LEP: Lan Eskaintza Publikoa

Deialdiko oinarri espezifikoak ALOR JURIDIKOKO ETA KONTRATAZIOKO TEKNIKARI (Egonkortze-Lehiaketa Oposizioa 2022)

imprimir  B.A.O.rako sarbidea  descarga de pdf

ERANSKINA

EGONKORTZEKO PROZESU BEREZIAREN DEIALDIAREN OINARRI ESPEZIFIKOAK, JABETZAN ETA LEHIAKETA-OPOSIZIO SISTEMAREN BIDEZ HORNITZEKO ZUZENBIDEKO ETA KONTRATAZIOKO TEKNIKARIAREN LANPOSTU BAT

1. Deialdiko lanpostua

Honakoekin bat etorriz, zuzenbideko eta kontratazioko teknikariaren lanpostu baterako deialdia egin da:

Kategoria: A teknikaria
Barne sustapena: 1
Hizkuntza eskakizuna: 3. HE
Hautaketa sistema: lehiaketa-oposizioa

Barne sustapena egongo dela dioen aipamenari dagokionez, ulertu behar da deialdietan aldi berean egingo dela txanda askeko eta barne sustapeneko prozesua. Hori horrela, prozesua gainditu duten bi txandetako izangaiak prozesu berean baldin badaude, barne sustapeneko prozesuaren bitartez parte hartu dutenek izango dute lanpostua eskuratzeko lehentasuna. Barne sustapeneko txandan izangairik ez badago, txanda askeko prozesutik baino ez da jarraituko prozesuarekin.
Lanpostuen izendapenak eta kategoriaren identifikazioa lanpostuen gaur egungo ezaugarriak kontuan hartuz erabiliko dira. Bilbao Ekintzaren lanpostuen katalogoa prestatzen ari garenez, baliteke horren ondoriozko egokitzapenak egin behar izatea guztiz prest dagoenean.

2. Parte hartzeko baldintzak

2.1. Plazak lortu nahi dituztenek egonkortzeko oinarri orokorretako 5.1 atalean oro har ezarritako betekizunak bete beharko dituzte.


3. Deitutako lanpostuari dagozkion betekizun espezifikoak

3.1. Laneratzeko titulazioa: Unibertsitateko gradu edo lizentziatura titulua izatea ikasketa hauetan: Zuzenbidea edo baliokidea.

3.2. Euskara: Lanpostu honetarako betekizuna da euskararen 3. hizkuntza eskakizuna izatea.

4. Hautaketa prozesua

Hautaketa sistema lehiaketa-oposizioa izango da:

A) Oposizio fasea

Oposizio fasean hiru ariketa egingo dira, eta hirurak nahitaezkoak eta baztertzaileak izango dira.

Lehenengo ariketa: nahitaezkoa eta baztertzailea

Bi zati izango ditu eta egun berean elkarren segidan egingo dira. Gainera, epaimahaiak atseden hartzeko denbora bat utzi ahal izango die hautagaiei zati bien artean.

Lehenengo zatian test motako 60 galderadun galdetegiari erantzun beharko zaio idatziz. Galderak epaimahaiak aukeratuko ditu aurretiaz https://ope.bilbao.eus udalaren web orrian argitaratutako galdera multzotik. Bakarrik 50 izango dira ebaluagarriak eta 10 erreserbakoak izango dira. Lau erantzun posible izango dituzte eta bakarra izango da zuzena, eta erantsitako programako zati orokorreko (1etik 18ra arteko gaiak) arloetan oinarrituta egongo dira. Galderei erantzun beharko zaie epaimahaiak proba hasi aurretik esango duen gehieneko denboran.

Azken 10 galderak erreserba galderak dira eta bakarrik kontuan hartuko dira 50 galderetako bat ezeztatzen bada.

Zati horren kalifikazioa 0,00 (zero) eta 24,00 (hogeita lau) puntu artekoa izango da. Zati honetan, erantzun zuzen bakoitzak 1,00 (bat) puntu jasoko ditu eta erantzun oker bakoitzeko -0,33 (hogeita hamahiru ehunen) puntu kenduko dira. Horrela, lor daitekeen gehieneko puntuazio zuzena 50,00 (berrogeita hamar) puntukoa izango da, eta azken puntuazioko 24,00 (hogeita lau) puntuekiko baliokideak izango dira.

Erantzun gabeko galderek eta erantzun bikoitzek ez dute zigorrik jasoko.

Bigarren zatian idatziz 2 gai garatuko dituzte hautagaiek. Epaimahaiak ausaz 6 gai aterako ditu eta horietatik garatzeko biak hautatuko dituzte, eta gaiak erantsitako gaitegiko zati espezifikokoak izango dira.

Bi gaiak 3 orduan garatu beharko dira gehienez ere.

Ariketa honetan baloratuko dira unibertsitateko prestakuntza orokorra, ideiak argiak izatea eta antolatuta egotea, idatziz adierazteko erraztasuna, hautagaien ekarpen pertsonalak eta laburtzeko gaitasuna.

Ariketaren zati hori egin aurretik, epaimahaiak zuzenketa irizpideak eta puntuazio modua jakinaraziko ditu.

Bigarren zatiak 0,00 (zero) eta 16,00 (hamasei) puntu artean izango ditu, eta gutxienez 6,40 puntu eskuratu beharko dira.

Ariketa horrek 0,00 (zero) eta 40,00 (berrogei) puntu artean izango ditu, eta zuzenean kanporatuko dira gutxienez 16,00 (hamasei) puntu eskuratzen ez dituzten hautagaiak, baldin eta lehen ariketako bigarren zatian gutxienez 6,40 puntu eskuratzen badituzte.

Bigarren ariketa: nahitaezkoa eta baztertzailea

Epaimahaiak ariketa egin baino lehen proposatuko dituen bi gaien artean aukeratutako kasu praktiko bat ebatzi beharko da gehienez ere 2 orduan.

Ariketa honetan honako hauek baloratuko dira funtsean: arrazoitzeko gaitasuna, antolaketa, planteatzeko eta ondorioak formulatzeko sistematika eta araudi aplikagarria ezagutzea eta behar bezala interpretatzea.

Ariketa hau egin aurretik, epaimahaiak zuzenketa irizpideak eta puntuazio modua jakinaraziko ditu.

Ariketa honek 0,00 (zero) eta 20,00 (hogei) puntu artean izango ditu, eta zuzenean kanporatuko dira gutxienez 8,00 (zortzi) puntu lortzen ez dituzten hautagaiak.


Hirugarren ariketa (euskararen proba)

Nahitaezkoa eta kanporatzailea izango da.

Euskararen 3. hizkuntza eskakizuna egiaztatzean datza, epaimahaiak erabakitako moduan, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen jarraibideen arabera, eta Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 99.1. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Ez dute ariketa hau egin beharko ariketa egin baino lehen HAEEren 3. hizkuntza eskakizunaren ziurtagiria edo Hizkuntzen Erreferentziarako Europako Esparru Bateratuko C-1 mailarekin parekatu daitezkeen euskara ezagutzaren ziurtagiri edo titulu ofizialak dituztenek eta hizkuntza profila Euskararen Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuan egiaztatuta dutenek. Horretarako, parte-hartzaileak ez du aurkaratu beharko dagokion erregistroan ziurtagiriak egiaztatzea. Egiaztapenaren aurka agertzen diren hautagaiek epaimahaiak eskatutakoan beharrezko dokumentazioa entregatu beharko dute.

Apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuak - euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena- xedatutakoaren babesean hizkuntza eskakizuna egiaztatu nahi dutenek dagokion ziurtagiri akademikoa aurkeztu beharko dute, baldin eta ariketa hau egin aurretik egiaztatu baldin badute.

Ariketa hau gai edo ez gai moduan kalifikatuko da nahitaezko 3. hizkuntza eskakizuna duten lanpostuei atxikitako lanpostuetako hautagaien kasuan.

Oposizio faseko gehieneko puntuazioa
Fase honetan gehienez 60,00 (hirurogei) puntu eskuratu ahalko dira.

B) Lehiaketa fasea

Merezimendu guztiak eskaeran/erantzukizunpeko adierazpenean aipatu beharko dira berau aurkezteko epearen barnean.

Merezimenduak eskuratzeko gehieneko epea eskariak/erantzukizunpeko adierazpena aurkezteko azken eguna izango da.

Eskaera/erantzukizunpeko adierazpena zein egunetan aurkeztu den albo batera utzita, merezimenduak zenbatuko dira eskaerak/erantzukizunpeko adierazpenak aurkezteko azken egunera arte.

Prozesua kalifikatzeko baremo honi jarraituta batuko dira esleitutako puntuak:

a) Esperientzia orokorra

Administrazio publikoetako plazetan edo postuetan emandako zerbitzuak baloratuko dira, baldin eta horien laneratzeko betekizuna bat badator oinarri hauetako 3.1 ataleko aurreikuspenekin. Gehienez ere 20,00 (hogei) puntu eskuratu ahalko dira eta 2,86 (bi koma laurogeita sei) puntu jasoko dira lan egindako urte bakoitzeko edo sei hilabete baino gehiagoko aldi bakoitzeko.

b) Esperientzia espezifikoa

Esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita eta modu osagarrian baloratuko dira Bilbao Ekintzako zuzenbideko eta kontratazioko teknikariaren lanpostuetako A teknikariaren kategorian emandako zerbitzuak graduko unibertsitate titulazioarekin edo baliokidearekin. Gehienez ere 20,00 (hogei) puntu eskuratu ahalko dira eta lan egindako urtebete edo sei hilabete baino gehiagoko aldi bakoitzeko 2,86 (bi koma laurogeita sei) puntu eskuratuko dira 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera zenbatzen hasita.

Prozesu hauek arautzen dituzten oinarri orokorrekin bat etorriz, administrazio publikoen kontzeptua indarreko araudiak esandakoaren arabera ulertuko da (bereziki, Enplegatu publikoaren oinarrizko estatutuaren testu bateginaren 2. artikuluaren arabera).

Lehiaketa faseko gehieneko puntuazioa.
Fase honetan gehienez ere 40,00 (berrogei) puntu eskuratu ahalko dira.

5. Lan poltsa

Deialdi honek lan poltsa bat sortuko du. Hasiera batean bertan egongo dira lanposturik eskuratu ez duten eta puntuaziorik onena lortu duten 20 hautagaiak, eta subsidiarioki aplikatuko da Bilbao Ekintzan dagoen eta azken ohiko hautaketa prozesutik sortu zen lan poltsarekiko.

6. Gaitegia

Zati orokorra
1. gaia: 1978ko Espainiako Konstituzioa. Printzipio orokorrak. Funtsezko eskubideak eta betebeharrak.
2. gaia: Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutua. Euskadiko eskumenak: esklusiboak, lege garapenekoak eta egikaritzekoak.
3. gaia: Udalerria. Biztanle asko dituzten udalerrietako udal antolamendua (Toki araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen X. titulua).
4. gaia: Bilboko Udalaren antolamendua. Erregelamendu organikoak.
5. gaia: 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio publikoen administrazio prozedura erkidearena.
6. gaia: 6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal funtzio publikoari buruzkoa. Funtzionarioen eskubideak eta betebeharrak. Ordainsariak. Diziplina araubidea.
7. gaia: 10/1982 Legea, azaroaren 24koa, Euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizkoa.
8. gaia: 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Lan arriskuen prebentzioari buruzkoa.
9. gaia: 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa. Datuak babesteko 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentu eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, Datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena eta 95/46/EE Zuzentaraua (Datuak babesteko Erregelamendu Orokorra) indargabetzen duena.
10. gaia: 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabeko bizitzetarako. Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako Bilboko Udalaren V. Udal Plana.
11. gaia: Administrazio kontratazioa. Motak: elementuak eta subjektuak, kontratu publikoen arrazoia eta xedea. Kontratisten hautaketa sistemak eta kontratazio modua. Kontratuen formalizazioa.
12. gaia: Giza baliabideak arautzeko tresnak: enpleguko eskaintza publikoa, enplegu planak eta bestelako arrazionalizazio sistemak.
13. gaia: Toki erakundeetako langileak: motak eta araubide juridikoa. Tokiko funtzio publikoa: tokiko funtzionario motak. Langileak antolatzeko tresnak: plantillak eta lanpostuen zerrendak.
14. gaia: Toki erakundeen aurrekontu orokorra. Aurrekontu egitura. Sortzea eta onestea. Aurrekontua luzatzea. Aurrekontua egikaritu eta likidatzea.
15. gaia: Toki erakundeen ordenantzak eta erregelamenduak.
16. gaia: Gorte Nagusiak. Herriaren Defendatzailea. Arartekoa.
17. gaia: Estatuaren eta autonomia erkidegoen artean eskumenak banatzea. Eskumen banaketa Konstituzioan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuan.
18. gaia: Botere Judiziala. Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioa. Justizia Auzitegi Nagusia: antolaketa, esparrua eta osaera.

Zati espezifikoa
19. gaia: 19/2013 Legea, abenduaren 9koa, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzkoa. Gobernu irekia, gardentasuna, datu irekiak eta herritarren parte-hartzea Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legean.
20. gaia: Administrazio egintzen eraginkortasuna eta horien baldintzak. Betearazpena eta etetea. Administrazio egintzen egikaritzea
21. gaia: Administrazio egintzaren balioezintasunaren teoria. Egintza deusezak edo deuseztagarriak. Administrazio egintzaren baliozkotzea. Ofiziozko berrikuspena.
22. gaia: Administrazio errekurtsoak. Kontzeptua. Printzipio orokorrak eta motak. Araubide juridikoa. Administrazio errekurtsoak ordezkatzeko prozedurak: kontziliazioa, bitartekaritza eta arbitrajea.
23. gaia. 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore publikoko kontratuei buruzkoa. Sektore publikoko kontratazioaren konfigurazio orokorra eta kontratuen egiturazko elementuak (xedapen orokorrak, itunen askatasuna, kontratua perfekzionatzea eta haren forma).

24. gaia. 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, SPKL; kontratuaren zatiak.

25. gaia. 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, SPKL; kontratua prestatzea eta adjudikatzea. Prozedurak: prozedura irekia, mugatua, negoziatua eta lehia elkarrizketa. Kontratu txikien zehaztapenak.

26. gaia. 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, SPKL. Administrazio kontratuen eraginak, horiek betetzea eta iraungitzea. Baliogabetasun araubidea eta errekurtsoak.

27. gaia. 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, SPKL; kontratazioa kudeatzeko antolakuntza administratiboa. Kontratazioaren arrazionalizazio teknikoa.

28. gaia. 1098/2001 Errege Dekretua, urriaren 12koa, Herri administrazioen kontratuei buruzko legearen erregelamendu orokorra onesten duena.

29. gaia. Langileen Estatutuaren Legearen Testu Bategina: kontzeptua eta konstituzio printzipioak. Lan antolamenduaren iturriak. Lan kontratua. Zatiak. Kontratatzeko gaitasuna. Edukia. Langilearen eta enpresariaren prestazioa. Lan kontratua aldatzea, etetea eta iraungitzea. Kontratazio modalitateak.

30. gaia. Administrazio publikoen zerbitzura dauden langile lan kontratudunak. 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutua eta Euskal Funtzio Publikoaren Legea.