LEP: Lan Eskaintza Publikoa

HASIERA

ONGI ETORRI --NOMBRE-- WEBGUNERA


ONGI ETORRI BILBAO EKINTZAKO LAN ESKAINTZA PUBLIKOAREN WEBGUNERA

Webgune honetako datuak informaziorako baino ez dira. Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratutako testuek soilik izango dute balio juridikoa.

Datuen babesa.

Edozein hautaketa-prozesutan parte hartzeak esan nahi du hautagaiak baimena ematen duela eskarian jasotako datu pertsonalak (izen-abizenak, NAN zenbakia eta prestakuntza-maila) tratatzeko. Hautagaiek hautaketa-prozesuetara aurkezteak esan nahi du baimena ematen dutela eskabidean ageri diren datu pertsonalak erabiltzeko (izen-abizenak, NAN eta ikasketak), aldizkari ofizialetan, iragarki tauletan, webgunean eta, oro har, hautaketa-prozesuaren emaitza partzialak edo behin betikoak jakinarazteko erabiltzen den edozein bideren bitartez argitaratzeko. Halaber, hautagaiek datuak erabiltzeko baimena ematen dute, HAEEk edo erakunde eskudunak euskararen hizkuntza-eskakizuna edo beste hizkuntzaren baten ezagutza maila egiaztatu dezan, eta, oro har, hautaketa-prozesuari dagozkion ariketak epaimahaiak, erakundeak, enpresak edo epaimahaiak agintzen dionak modu egokian prestatu eta burutzeko direla baieztatzeko.

Hautaketa-prozesuak publizitate printzipioak araututa daude. Ondorioz, hautagaiaren eskabiderik ez da onartuko baldin eta ez badu bere datuak lagatzea onesten aurreko paragrafoan adierazitako edukiaz eta helburuetarako.

Hautaketa-prozesuen ondorengo lan-poltsak egiteko, hautagaiek eskabidean adierazi beharko dute datu hauek administrazio publikoko beste erakunde batzuei lagatzeako ados dauden, horiek enplegu eskaintzak egiteko legez aurreikusitako baldintzetan: Izen-abizenak, NAN zenbakia, helbidea, harremanetarako telefonoa eta prestakuntza-maila. Beren beregi ez badute adierazten, onartzen ez dutela ulertuko da.

  • - Hautagaiek emandako datuak Bilbao Ekintza, E.P.E.L enpresak tratatuko ditu, PERSONAL izeneko tratamenduarekin eta horretaz Bilbao Ekintza erakundeko Giza Baliabideen Saila arduratuko da
  • Interesdunek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta haien tratamenduaren eramangarritasuna, mugaketa edo aurka egiteko eskubideak baliatu ahal izango dituzte. Horretarako, idatzizko komunikazio bat bidali beharko dute helbide honetara: Bilbao Ekintza, E.P.E.L.- Giza Baliabideen Saila, Nafarroa kalea, 5. 2. solairua. 48001 Bilbo
  • - Informazio gehiago behar bada, Bilbao Ekintzako Giza Baliabideen Sailarekin harremanetan jar zaitezke:

Telefonoak: 94 420 53 05 / 94 420 53 28

Posta elektronikoa: Kontsulta elektronikoen atalean egin dezakezu, egin dezakezu klikatu hemen. (ope@bilbaoekintza.bilbao.eus)

Neguko ordutegia (urritik maiatzera):

- Astelehenetik barikura: 08:30-14:00.

Udako ordutegia (ekainetik irailera):

- Astelehenetik barikura: 08:30-13:00.