, gidabaimena, atzerritarren identifikazio zenbakia eta abar).

5.- Ariketen arteko tartea

Oposizioko ariketa bakoitza amaitu eta bestea hasi bitartean gutxienez 72 orduko tartea igaro beharko da, eta, gehienez, 45 egun baliodunekoa.  Nolanahi ere, egoki iritziz gero, epaimahaiak hainbat ariketa saio berean egitea erabaki ahalko du, baita egoki iritzitako ariketak izangaiek irakurtzea ere. Azken hori publikoa izango da, eta adieraziko diren egunetan eta orduetan egingo da. 48 ordu lehenago eman beharko da horren berri.

LEHIAKETA FASEA

Lehiaketa fasea oposizio fasea amaitutakoan hasiko da, eta fase hori gainditu duten izangaiak igaroko dira hartara. Eskaerak aurkezteko epean alegatutako merezimenduak aztertzean eta baloratzean datza, epaimahaiak emandako epean behar bezala egiaztatu beharrekoak. Merezimenduen balorazioa oinarri hauetan deskribatutakoaren arabera egingo da, eta ezingo da bestelako ezein merezimendu baloratu. Eskaerak aurkezteko epea amaitzeko egunerako aurkeztutakoak bakarrik baloratuko dira.

  1. Lan esperientzia: Administrazio publikoan emandako zerbitzuak, lanpostuari dagozkion eginkizunak betetzen, 2 puntu zerbitzuan emandako urte bakoitzeko, edo sei hilabeteko edo hortik gorako frakzio bakoitzeko, gehienez 12 puntu.

 Oro har, esperientzia hori honako hauetan emandako zerbitzuei buruzkoa da:

  • Administrazio publikotzat hartzen diren erakunde eta organismoak (Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren 2. artikulua)
  • Sektore publikoko enpresak edo erakundeak
  • Titulartasun publikoko enpresa pribatuak
  • Unibertsitate publikoak 
  1. Prestakuntza Titulu akademiko ofizialak, deialdikoak ez direnak eta administrazio eskudunak balio akademiko ofiziala duten tituluak ematea aitortuta duen ikastetxe publiko edo pribaturen batek emandakoak.

 Hirugarren oinarrian titulazio bat baino gehiago aurkezteko aukera jasotzen bada, izangaiek eskabidean zehaztu beharko dute zer titulazio nahi duten baldintza espezifiko gisa kontuan hartzea, eta gainerakoak lehiaketaren fase honetan baloratu ahal izango dira. 

 Bestalde, titulazio akademiko horiek lanpostuaren berezko eginkizunekin eta irakasgaiekin lotuta egon beharko dute. Gehienez 8 puntu, honako xehetasun honen arabera:

 - Lizentzia, Arkitektura, Ingeniaritza edo Graduko titulua izatea (MECES 3): 4 puntu.

- Gradu titulua (MECES 2), Ingeniaritza Teknikoa edo Diploma izatea: 2,5 puntu

- Master titulua izatea: 1,5 puntu.

 Merezimendu gisa alegatutako goragoko titulu bat lortzeko beharrezkoak diren tituluak ez dira baloratuko.

 Ikasketa berberei buruzko unibertsitate-titulua duenari zuzendutako egokitzapen-ikastaro baten bidez lortutako gradu-titulua titulu bakartzat hartuko da jatorrizko tituluarekin batera.

 Graduko tituluaren edo unibertsitateko masterrekoaren bitartez MECES 3 maila egiaztatzen bada, unibertsitateko masterra ez da merezimendu gisa baloratuko deialdian MECES 3 mailako lizentzia, ingeniaritza edo arkitektura duten izangaiak badaude.

 

  1. Hizkuntzak: Europar Batasuneko hizkuntza ofizialen ezagutza behar bezala egiaztatua. Balio akademikoa duten tituluak emateko legez gaitutako hezkuntza eta irakaskuntza zentroek emandako ziurtagiri ofizialaren bidez egiaztatuko da. Gehienez 5 puntu, honako xehetasun honen arabera:

Europar Batasuneko gainerako hizkuntza ofizialak. Gehienez 5 puntu honako xehetasun eta maila hauen arabera:

  • Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C2 maila edo goragokoa: 2,5 puntu hizkuntza bakoitzeko.
  • Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 maila edo goragokoa: 2 puntu hizkuntza bakoitzeko. (Ingelesa eta alemana izan ezik, ezinbesteko betekizuna baita hautaketa prozesu honetan parte hartzeko).
  • Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren B2 maila: 1,5 puntu hizkuntza bakoitzeko. (Ingelesa eta alemana izan ezik, ezinbesteko betekizuna baita hautaketa prozesu honetan parte hartzeko).

Hizkuntzaren ezagutza merezimendu gisa baloratzeko, aurkeztutako tituluek egiaztatu beharko dute hizkuntza horren ezagutza 4 hizkuntza gaitasunena dela (ahozko ulermena, idatzizko ulermena, ahozko adierazpena eta idatzizko adierazpena).

Hizkuntza berak ezin izango du balorazio bat baino gehiago eragin; beraz, mailarik altuena duena bakarrik hartuko da kontuan.

Lehiaketa-fasean lor daitezkeen puntuen batura, guztira, ez da 25 puntu baino gehiagokoa izango.

EUSKARAREN EZAGUTZAREN BALORAZIOA

Merezimendutzat hartuko da deialdian parte hartzeko oinarri hauetako lehen oinarrian eskatzen dena baino hizkuntza-eskakizun handiagoak egiaztatzea.

Egiaztapena oinarri honen aurreko atalean adierazitako moduan egin ahal izango da.

Honako baremo honen arabera baloratuko da plazak lortu nahi dituzten izangaien euskararen ezagutza:

– HE4: 15 puntu

Epaimahaiak, oposizioko ariketak eta lehiaketa-faseko merezimenduen balorazioa amaitu ondoren, euskararen ezagutza-balorazioarekin batera, sailkapen-ordena ezarriko du, handienetik txikienera, hautaketa-prozesuko fase guztiak batuta..

ZAZPIGARRENA. – Hautaketa prozesuko kalifikazioa

Lehiaketako merezimenduen balorazioa egiteko, oinarri hauetan zehaztutako merezimenduen baremoen arabera emandako puntuak batuko dira.

Behin betiko sailkapen hurrenkera oposizio fasean eta lehiaketa fasean (merezimendu bakoitzagatik emandako puntuen batura) lortutako puntuen baturaren araberakoa izango da, gehi, hala badagokio, ebaluazioan euskararen ezagutzaren merezimenduagatik lortutakoak.

Puntuazioan berdinketak badaude, hau da, gaikuntza berdina badago, lehentasuna emango zaie emakumeei emakumeak langileen % 40 baino gutxiago diren kategorietan, non eta beste izangaiak ez duen neurria ez aplikatzeko arrazoirik, sexuagatiko bazterkeria ez dakarrenik, adibidez, enpleguan sartzeko eta bertako sustapenerako zailtasun bereziak dituen beste kolektiboren batekoa izatea.

Berdinketa ez bada hausten, sailkapen hurrenkerako puntuazio berdinketak irizpide honen arabera desegingo dira: oposizio faseko lehen ariketan puntuazio handiena lortu duenari emango zaio lehentasuna, eta, bestela, lehiaketa fasean “lanpostuari dagozkion funtzioetan administrazio publikoetan emandako zerbitzuen esperientzia profesionala” atalean puntuazio handiena lortu duenari. Hala ere berdinketa badago, zozketa bidez hautsiko da.

Behin hautaketa prozesua amaitutakoan, epaimahaiak hautatutakoen zerrenda argitaratuko du, puntuazio hurrenkeran.

ZORTZIGARRENA. – Gaindituen zerrenda eta dokumentuak aurkeztea

Nahitaezko ariketak gainditzen dituztenek epaimahaiak adierazitako epean aurkeztu beharko dituzte deialdiaren oinarrietan hautaketa prozesuan parte hartzeko eskatutako baldintzak egiaztatzeko dokumentuak.

Baldin eta adierazitako epean eta ezinbesteko kasuetan izan ezik ez badituzte aurkezten edo ez badituzte betetzen eskatutako betekizunak, ezin izango dira izendatu eta haien jarduketa guztiak indarrik gabe geldituko dira. Horrez gain, erantzukizuna izan ahalko dute hautaketa prozesuan parte hartzeko eskaeran faltsukeriaz jokatzeagatik.

Hautaketa prozesua bukatutakoan, epaimahaiak webgunean eta korporazioaren iragarki taulan argitaratuko du gainditu dutenen zerrenda, puntuazio hurrenkeran, eta interesdunei 10 egun balioduneko epea emango die, argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita, egoki iritzitako erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamazioen epea bukatu ondoren, eta, hala badagokio, behin aurkeztutakoak ebatzitakoan, gainditu dutenen behin betiko zerrenda argitaratuko da, eta zerrenda hori entitatearen zuzendari nagusiari bidaliko zaio (Bilbao Ekintzaren Estatutuen 17. artikulua), hautatutakoa deialdiko lanpostuari atxikitzeko, eta idatziz jasoko da atxikitze hori behin betikoa dela, baita lanpostuaren ordainsari baldintzak, data eta ondoreak ere.

Epaimahai kalifikatzailearen ebazpenak lotesleak izango dira izendapena egiten duen organoarentzat, baina hark berrikusi egin ahalko ditu indarrean dagoen Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeari jarraituz.

BEDERATZIGARRENA. - Lan poltsa

Dagokion hautaketa prozesua gainditu duten baina lanposturik gabe gelditu diren pertsonen zerrendak, argitaratutako behin betiko hurrenkeraren araberakoak, oposizio fasea gainditu dituztenenak, baliozkoak izango dira lanpostuak aldi baterako betetzeko, hautaketa prozedura berri bat egin behar izanik gabe, eta sartu egingo dira entitatearen aldi baterako zerbitzuetarako erabilitako lan poltsetan. Horien indarraldia dagokion deialdian hautatutakoek lanpostua hartzen duten egunaren biharamunean hasiko da, eta entitatean zeuden aurreko lan poltsak baliorik gabe geldituko dira.

HAMARGARRENA- – Inpugnazioak

Deialdi publiko hau eta haren oinarriak onesten dituen ebazpenaren aurka bidezko administrazio errekurtsoak jarri aurkeztu ahalko zaizkio organo eskudunari, horiek dagokion aldizkari ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean.

 

Bilbon 2021eko ___irailaren _30an

 

  

  1. ERANSKINA

GAITEGIA

KANPO SUSTAKETA ETA MARKETINEKO TEKNIKARIA

GAI OROKORRAK

  1. Espainiako 1.978 Konstituzioa. Printzipio nagusiak. Funtsezko eskubideak eta etebeharrak.
  2. Euskal Autonomia Erkidegoaren Autonomia Estatutua. Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenak: esklusiboak, legegintza garatzekoak eta betearaztekoak.
  3. Biztanle-kopuru handiko udalerrietako udal antolaketa (7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena: X. titulua).
  4. Bilboko Udalaren antolaketa. Araudi organikoak.
  5. Urriaren 1eko 39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.
  6. Uztailaren 6ko 6/1989 Legea, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa. Funtzionarioen eginbeharrak eta eskubideak. Ordainsariak. Diziplina-araubidea.
  7. Azaroaren 24ko 10/1982 Legea, euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizkoa.
  8. Lan Arriskuen Prebentzioaren Legea.
  9. Datuen babesa: Apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamendua (EB), Europako Parlamentu eta Kontseiluarena, Datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio libreari lotuta pertsona fisikoak babesteari buruzkoa. Erregelamendu horrek 95/46/EB Zuzentaraua baliogabetu du. Abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa.
  10. Emakumeen eta Gizonen berdintasunerako Legea, Euskal Autonomia Erkidegokoa. Andrazkoen eta Gizonezkoen arteko Aukera Berdintasunerako Bilboko Udalaren V. Plana.
  11. Kontratazio administratiboa. Motak: elementuak eta subjektuak, kontratu publikoen objektua eta kausa. Kontratazioaren forma eta kontratistak aukeratzeko sistemak. Kontratuen formalizazioa.
  12. Giza baliabideak erregulatzeko tresnak: lan eskaintza publikoa, enplegu-planak eta beste arrazionalizazio-sistema batzuk.
  13. Tokiko erakundeetako langileak: motak eta araubide juridikoa. Toki-administrazioko funtzio publikoa: toki-administrazioko funtzionario motak. Langileak antolatzeko tresnak: plantillak eta lanpostuen zerrendak.

 GAI ESPEZIFIKOAK

  1. Euskal Autonomia Erkidegoaren turismoaren esparru juridikoa: 13/2016 Legea, uztailaren 28koa, Turismokoa. Xedea, definizioak eta helburuak. Administrazio turistikoaren zeregina. Baliabide turistikoak eta jarduera turistikoa.
  2. Euskadiko Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila, 81/2017 Dekretua, apirilaren 11koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena.
  3. Euskal Turismo Agentzia, BASQUETOUR: helburuak eta organigrama.
  4. Euskal administrazio publikoaren eta sektore pribatuaren arteko elkarlana eta lankidetza turismoaren alorrean. Euskadiko Turismoa Mahaia. Funtzioak eta kideak. 5/2025 Dekretua, urtarrilaren 27koa.
  5. Turismo Bulegoen Euskal Sarea Itourbask: 279/2003 Dekretua, azaroaren 18koa, Turismo Bulegoen Euskal Sarea (ITOURBASK) sortzekoa. Nolakotasuna eta kontzeptua. Betekizun nagusiak.
  6. “Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Plan Estrategikoa (2017-2020)”. Turismoko Formulazio Estrategikoa, ardatz nagusiak.
  7. Bilbo-Bizkaia Helmugako Estrategia Turistikoa (2017-2020). Printzipioak eta Helburuak.
  8. Bilbo-Bizkaia Helmugako Estrategia Turistikoa (2017- 2020). Lan-ildoak.
  9. Bilbao-Bizkaia Marketin Plana (2018-2025). Ikuspegia, Xedea eta Desiratutako Posizionamendua. Asmoak eta Helburuak.
  10. Bilbao-Bizkaia Marketin Plana (2018-2025). Bilbao-Bizkaia helmugaren Produktu Estrategia.
  11. Bilbao-Bizkaia Marketin Plana (2018- 2025). Merkatu estrategia: irizpideak eta Merkatu Nagusiak.
  12. Bilbao-Bizkaia Turismo Ekintza Planaren (2019-2025) Produktuen Eragiketa Plana.
  13. Bilbao-Bizkaia Turismo Ekintza Planaren (2019-2025) Sustapeneko Eragiketa Plana. Programa nagusiak.
  14. Covid-19aren ondorioei aurre egiteko Bilbo Bizkaiko sektore turistikoa berraktibazeko plana (2020-2021 urteak)
  15. Elkarlana eta lankidetza turismoaren alorrean Bilbao Bizkaian. “Bilbao-Bizkaia Action Group”. Egitura, funtzioak eta kideak.
  16. Turismo eta Sozietate Monitorea Bizkaian. Herritarren Bizkaiko turismoaren inguruko pertzepzio-inkesta. (2020. urtea)
  17. Egitura turistikoa Bilbon. Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotzitzaren organigrama.
  18. Bilboko ekonomia sustapeneko sozietatea, “Bilbao Ekintza”. Egitura, helburuak eta funtzioak.
  19. Bilboko turismo-bulegoak. Helburuak, xedea eta funtzioak.
  20. Bilbao Convention Bureau. Antolakuntza, xedea eta funtzioak.
  21. Tokiko merkatu turistikoa. Bilbora turistak bidaltzen dituzten merkatu nagusiak. Jarduera turistikoaren oinarrizko adierazleak (bidaiarien sarrera, ostatu-gauak, batez besteko egonaldia, jatorriak, urteko sasoiekiko lotura).
  22. Bilboko ostatu eskaintza turistikoa. Ostatu-motak, bolumena, okupazio-maila.
  23. Eskari turistikoa Bilbon, adierazle nagusiak: bidaiarien sarrerak, ostatu-gauak, batez besteko egonaldia, okupazio-gradua, jatorria, sasoiak.
  24. Bilbao Bizkaiko festak eta jaialdiak. “The Place to Be”
  25. Smart Destination. BIOTIP-Smart Tourism de Bilbao proiektua.
  26. “Enplegua eta ekonomia sustatzea bidaien eta turismoaren bidez. Covid-19aren eragin sozioekonomikoa arintzeko eta susperraldia bizkortzeko ekintzarako deia. TME”. Gomendio nagusiak.
  27. Turismoa 2030 agendan.

 

(*) Aipatutako araudietan aldaketak badaude, eskabideak aurkezteko epea amaitu den datan indarrean zeuden testuak hartuko dira kontuan, beti.